1905eko Errusiako Iraultza
1905eko Errusiako Iraultza matxinada jendetsua izan zen, Errusiar Inperioan hedatu zen. Batzuetan gobernuaren aurkako erasoak egin zituzten baina beste batzuetan ez zuten helburu finkorik: terrorismo, langileen grebak, nekazarien matxinadak eta altxatze militarrak izan ziren. Iraultzaren ondorioz, Inperioan monarkia konstituzional bat ezarri zen, Inperioko Dumak kontrolatuta.
1905eko Errusiako Iraultza | |||
---|---|---|---|
Igande Odoltsuaren manifestariak | |||
Data | 1905 – 1908 | ||
Lekua | Errusiar Inperioa | ||
Emaitza | Iraultzaileen porrota. Nikolas II.a Errusiakoak boterea mantendu zuen Urriko manifestua | ||
Gudulariak | |||
| |||
« |
San Petersburgoko langileek Nikolas II.a Tsarrari egindako eskakizuna ≪Jauna! Gu San Petersburgoko langileak, gure emazteak, gure seme-alabak eta baliabiderik gabeko gure adinekoak zugana gatoz, Tsar, justizia eta ulerkorra izan zaitezen eskatzeko. (...). O, Tsar!, 300.000 gizaki baino gehiago gara, baina hori itxura besterik ez da, ez baitaukagu inolako giza eskubiderik. (...): Errusia oso zabala da, eta behar handiak ditu; hori dela-eta, ezin daiteke burokratez soilik osatutako gobernu baten bidez zuzendu. Guztiz beharrezkoa da herriak gobernuan parte hartzea, hark baitaki zer-nolako beharrak dituen. (...) Eman ezazu bide, horretarako, Biltzar Konstituziogilea hautatzeko, sufragio unibertsalaren bidez.≫ |
» |
—1905eko urtarrilak 21 |
Jatorria
aldatuXX. mendearen hasieran, Errusian indarrean zegoen sistema politikoa monarkia absolutua zen. Tsarrak botere guztiaren jabe zen eta nahiz eta parlamentu bat egon (Duma) ezin zion Tsarrari aurka egin. Erregimenaren aurka zeudenei polizia politikoak gogortasun handiz jazartzen zituen.
Ekonomia nekazaritzan oinarritua zegoen, biztanleriaren %80a nekazaria zen. Erabiltzen zituzten tresnak oinarrizkoak ziren eta landa-eremuak aberatsen eskuetan zeuden. Horren ondorioz, nekazariak miserian bizi ziren.
XIX. mendearen hasieran, industrializazio ahul bat izan zen eta horrek proletalgoa sortzea eragin zuen.
XIX. mendeko azken urteetan hainbat indar politiko klandestino sortu ziren:
- Alderdi sozialista iraultzailea, nahiko moderatua eta Kerensky buru zuena.
- Alderdi demokrata konstituzionalista, monarkia parlamentarioa ezarri nahi zuen.
- Mentxebikeak, sistema politiko liberal sozialista bat nahi zuten.
- Boltxebikeak, Lenin buru zutela, proletalgoaren diktadura ezarri nahi zuten.
1905.urtean, Japoniaren aurkako gerra galdu egin zuten eta horren eta krisi ekonomikoaren ondorioz, matxinada ugari eragin zituen.
Iraultza
aldatu1905eko urtarrilaren 22an (urtarrilaren 9a egutegi juliarrean), “Igande Odoltsua” bezala ezaguntzen den egunean, langileen protesta martxa baketsu bat izan zen San Petersburgen. Martxa haren helburua tsarrari lan egoerak hobetzeko eskari bat egitea zen. Martxaren burua apaiz bat zen, Georgi Gapon, eta ez zuen kontsigna politikorik jarraitzen: nagusiki langileena eta nekazariena zen, gainera, langile askok ikur erlijiosoak zeramatzaten eta noski, desarmatuta zeuden.
Manifestazioa era basatian geldiarazi zuten soldadu eta tropa kosakoek Neguko Jauregiaren parean; jendetza armagabeari tiro egin zioten eta bizirik atera zirenak kaleetan zehar jarraitu zituzten. Gaur egun, oraindik ere ez dira ados jartzen hil ziren pertsona kopuruekin: egunkariek 2000 hildako zeudela esan zuten, emakumeak, gizonak eta umeak. Nikolas tsarra, bien bitartean, ez zegoen hirian; izan ere, beldur zen eta hiria uztea erabaki zuen bere segurtasunagatik. Gobernuaren errepresio politiko odoltsuaren berriak zabaldu zirenean, protesta olatu bat zabaldu zen Errusia osoan zehar. Tsarraren eta nekazari eta langileen arteko harremana erabat endekatu zen.
Igande Odoltsuko errepresioak gizarte errusiarraren kontzientzia piztu zuen. Talde bakoitzak bere helburu zehatzak zituen. Mobilizatu ziren kolektibo nagusiak nekazariak (arrazoi ekonomikoengatik), langileak (arrazoi ekonomiko eta antiindustrialistengatik), intelektual eta liberalak (giza eskubideen urraketengatik), armada (arrazoi ekonomikoengatik) eta talde etniko minoritarioak (askatasun kultural eta politikoaren alde).
Nekazarien egoera ekonomikoa jasanezina zen, baina behar bezala antolatuta ez zeudenez, desabantailan kokatzen ziren. Altxamenduak biderkatu egin ziren urtea joan ahala, gehienak uda eta udazkenean izanik. Lur maizterrek tasa baxuagoak eskatzen zituzten, soldatapekoek soldata altuagoak eta jabego txikia zutenek lur kopuru zabalagoak nahi zituzten. Ekintzen artean aristokraten lurrak okupatzea edo erretzea, latifundioak, ehiza eta egurra arpilatzea zeuden. Gorrotoak lotura estua zeukan nekazarien egoerarekin; gauzak horrela, Livonia eta Curlandiako zonaldeetan, lurrik gabeko nekazariek eraso asko aurrera eraman zituzten eta sute asko hasi ere bai. Bestalde, Grodno, Kovno eta Minskeko lurraldeetan, ondorioak ez ziren hain kaltegarriak izan, nekazarien egoera ez zelako hain lazgarria.
1905eko gertaeren ondoren, nekazarien altxamenduak 1906an errepikatu egin ziren eta 1908ra arte iraun zuten. Gobernuaren partetik, nekazariek desiratzen zuten nekazal erreforma erreprimitu zuten.
Langileen erresistentzia medioa greba zen. Greba masiboak izan ziren San Petersburgen Igande Odoltsuaren ondoren. 400.000 langile baino gehiago izan ziren greba orokor baten parte hartzaile 1905eko urtarrileko azken egunetan. Jazoera hau azkar zabaldu zen Polonia, Finlandia eta kosta baltikoko gune industrialetara. Egutegi juliarreko urtarrilaren 13an, Rigan 70 manifestatzaile hil ziren poliziarekin borrokan. Egun batzuk geroago 100 grebalari hil zituen inperioaren tropak Varsovian. Otsailean Kaukasoko meategietan grebak izan ziren eta Uraletako meategietan apirilean.
Martxoan, unibertsitate guztiak urte amaierara arte istera behartuak izan ziren; izan ere, ikasle zein irakasleak greba eta protesten bultzatzaileak ziren eta horietatik erradikalenak langileei batu zitzaizkien. Urrian, San Petersburgeko Sovietak, Trotskik gidatzen zuen talde mentxebike batek, 200 fabriketako greba antolatu zuen, hau da, “Urriko Greba Handia”. Egun batzuetan zehar kapitala erabat paralizatuta geratu zen; tranbiak ez ziren igarotzen eta telegrafo zein telefonoek ez zuten funtzionatzen. Greba hau aitaren batean hedatu zen Moskura, eta urriaren 13rako trenbideen greba ofizialki aldarrikatu zen; ez zegoen tren aktiborik Errusiar Inperio guztian.
Gerra errusiar-japoniar odoltsu harekin ezegonkortasuna egon zen armadan 1904tik eta gobernuarentzat zailagoa izan zen tropen leialtasunarekin kontatzea handik aurrera. 1905eko otsailean, armada errusiarrak porrot egin zuen Mukdenen, 90.000 gizon galdu zituelarik. Maiatzean, Tsushimako guduan ontzidi japoniarrak garaitu egin zituen errusiarrak. Berri hauek zabaldu zirenean, Sergei Witte ministroak Japoniarekin bakea ezartzeko elkarrizketak hasi zituen; irailaren 5ean sinatu zen Portsmoutheko Akordioa. 1905ean hainbat altxatze izan ziren Sebastopol, Vladivostok eta Kronstadteko marinelen eskutik. Iturri batzuk 2000 biktimaz hitz egiten dute. Marinelen motinak ez ziren ongi antolatuak eta oso erreprimituak izan ziren; hala ere, gobernuak beldurra zeukan iritzi publikoaren ondorioz.
Talde nazionalistak sututa zeuden Alejandro II.naren erregealditik aurrera eraman zen errusiartzea ikusita. Poloniarrak, finlandiarrak eta baltikoko biztanleak autonomia errebindikatzen zuten, euren hizkuntzak erabiltzeko eta euren kultura bultzatzeko askatasunaz gain. Kolektibo musulmanak ere oso aktiboak izan ziren (Musulmanen Batasunaren Lehen Kongresua 1905eko abuztuan ospatu zen). Nazionalista batzuk aldiz, ekintza antisemitak eraman zituzten aurrera (gobernuaren laguntzarekin seguruenik).
Ondorioak
aldatuProtesta baketsuen aurrean erregimenak erabilitako bortizkeriak jendea oraindik gehiago haserrarazi zuen. Egoera berri honen aurrean tsarra zenbait kontzesio egitera behartuta aurkitu zen, tsarraren "esku zabaltasun" hau Manifestu Inperiala deritzan dokumentuan bildu zen. Bertan hainbat eskubide zibilen aitortza eta Duma gizonezkoen sufragio unibertsalez aukeratzeko bezalako neurriak biltzen ziren. Tsarrak ez zuen bere hitza bete eta ezerezean gelditu ziren aipatu neurriak.
Gobernuak azkar eman zuen erantzun bat. Tsarrak aldaketa garrantzitsuak ekiditeko esperantza zuen; horretarako, Sviatopolk-Mirski barne ministroa kargutik bota zuen, Igande Odoltsuaren errua leporatuz. Otsailaren 4an Sergei Aleksandrovich bere familiartekoaren erailketaren ondoren, kotzesio batzuk egitea onartu zuen tsarrak. Otsailaren 18an hiru deklarazio sinatu zituen, garrantzitsuena Duma Inperial Errusiarraren sorrera zen, asanblea kontsultibo bat zena. Abuztuaren 6an Dumaren botere eskasak erakutsi zirenean egonezina handitu zen eta greba orokorra eraman zen aurrera urrian.
Urriaren 14an Urriko Manifestua eman zitzaion tsarrari, Witte eta Aleksei Obolenskik idatzia. Bertan Zemstvoren gobernuaren baldintza gehienak adierazten ziren; hala nola, eskubide zibilen aitorpena, alderdi politikoen legalizazioa, sufragio unibertsala eta Duma organo legegile zentrala bilakatzea. Tsarrak 3 egun itxaron zituen eskaera horiek eztabaidatzeko, baina azkenik, hilaren 17an sinatu egin zituen sarraski bat ekiditeko. Hala ere, errubrikaz damutu zen eta horiek sinatzera hertsatu zutela baieztatu zuen.
Manifestua aldarrikatu zenean manifestazioak egin ziren hiri handietan erabakia baebsteko. San Petersburgeko grebak eta beste leku batzuetakoak deskonbokatu egin ziren edo gutxi iraun zuten. Gainera, preso politikoentzako amnistia proposatu zen. Kontserbadoreek ere erantzun bat eman nahian, eraso antisemita gehiago egitean zentratu ziren. 500 judu inguru hil zituzten Odesan egun batean zehar. Tsar berak ere onartu zuen iraultzaileen %90 juduak zirela.
Gatazkak abenduan amaitu ziren. 5etik 7ra bitartean, komite boltxebike batek greba orokor bat behartu zuen errespetatuko ez zutenak mehatxatuz. Gobernuak tropak bidali zituen hilaren 7an, kale borroka piztuz. Aste bat beranduago Semionovskiren Erregimentua askatu zen kaleetan, manifestazioak dispertsatzeko artilleria erabili zuen langile auzoetan. Abenduaren 18an boltxebikeek amore eman zuten, mila hildako eta hiria txikituta geratu zelarik. Ondorengo errepresioak utzi zituen hildako eta zaurituen kopurua ez da jakin.
Alderdi politiko berrien edo legalizatuen artean, Alderdi Demokratiko Konstituzionala (kadets-ak) zeuden, intelektual-liberalak zirenak, Nekazarien Talde Laborista, liberal kutsu gutxiena zeukan Urriaren 17ko Batasuna eta atzerakoiena, Lur-jabeen Batasuna.
Hauteskunde legeak 1905eko abenduan zabaldu ziren: 25 urte baino gehiago zeuzkaten biztanleek lau hautesleku aukeratuko zituzten. Dumako lehen hauteskundeak 1906ko martxoan ospatu ziren eta sozialistek, SRek eta boltxebikeek boikoteatu egin zituzten. Lehenengo Duman 170 kadets, 90 trudoviks, 100 nekazari apolitiko, talde desberdinetako 63 nazionalista eta 16 Urriko Batasuneko kide aukeratu ziren.
1906eko apirilean, gobernuak Konstituzioa zabaldu zuen, ordena politiko berri honen mugak ezarriz. Tsarra gobernadore absolutu bezala hasi zen, kanpo-politikaren, Elizaren eta Indar armatuen buru bezala. Dumak erreforma bat jasan zuen, maila baxuagoko ganbera baten bihurtu zuena; handik aurrera kideen erdiak monarkak aukeratuko zituen. Lege berriak Dumak, Kontzejuak eta tsarrak onetsi behar zituzten, baina ezohiko kasuetan legeak onartu zitezkeen Dumaren onespenik gabe. Dumak beraz botere asko galdu zituen, ez zituen gobernuaren edo ministroen jarduerak kontrolatzen eta tsarrak edozein momentutan deuseztatu zezakeen.
Apirilean ere, 900 milioi errublotako negoziaketa baten akordiora iritsi ondoren, Sergei Wittek dimititu egin zuen. Antza denez, tsarrak “berarenganako konfidantza galdu” zuen. Witteren kargua Ivan Goremykinen hartu zuen, tsarraren jarraitzailea zena.
Liberalizazio sakonago bat eskatu ostean, Lehen Duma tsarraren eskutik deuseztatua izan zen 1906eko uztailean. Kadetsen esperantza eta gobernuaren beldurra nabarmena izan arren, jende masak ez zuen erantzunik eman. Hala ere, Piotr Stolypinen asasinatzearen saiakerak terroristen ehiza hasi zuen, hurrengo zortzi hilabeteetan mila urkatu utziko zituena (horregatik deitu zitzaion urkari “Stolypinen gorbata”).
Herrialdean ez zen erantzunik eman, botere politikoak tsarrarengan jarraitu zuen, ondasun eta aberastasunak nobleziarenak ziren bitartean. Dumaren eraketa eta errepresioak zenbait talde iraultzaile desegonkortu zituen. Taldeetako liderrak atxilotuak edo erbesteratuak izan ziren. Duda egoera hark erradikalak antolatu gabe mantendu zituen Lehen Mundu Gerrara arte.
Finlandia
aldatuFinlandiako Dukerrian, 1905eko greba orokorrak Finlandiako Dieta aboliziorantz eraman zuena lau estatutan eta Finlandiako Parlamentuaren sorrera ekarri zuen. Bestalde, herrialdearen errusiartzea geratu zuen denbora baterako, 1899tik indarrean zegoena.