[go: up one dir, main page]

Ez nahasi Europar Batasuneko Kontseiluarekin edota Europar Kontseiluarekin.

Europako Kontseilua[1] Europako integrazioaren alde lan egiten duen erakunderik zaharrena da. 1949an sortu zen. Frantzia eta Alemaniaren mugan, Estrasburgon du egoitza, Europa Jauregian.

Europako Kontseilua
Europako Ereserkia
Datuak
Izen laburraCdE eta CoE
Motagobernu arteko erakundea
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Kide kopurua46 (2022)
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzaaleman, italiera, errusiera, turkiera, frantses eta ingeles
Agintea
Idazkari orokorraAlain Berset (mul) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Osatuta
European Commission against Racism and Intolerance (en) Itzuli
Belgika
1949ko maiatzaren 5a -
Danimarka
1949ko maiatzaren 5a -
Erresuma Batua
1949ko maiatzaren 5a -
Frantzia
1949ko maiatzaren 5a -
Herbehereak
1949ko maiatzaren 5a -
Irlandako Errepublika
1949ko maiatzaren 5a -
Italia
1949ko maiatzaren 5a -
Luxenburgo
1949ko maiatzaren 5a -
Norvegia
1949ko maiatzaren 5a -
Suedia
1949ko maiatzaren 5a -
Grezia
1949ko abuztuaren 9a -
Islandia
1950eko martxoaren 7a -
Turkia
1950eko apirilaren 13a -
Sarre
1950eko abuztuaren 13a -  1957ko urtarrilaren 1a
Austria
1956ko apirilaren 16a -
Zipre
1961eko maiatzaren 24a -
Suitza
1963ko maiatzaren 6a -
Malta
1965eko apirilaren 29a -
Portugal
1976ko irailaren 22a -
Espainia
1977ko azaroaren 24a -
Liechtenstein
1978ko azaroaren 23a -
San Marino
1988ko azaroaren 16a -
Alemania
1990eko urriaren 3a -
Hungaria
1990eko azaroaren 6a -
Txekoslovakia
1991ko urtarrilaren 21a -  1992ko abenduaren 31
Polonia
1991ko azaroaren 26a -
Bulgaria
1992ko maiatzaren 7a -
Eslovenia
1993ko maiatzaren 14a -
Estonia
1993ko maiatzaren 14a -
Lituania
1993ko maiatzaren 14a -
Eslovakia
1993ko ekainaren 30a -
Txekia
1993ko ekainaren 30a -
Errumania
1993ko urriaren 7a -
Andorra
1994ko azaroaren 10a -
Letonia
1995eko otsailaren 10a -
Albania
1995eko uztailaren 13a -
Moldavia
1995eko uztailaren 13a -
Ipar Mazedonia
1995eko azaroaren 9a -
Ukraina
1995eko azaroaren 9a -
Errusia
1996ko otsailaren 28a -  2022ko martxoaren 16a
Kroazia
1996ko azaroaren 6a -
Georgia
1999ko apirilaren 27a -
Armenia
2001eko urtarrilaren 25a -
Azerbaijan
2001eko urtarrilaren 25a -
Bosnia-Herzegovina
2002ko apirilaren 24a -
Serbia
2003ko apirilaren 3a -
Serbia eta Montenegro
2003ko apirilaren 3a -  2006ko ekainaren 5a
Monako
2004ko urriaren 5a -
Montenegro
2007ko maiatzaren 11 -
Zeren jabe
Ekonomia
Aurrekontua496.000.000 € (2020)
Historia
Sorrera1949ko maiatzaren 5a
SorlekuaLondres
webgune ofiziala
Facebook: councilofeurope Twitter: coe Instagram: councilofeurope LinkedIn: council-of-europe Youtube: UCq4KIoyvZXuA7wJJQ2sqv3A Flickr: 28030748@N04 Edit the value on Wikidata

Europako Kontseiluko hizkuntza ofizialak frantsesa eta ingelesa dira, baina Ministroen batzordea eta Parlamentuetako Asanblada elkartzean alemana, italiera eta errusiera ere erabiltzen dira.

Europako Kontseilua ez da antzeko izena duten beste erakunde batzuekin nahastu behar, hala nola, Europako Batasuneko Kontseiluarekin edota Europar Kontseiluarekin. Azken horiek Europako Batasuneko (EB) erakundeak dira. Europako Kontseilua, aldiz, EBtik kanpo dagoen erakundea da, nahiz eta EBren sinboloak (ereserkia eta bandera) bere egiten dituen.

Historia

aldatu

1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Europa lur jota ageri zen. Gerra hark Europako hainbat lurralde deuseztatu zituen, eta inoiz ez bezalako giza hondamendia ekarri zuen. Horren aurrean, Europako herrien arteko integrazioa bultzatzeko joera indartzen hasi zen. Winston Churchillek, adibidez, Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen Zurichen egindako hitzaldi batean.

1948an Hagan hainbat politikari, estatuburu eta gizarte zibileko ordezkari elkartu ziren balizko Europako Kontseiluaren nondik norakoak eztabaidatzeko. Bi eratako erakunde ereduak proposatu ziren: nazioarteko erakunde klasikoaren eredua (gobernuetako ordezkariak bilduko zituena) eta parlamentarioen biltzar politikoaren eredua (legebiltzarretako ordezkariak bilduko zituena). 1949ko maiatzaren 5ean bi ereduak uztartu zituen Europako Kontseilua sortu zen Londresko Itunaren bidez. Erakunde berriak bi atal nagusi izango zituen: Ministroen Batzordea eta Parlamentuetako Asanblada. Eredu hau geroago Europako Erkidegoek jarraitu zutena izan zen.

Europako Kontseiluko estatutuan agertzen denez, erakundearen helburua bere kideen artean gero eta batasun handiagoa lortzea da, beraien ondare diren printzipio eta idealak babestuz eta betez eta garapen ekonomiko eta soziala burutuz.

 
Europako Jauregia, Europako Kontseiluaren egoitza.

Jarduera ildoak

aldatu

Europako Kontseiluaren lorpenik garrantzitsuena 1950ean onartutako Giza Eskubideen Europako Hitzarmena izan zen. Hitzarmen hori betetzeko, Giza Eskubideen Europako Auzitegia sortu zen, Europar Batasunean giza eskubideen eta askatasunaren babesle gorena.

Aldi berean Europako Kontseiluak giza eskubideak bere osotasunean babesten ditu. Tortura Saihesteko Batzordea, Europako Karta Soziala, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna eta Gutxiengo Etnikoen Babeserako konbentzioa dira bere jarduera ildo garrantzitsuenak.

Europar Kontseilua]rekin batera, Europako Parlamentuak Europar Batasuneko botere legegilea osatzen du. Nolanahi ere, Europar Legebiltzarrak ez dauka lege-ekimenik, Batasuneko herrialdeetako parlamentu gehienetan ez bezala. Legebiltzarra Europar Batasuneko "lehenengo instituzioa" den arren (hitzarmenetan estreinakoz aipatua, eta protokoloan lehentasunezkoa), Kontseiluak botere handiagoa dauka legeak onartzerakoan, hainbat arlo Kontseiluaren eskumenekoak baitira. Parlamentuak, ordea, Batasuneko aurrekontuaren gaineko kontrola dauka, eta Batzordeko komisarioen aukeraketa bertan behera utzi dezake.

Kideak

aldatu

1949ko maiatzaren 5ean Londresko Ituna sinatu zuten estatu sortzaileak hauek izan ziren:

1950ean Alemaniako Errepublika Federala ere Europako Kontseiluko kide bihurtu zen. Alemaniako Errepublika Demokratikoa ez zen inoiz kide izan, 1990ean bat egin zutenean Alemania izenez bat egin zuten eta.

Hauek dira ordutik Europako Kontseiluko kide bihurtu diren estatuak:

 
Europako Kontseiluaren bandera ofiziala 1955tik, gero Europar Batasunak bereganatua

Kazakhstan eta Bielorrusiak kide izateko eskaera eginda daukate, baina beraien gobernuek giza eskubideetan eta demokrazian hutsune nabarmenak dituztenez, sarrera ukatu egin zaie. Europako Kontseiluan begirale dira Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Japonia eta Aulki Santua, eta Parlamentuetako Batzarrean Mexiko eta Israelgo parlamentuak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu