[go: up one dir, main page]

Turingia[1] (alemanez: Thüringen, ˈtyːʁɪŋən ahoskatua), ofizialki Turingiako Estatu Askea (alemanez: Freistaat Thüringen, ˈfʁaɪʃtaːt ˈtyːʁɪŋən ahoskatua), Alemaniako erdialdeko estatu (Land) eta lurralde historiko bat da. Erfurt du hiriburua.

Turingia
Turingiako bandera
Bandera
Turingiako armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaErfurt
Land buruaChristine Lieberknecht (CDU)
ISO kodeaDE-TH
Bozak Bundesraten4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak51°N 11°E / 51°N 11°E / 51; 11
Azalera16.171 km²
Demografia
Biztanleria2.143.145 biztanle
Dentsitatea0.13 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://thueringen.de/

Mugak: Hessen mendebaldean, Saxonia Beherea eta Saxonia-Anhalt iparraldean, Saxonia ekialdean eta Bavaria hegoaldean. Harz mendialdeko ekialdea, Turingiako arroa eta Turingiako oihana (Thüringer Wald) eskualdeak hartzen ditu. Helme, Saale, Untrut eta Werra ibaiek igarotzen dute lurraldea.

Erfurt, Turingiako hiriburua.

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Ekonomia

aldatu

Lurralde oihantsua da: koniferoak Harz-en eta pagoak Turingiako oihanean. Turingiako arroan laboreak, lupulua eta fruta-arbolak lantzen dira. Meak: gatza eta potasak (Turingiako arroa, Werrako harana) eta burdina (Turingiako oihana).

Industria kimikoa Erfurten; metalurgia; portzelana- eta beira-lantegiak (Meiningen, Sonneberg); zurgintza-lanak.

 
Turingiako estatuak 1890ean.

Historia

aldatu

400. urtetik turingiar herri germaniarraren kokalekua izan zen. V. mendean Atilaren hunoekin Galiara abiatu ziren. Eskualdea frankoek konkistatu zuten VI. mendean, eta gero Austrasiako zati izan zen. 804an Karlomagnok marka bihurtu zuen bere mendeko lurraldea, saxoniarren eta eslaviarren erasoetatik babesteko. IX. mendean, Germaniako erresumaren barnean geratu zen, eta lurralde guztiaren kristautzea amaitu zen. X. mendean, Saxoniako dukeen mende izan zen. XV. mendean, dukerria bi zatitan bereizi zen.

XIX. mendearen hasieratik, turingiar eskualdeek Alemaniaren batasuna eman zuen prozesuan esku hartu zuten; Bismarcken Prusiaren eraginpean, 1871n inperio aleman berriaren barne geratu ziren. 1920an Turingiako estatua osatu zen. 1946tik Alemaniako Errepublika Demokratikoaren zati izan zen, eta 1990ean Alemania batuaren land bihurtu zen.

Hiri nagusiak

aldatu

Turingiako hiri handienak honako hauek dira:

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Barrutiak eta hiriak

Turingia estatua 17 barrutik (Kreis) osatzen dute:

  1. Altenburger Land
  2. Eichsfeld
  3. Gotha
  4. Greiz
  5. Hildburghausen
  6. Ilm-Kreis
  7. Kyffhäuserkreis
  8. Nordhausen
  9. Saale-Holzland
  10. Saale-Orla
  11. Saalfeld-Rudolstadt
  12. Schmalkalden-Meiningen
  13. Sömmerda
  14. Sonneberg
  15. Unstrut-Hainich
  16. Wartburgkreis
  17. Weimarer Land

Sei hiri aske (Kreisfreie Städte) ere badaude:

Politika

aldatu

2009ko abuztuaren 30ean egin ziren Hanburgoko parlamenturako hauteskundeak. CDU alderdiak irabazi zituen eta SPDrekin koalizioa osatuz Christine Lieberknecht da gobernu burua.

Honako hauek izan ziren emaitzak:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 329.241 % 31'2 30
Ezkerra (Die Linke) 288.932 % 27'4 27
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 195.353 % 18'5 18
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 80.511 % 7'6 7
90 Aliantza/Berdeak 64.889 % 6'2 6
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NDP) 45.401 % 4'3 0
Gainontzeko alderdiak 49.874 % 4'7 0

Turingiar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu