Anna Ulianova
Anna Ilinitxna Jelizarova-Ulianova (errusieraz: Анна Ильинична Елизарова-Ульянова; Nizhny Novgorod, 1864ko abuztuaren 26agreg./abuztuaren 14ajul. – Mosku, 1935ko urriaren 19a) errusiar militante, kazetari eta idazle boltxebikea izan zen; Vladimir Leninen arreba zaharra[1].
Anna Ulianova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Анна Ильинична Ульянова |
Jaiotza | Nizhni Novgorod, 1864ko abuztuaren 14a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 1935eko urriaren 19a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) |
Familia | |
Aita | Ilya Ulyanov |
Ama | Maria Aleksandrovna Blank |
Ezkontidea(k) | Mark Yelizarov (en) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bestuzhev Courses (en) Marinisk Women's Gymnasium (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, iraultzailea, itzultzailea, editore-laguntzailea eta oroitzapen-idazlea |
Enplegatzailea(k) | Marx-Engels-Lenin Institute (en) |
Kidetza | All-Union Society of Old Bolsheviks (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Biografia
aldatu1886an, 22 urterekin, ikasleen mugimendu iraultzailean sartu zen. 1887an, bere neba Aleksandr Ilitx Ulianov, Alexandro III.a Errusiakoa tsarraren kontrako kale egindako atentatu asmoetan ibili zenez gero, Anna Ulianova atxilotu eta deportatu egin zuten, Kokuxkino, Kazan eta Samara hirietan deportazio-aldia jasanez (Aleksandr Ulianov, atxilotua izateaz gain, heriotza-zigorrez kondenatu eta exekutatu zuten)[1].
1894an, Moskun mugimendu marxistarekin bat egin zuen, eta laster, bere neba Vladimirrek (Leninek) zuzentzen zuen Langile Klasearen Askapenerako Borroka Batasunarekin bat egin zuen. 1897an, lehen aldiz, erbestera joan zen. 1898tik aurrera, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren kide izan zen. Leninen Kapitalismoaren garapena Errusian lana argitaratzen lagundu zuen. 1900 eta 1902 artean erbestean egon zen, Iskra aldizkariarentzat lan egiten. 1903tik aurrera, Errusiara itzuli ostean bere lana batez ere argitalpenari (Vpered –“Aurrera”- argitaletxearen arduradun izan zen, eta Leninen Materialismoa eta Enpirokritizismoa lanak argitaratu zituen) eta itzulpengintzari (Wilhelm Liebknechten lanak errusierara itzuli zituen) eman zion, baina ez zen kaleko lan politikotik aldendu: 1905eko Errusiako Iraultzan parte-hartzaile aktiboa izan zen. 1913tik aurrera, Pravda egunkariaren eta Prosvestxenie –“Ilustrazioa”- aldizkariaren argitalpenen arduradun izan zen, eta 1914an Rabotnitsa –“Emakume Langilea”- atera zuen taldean egon zen. 1917 artean sei aldiz atxilotu zuten[1].
1917an, azken aldiz askatu ostean, Pravdaren erredakzioan sartu zen berriz. Urriko Iraultza Sozialistaren ostean, Giza Segurtasunerako Herri Komisariotzan (1917-1918) eta Hezkuntzarako Herri Komisariotzan (1918-1921) lan egin zuen. Alderdiaren Historiaren Komisioan eta Marx-Engels-Lenin Institutuan lan egin zuen gero. Proletarskaia revolutsija –“Iraultza proletarioa”- aldizkaria argitaratu zuen eta Leninen biografia bat idatzi zituen- 1932an erretiratu eta 1935an hil zen[1].
Mark Jelizarov, Errusia sobietarra zenaren Garraiorako Lehen Herri-Komisarioarekin ezkondu zenez, bere bizitzako azken urteetan Ana Jelizarova bezala sinatzen zuen[1].