Urriaren 20
Itxura
Urriaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamahirugarren eguna da, 294.a bisurteetan. 72 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1620 – Nafarroako eta Frantziako Luis XIII.a erregeak Nafarroa Frantziako koroarekin batu zuen, horrela Nafarroako Erresumak Nafarroa Beherea eta Bearnoa galdu zituela.
- 1936 – Frankistek Ondarretako espetxetik 22 preso abertzale eta ezkertiar atera eta Hernanin fusilatu egin zituzten.
- 2011 – ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela jakinarazi zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1097 – Antiokiako setioa hasi zen, Lehenengo Gurutzadan.
- 1548 – Alonso de Mendozak Nuestra Señora de La Paz hiria sortu zuen.
- 1803 – Ameriketako Estatu Batuetako senatuak Louisianaren erosketa berretsi zuen.
- 1827 – Navarinoko guduan erruso-franko-britainiar armadak otomandar armada menderatu zuen.
- 1924 – Enbaxadoreen Konferentziak Nazioen Elkartearen testu bat onetsi zuen, Polonia eta Errusiaren arteko mugak finkatzeko.
- 1944 – Bigarren Mundu Gerran, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Akisgran (Alemania) hartu zuen.
- 1944 – Bigarren Mundu Gerran, Armada Gorriak Belgrad (orduan Jugoslaviako hiriburua, gaur egun Serbiakoa) hartu zuen.
- 1944 – Guatemalan, San Carlos Unibertsitateko ikasleak, langileak eta maisuak elkartu ziren, eta Jorge Ubico diktadorea bota zuten.
- 1952 – Kenyako gobernu kolonialak larrialdi egoera ezarri zuen Mau Mau gerrillaren matxinada zapaltzeko.
- 1968 – Jacqueline Kennedy eta Aristoteles Onassis ezkondu ziren.
- 1975 – Independentziaren alde borrokan ari zen Mendebaldeko Saharako espainiar kolonia okupatzeko, Ibilaldi Berdea abiatu zuen Marokok.
- 1981 – Andaluziako autonomia Estatutua erreferendumean berretsi zuten.
- 1982 – Tousko presaren hausturak ordura arte Espainian erregistratutako handienetakoa eragin zuen, Tousko uraldia, alegia.
- 1987 – Bonngo hitzarmenak sinatu zituzten Helmut Kohlek eta François Mitterrandek.
- 1988 – Zikloi batek 400 gizabanako hil eta 20.000 kaltetu zituen Bangladeshen.
- 1991 – Israelgo gobernuak Madrilgo bake konferentzian parte hartzea erabaki zuen.
- 2011 – Libiako Gerra Zibilean, Muammar al Kadafi hil zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991 – Atarrabian Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2002 – Tuteran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2013 – Tuteran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1948 – The Three Musketeers ("Hiru Musketariak") filma estreinatu zen, George Sidneyk zuzendu eta Gene Kelly, Van Heflin, June Allyson, Vincent Price, Lana Turner eta Angela Lansbury aktoreek antzeztu zuten.
- 1955 – Erregearen itzulera argitaratu zen, Eraztunen jauna serieko azken atala.
- 1971 – Willy Brandti Bakearen Nobel Saria eman zioten.
- 1973 – Sydneyko Opera ireki zuten.
- 2000 – Pay It Forward ("Itzuleko Ordaina") filma estreinatu zen, Mimi Lederek zuzendu eta Kevin Spacey, Helen Hunt, Haley Joel Osment, Jay Mohr, Jim Caviezel, Jon Bon Jovi eta Angie Dickinson aktoreek antzeztu zuten.
- 2006 – Flags of Our Fathers ("Gure Aiten Banderak") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta Ryan Phillippe, Jesse Bradford, Adam Beach, John Benjamin Hickey, John Slattery, Barry Pepper, Jamie Bell, Robert Patrick eta Neal McDonough aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – The Prestige ("Ospea") filma estreinatu zen, Christopher Nolanek zuzendu eta Hugh Jackman, Christian Bale, Michael Caine, Scarlett Johansson, Rebecca Hall, Andy Serkis eta David Bowie aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 – Arabako Gasteiz hiriburuan Baskonia kirol hiria (Bakh), Saski Baskoniaren kirol hiria inauguratu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1727 – Joanes Olabaratz, lapurtar itsasgizona, kortsario eta militarra izandakoa (h. 1808).
- 1821 – Emilio Arrieta, nafar musikagilea (h. 1894).
- 1827 – Jean-Baptiste Plantié, lapurtar politikaria (h. 1889).
- 1834 – Juan Cancio Mena, nafar idazle, kazetari, politikari eta legelaria (h. 1916).
- 1883 – Diego Basterra, bizkaitar arkitektoa (h. 1959).
- 1900 – Jose Maria Larrabeiti, euskal atleta (h. 1925?).
- 1902 – Máximo Ruiz Gaona, nafar elizgizona eta paleontologoa (h. 1971).
- 1913 – Juanita Gorroño, bizkaitar panderojolea, dantzaria eta irrintzilaria (h. 1991).
- 1925 – Juana Arrillaga, Arene II., gipuzkoar erraketista (h. 2022).
- 1928 – Jean Fagoaga, lapurtar sendagile eta politikaria.
- 1930 – Madeleine Cabidoche, euskal espeleologiaren aintzindari eta sustatzailea, Parisen (h. 2018).
- 1933 – Angel Urrutia Iturbe, nafar poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (h. 1994).
- 1940 – Juan Antonio Urbeltz, nafar folklorista eta kulturgizona.
- 1949 – Txema Auzmendi, gipuzkoar jesuita eta kazetaria, euskalgintzan egin duen lanarengatik ezaguna.
- 1951 – Joxe Mari Iturralde, gipuzkoar idazlea.
- 1956 – Koldo Zuazo, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazlea.
- 1958 – Kepa Sarasola, bizkaitar informatikaria, EHUko irakaslea eta Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria.
- 1960 – Roberto Uriarte, bizkaitar politikari, legelari eta EHUko irakaslea.
- 1962 - Ana Mendiola Mugika, gipuzkoar dantzaria, dantza irakaslea eta poeta.
- 1963 – Jasone Aretxabaleta, gipuzkoar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1965 – Carlos Iturgaiz, bizkaitar politikaria, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente ohia.
- 1967 – Roberto Olabe, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1968 – Iñigo Juaristi, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- 1971 – Asel Luzarraga, bizkaitar idazlea.
- 1979 – Oier Aldekoa, bizkaitar musikari eta musikagilea.
- 1982 – Sustrai Colina, lapurtar bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria.
- 1983 –
- Iker Aramendia, nafar txirrindulari ohia.
- Maite Gurrutxaga, gipuzkoar ilustratzailea.
- 1987 –
- June Ansoleaga, bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Aimar Cid, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 – Nerea Mazo, bizkaitar abeslari eta aktorea.
- 1999 – Irati Zabala Mujika, gipuzkoar eskalatzailea.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1616 – Thomas Bartholin, daniar sendagile, matematikari eta teologoa (h. 1680).
- 1620 – Aelbert Cuyp, herbeheretar Urrezko Aroko margolaria (h. 1691).
- 1632 – Sir Christopher Wren, ingeles zientzialari eta arkitektoa (h. 1723).
- 1677 – Stanisław Leszczyński, Poloniako erregea (h. 1766).
- 1683 – Maria Luisa Ana Lobkowiczekoa (h. 1750).
- 1719 – Gottfried Achenwall, alemaniar filosofo eta estatistikaria, estatistikaren asmatzaileetako bat (h. 1772).
- 1740 – Isabelle de Charrière, herbeheretar idazle, pentsalari eta musikagilea (h. 1805).
- 1747 – François de Barthélemy, frantziar diplomazialaria (h. 1830).
- 1780 – Pauline Bonaparte, Napoleon I.aren arreba (h. 1825).
- 1784 – Henry John Temple, Lord Palmerston, ingeles politikaria (h. 1865).
- 1787 – Úrsula Goyzueta, boliviar abertzale mestizoan, Boliviako Independentzia lortzeko borrokan nabarmendua (h. 1854).
- 1819 – Siyyid Alí Muhammad, Báb, Babismoaren sortzaile eta Bahá'í Fedearen aitzindaria (h. 1850).
- 1822 – Thomas Hughes, ingeles legegizon, epaile, politikari eta egilea (h. 1896).
- 1836 – Daniel Owen, galeserazko eleberrigilea (h. 1895).
- 1847 – Frits Thaulow, norvegiar margolari inpresionista (h. 1906).
- 1854 – Arthur Rimbaud, frantziar olerkaria (h. 1891).
- 1859 – John Dewey, estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatikoa (h. 1952).
- 1864 – Branislav Nušić, serbiar antzerkigile, satiragile, saikeragile, eleberrigile, kazetari eta funtzionarioa (h. 1938).
- 1874 – Charles Ives, estatubatuar musikagilea (h. 1954).
- 1881 – George Snedecor, estatubatuar estatistikaria (h. 1974).
- 1882 – Béla Lugosi, errumaniar aktorea (h. 1956).
- 1891 – James Chadwick, ingeles fisikaria, 1935eko Fisikako Nobel Saria (h. 1974).
- 1893 – Jomo Kenyatta, Kenyako lehen presidentea (h. 1978).
- 1900 –
- Ismail al-Azhari, Sudango lehen ministro eta presidentea (h. 1969).
- Rodolfo Halffter, espainiar musikagilea eta musika-irakaslea (h. 1987).
- 1902 – Felisberto Hernández, uruguaitar idazlea (h. 1964).
- 1904 – Adelaide Hall, estatubatuar kantaria (h. 1993).
- 1908 – Michel Cépède, frantziar agronomo eta administratzailea (h. 1988).
- 1912 – Marcel Giró, kataluniar argazkilaria (h. 2011).
- 1913 – Alejandro de la Sota, galiziar arkitektoa, Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat (h. 1996).
- 1914 – Horacio Aguirre Legarreta, argentinar politikari eta medikua (h. 1995).
- 1917 –
- Stéphane Hessel, frantziar politikari, diplomazialari, idazle eta olerkaria (h. 2013).
- Jean-Pierre Melville, frantziar zinema zuzendari eta aktorea (h. 1973).
- 1920 – Veerasamy Ringadoo, Maurizioko lehenbiziko presidentea (h. 2000).
- 1923 – Otfried Preußler, haur literaturako alemaniar idazlea (h. 2013).
- 1926 – Ursula Happe, alemaniar igerilaria (h. 2021).
- 1928 – Li Peng, Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa (h. 2019).
- 1931 – Mickey Mantle, estatubatuar beisbol jokalaria, Liga Handietako jokalari ospetsuenetariko bat (h. 1995).
- 1932 – Mohsin Ahmad al-Aini, Yemengo Arabiar Errepublikako lehen ministroa (h. 2021).
- 1934 –
- Julia Gutiérrez Caba, espainiar antzezlea.
- Walter Luyten, flandiar politikaria, Flandriako abertzaletasunaren berpiztailetzat joa (h. 2008).
- Michiko, Japoniako enperatriz ezkontidea.
- 1937 – Giuseppe Pericu, italiar politikaria, Genovako alkatea (h. 2022).
- 1938 – Tatsuya Shiji, japoniar futbolaria.
- 1939 – Daniel Prévost, frantziar antzezle eta umorista.
- 1940 – Robert Pinsky, estatubatuar olerkari, kritikari eta itzultzailea.
- 1941 –
- Esteban López-Escobar, espainiar kazetaria eta UNAVeko irakasle emeritua.
- Clare Peploe, britainiar-italiar zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria (h. 2021).
- 1942 – Christiane Nüsslein-Volhard, alemaniar biokimikaria, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1943 – Mark Granovetter, estatubatuar soziologoa eta gizarte-sareen soziologiaren ordezkari garrantzitsuenetakoa.
- 1945 – Amparo Rubiales, espainiar irakaslea eta PSOEko politikaria.
- 1946 –
- Elfriede Jelinek, austriar idazlea eta ekintzaile feminista, 2004ko Literaturako Nobel Saria.
- Isabel Llull, espainiar-venezuelar dantzari eta maistra ohia.
- Lucien Van Impe, belgikar txirrindulari ohia, bere garaiko igotzaile hoberena eta historiako onenetako bat.
- 1947 – Bernard Lapasset, frantziar errugbi jokalari eta administratzailea (h. 2023).
- 1949 –
- Valeri Borzov, sobietar atleta eta politikari ohia.
- Kathleen March, estatubatuar filologoa, irakaslea eta itzultzailea.
- 1950 –
- Jorge Carlos Fonseca, Cabo Verdeko presidentea.
- Tom Petty, estatubatuar musikari, egile-abeslari, musika-jotzaile eta ekoizlea (h. 2017).
- 1951 – Claudio Ranieri, italiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1952 –
- Eliane Giardini, brasildar aktorea.
- Melanie Mayron, estatubatuar aktore eta zinemagilea.
- 1956 – Danny Boyle, ingeles zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- 1957 – Quimi Portet, kataluniar abeslari eta musikaria, El Ultimo de la Fila taldeko sortzaileetakoa.
- 1958 – Viggo Mortensen, estatubatuar aktore, poeta, musikari eta argazkilaria.
- 1959 – Rosario Pardo, espainiar aktorea, zuzendaria, enpresaburu, umorista eta idazlea.
- 1961 –
- Dragiša Binić, serbiar futbolari ohia.
- Ian Rush, galestar futbolari ohia, Galesko selekzioaren inoizko golegilerik hoberena.
- 1963 –
- Marc Newson, australiar diseinatzaile industriala.
- Julie Payette, kanadar ingeniaria, zientzialaria eta astronauta ohia, Kanadako gobernadore nagusia.
- 1964 – Kamala Harris, AEBetako lehen emakumezko presidenteordea.
- 1969 - Irene González Hernández, espainiar ikertzaile eta astrofisikaria (h. 2014).
- 1971 –
- Dannii Minogue, australiar abeslaria, abestigilea, aktorea eta modeloa.
- Snoop Dogg, estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea.
- 1976 –
- Petr Dlask, txekiar ziklokros txirrindulari ohia.
- Dan Fogler, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1977 - Lis Vega, kubatar vedettea, dantzaria, aktorea eta kantaria.
- 1980 – Alberto Amarilla, espainiar aktorea.
- 1982 – Adela Jušić, bosniar artista bisual garaikidea.
- 1983 – Victoria Piñeiro, galiziar arraunlaria, sei aldiz Kontxako bandera eta bost aldiz Emakumezkoen Traineru Ligaren irabazle.
- 1985 – Saeid Marouf, irandar boleibol jokalaria.
- 1990 – Claudia Zornoza, madrildar futbolaria.
- 1993 – Veranika Vodvud, nixelpixel, errusiar feminista eta youtuberra.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1753 – Frantzisko Etxebeste, gipuzkoar militar eta merkataria (j. 1683).
- 1823 – Prudentzio Maria Berastegi, Arabako errejidore nagusi eta diputatua (j. 1747).
- 1830 – Joaquín de Pablo, nafar gerrillari eta militar liberala (j. 1784).
- 1912 – Aquilino Ametzua, gipuzkoar organogilea, bere garaiko organogilerik ospetsuena (j. 1847).
- 1927 – Andres Narbarte, Xalto, nafar bertsolaria (h. 1971).
- 1936 – Jose Sagarna, bizkaitar abadea, Gerra Zibilean frankistek eraila (j. 1911).
- 1964 – Dionisio Olano, gipuzkoar idazlea (j. 1894).
- 1977 – Madalena Jauregiberri, euskal idazlea eta euskaltzalea (j. 1884).
- 1980 – Jose Mugerza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Mexikon (j. 1911).
- 1994 – Pedro Diez de Ultzurrun, euskal mediku eta idazlea (j. 1924).
- 1997 – Manuel Turrillas, nafar musikagilea eta konposatzailea (j. 1905).
- 2009 – Lino Plaza, euskal herritar arkitektoa, errugbiaren bultzatzaile eta sustatzailea izateagatik ezaguna, Matalebrerasen (j. 1939).
- 2013 – Pedro María Uribe-Etxebarria, arabar botanikaria (j. 1953).
- 2016 – Fernando Larrukert, gipuzkoar zinema zuzendari, editore eta gidoigilea (j. 1934).
- 2019 – Miel Sasieta, gipuzkoar arkeologoa (j. 1931).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1008 – Abd al-Malik al-Muzafar, Hisham II.a Al Andaluseko kalifaren garaiko hayiba. (j. 975).
- 1187 – Urbano III.a, Aita santua.
- 1438 – Jacopo della Quercia, italiar eskultorea.
- 1570 – João de Barros, portugalgo lehen historialari handitzat hartua (j. c. 1496).
- 1575 – Cornelis Floris de Vriendt, flandestar arkitekto, diseinatzaile eta grabatzailea.
- 1663 – Rafael Cotoner, Maltako Ordenako 60. Printze eta Maisu Handia (j. 1601).
- 1740 – Karlos VI.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1685).
- 1869 – Mary Ann Mantell, britainiar paleontologoa, Iguanodonaren aurreneko fosila aurkitu zuena (j. 1795).
- 1870 – Michael William Balfe, irlandar opera abeslari eta musikagilea (j. 1808).
- 1878 – José Tomás Urmeneta, euskal jatorriko txiletar politikari eta industrialaria (j. 1808).
- 1890 – Richard Francis Burton, ingeles esploratzaile, hizkuntzalari eta idazlea (j. 1821).
- 1894 – James Anthony Froude, ingeles historialari, eleberrigile, biografo eta argiratzailea (j. 1818).
- 1900 – Naim Frashëri, albaniar abertzale, olerkari, historialari, kazetari eta itzultzailea (j. 1846).
- 1902 - Julie Wilhelmine Hagen-Schwarz, alemaniar erretratu-margolaria (j. 1824).
- 1926 – Eugene Debs, estatubatuar politikaria (j. 1855).
- 1928 - Mary Ingalls, estatubatuar idazlea (j. 1865).
- 1935 – Arthur Henderson, eskoziar politikari laborista, 1934ko Bakearen Nobel Saria (j. 1863).
- 1936 – Anne Sullivan, estatubatuar irakaslea (j. 1866).
- 1940 – Erik Gunnar Asplund, suediar arkitekto neoklasizista eta modernoa (j. 1885).
- 1944 – Hermann Maaß, erregimen naziaren aurkako erresistentzia alemaniarreko kidea, urkatua (j. 1897).
- 1949 – Jacques Copeau, frantziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (j. 1879).
- 1952 – Mikhail Rostovtsev, ukrainar historialaria (j. 1870).
- 1960 – Ronald M. Schernikau, alemaniar idazlea, Errepublika Demokratikoko herritartasuna eskatzen azkena (j. 1960).
- 1964 – Herbert Clark Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako 31. Presidentea (h. 1964).
- 1967 – Shigeru Yoshida, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1878).
- 1972 – Harlow Shapley, estatubatuar astronomoa (j. 1885).
- 1977 –
- Cassie Gaines, estatubatuar abeslaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1948).
- Steve Gaines, estatubatuar musikaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1949).
- Marie-Thérèse Walter, frantziar emakumea, Pablo Picassoren maitalea eta modeloa (j. 1909).
- Ronnie Van Zant, estatubatuar abeslari eta musikaria, Lynyrd Skynyrd southern rock taldeko kide sortzailea (j. 1948).
- 1983 – Yves Thériault, quebectar idazlea, Kanadako idazle oparoenetakoa (j. 1915).
- 1984 –
- Carl Ferdinand Cori, txekiar jatorriko biokimikari estatubatuarra, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1896).
- Paul Dirac, britainiar fisikaria, 1933ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- 1987 –
- Andrei Nikolaievitx Kolmogorov, errusiar matematikaria (j. 1903).
- Mecha Ortiz, argentinar aktorea eta abeslaria (j. 1900).
- 1989 – Anthony Quayle, ingeles aktore, antzerki zuzendari eta idazlea (j. 1913).
- 1990 –
- Colette Audry, frantziar idazle, antzerkigile, irakasle, eleberrigile, gidoilari eta literatura kritikoa (j. 1906).
- Joel McCrea, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- 1994 –
- Sergei Bondartxuk, sobietar eta errusiar aktore, zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1920).
- Burt Lancaster, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- 1997 – Henry Vestine, estatubatuar gitarra-jotzailea, Canned Heat taldeko kidea (j. 1944).
- 1998 – Alfred Roth, suitzar arkitektoa (j. 1903).
- 1999 – Jack Lynch, Irlandako Errepublikako laugarren Taoiseacha (j. 1917).
- 2007 –
- Juan Antonio Cebrián, espainiar kazetari, idazle eta irrati esataria (j. 1965).
- Josep Pintat i Solans, Andorrako gobernuburua (j. 1925).
- 2010 – Robert Katz, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1933).
- 2011 – Muammar al Kadafi, Libiako de factozko buruzagia (j. 1942).
- 2012 – Edward Donnall Thomas, estatubatuar medikua, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- 2013 – Lawrence Klein, estatubatuar ekonomista, 1980ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1920).
- 2016 – Junko Tabei, japoniar alpinista, Everest tontorrera iritsi zen eta Zazpi Gailurrak konkistatu zituen lehen emakumea (j. 1939).
- 2017 – Federico Luppi, argentinar-espainiar aktorea (j. 1936).
- 2018 – Wim Kok, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1938).
- 2022 – Anton Dontxev, bulgariar idazlea (j. 1930).
- 2023 – Hiba Kamal Abu Nada, palestinar poeta, eleberrigilea, biokimikaria, aktibista feminista (j. 1991).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Jurgi eta Izei.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |