Isaäc Dignus Fransen van de Putte
Isaäc Dignus Fransen van de Putte (Goes, 1822ko martxoaren 22a - Haga, 1902ko martxoaren 3a) herbeheretar politikaria izan zen. [[Herbehereak|Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1866ko otsailetik ekainera.
Medemblikeko Itsas Errege Ikastetxean ofizial izateko prestakuntza jaso zuen, eta hamar urtez Rotterdamgo merkataritza-ontzietan lan egin zuen. 1849an, Javako azukre-plantazio bateko administratzaile gisa kontratatu zuten.
Herbehereetara itzuli ondoren, parlamentuko kide hautatu zuten 1862an. 1863an Gai Kolonialetako ministro izendatu zuten, eta 1866ko otsailetik ekainera bitarteko lehen ministro izan zen.
Johan Rudolph Thorbecke eta Gerrit de Vriesen gobernuetan ministro izan zen. 1873-74ko Acehko gerran zibilen tratu ankerra kritikatu zuen, gobernuko kide izan arren. Jan Kappeyne van de Coppello gobernuko kide gisa, 1877an, Gilen III.a Herbehereetakoa erregearen eta printze oinordekoaren arteko gatazkan bitartekari-lanak egiten saiatu zen, arrakastarik gabe, azken horren ezkontzari buruz.