Juan Antonio Urbeltz
Juan Antonio Urbeltz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Antonio Urbeltz Navarro |
Jaiotza | Iruñea, 1940ko urriaren 20a (84 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marian Arregi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | folklorista eta koreografoa |
Lantokia(k) | Donostia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Juan Antonio Urbeltz Navarro (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1940ko urriaren 20a) etnomusikologo eta kultura gizona da. Euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen lan handia egin du, Marian Arregi emaztearekin batera.[1][2] Gaur egun Donostian bizi da.[3] Oi Baldorba! abesti ezagunaren letra sortu zuen.
1958an Goizaldi dantza taldean parte hartu zuen. 1965ean Argia taldera igaro zen, eta talde hori zuzendu zuen urte askoan. Folkloreari buruzko hizlari eta publizista, Euskal Koreografia Atlasaren osaketa zuzendu zuen.
Halaber, Goierriko brokel dantzari eta Otsagabiko dantzei buruzko ikerlanen egilea da. 1967an Argia taldea Cáceresko (Espainia) Nazioarteko Folklore Jaialdira aurkeztu zen; bi urte geroago, Middlesbrough hirikora (Britainia Handia). Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kide da, eta Eusko Ikaskuntzako Folklore saileko presidente izan zen.
Bere lorpen handienetako bat da antzinako axuri beltza dantzaren berreskuratzea.[4]
1985ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari izendatu zuten. Dantzariak eta Deia argitalpenetako lankide izan zen, eta Dantzak idazlanaren egile da. Hona hemen bere idazlanetako batzuk: Notas sobre las danzas tradicionales de los vascos, Bilbo, 1978; Música militar en el País Vasco; El problema del zortziko, Iruñea, 1989; Danzas de Guipúzcoa eta Alardeak, Donostia, 1995.
2007an maiatzaren hasieran Urbeltzek Jimeno Jurío Saria irabazi zuen, eta maiatzaren 13an eman zioten, Artaxoako Zirkuluan.[5]
2015 urtean Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen.
Dantza (2018) Telmo Esnal zinema zuzendariaren filmean koreografoa eta filma egiteko eragile nagusietako bat izan zen Esnal eta Koldobika Jauregirekin.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kamio, Ariane. (2018-03-05). «Marian Arregi musikaria hil da» Gara (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ «Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria» Dantzan 2018-03-06 (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
- ↑ «Juan Antonio Urbeltz: "Euskalduntasuna noraezean dago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- ↑ «'Axuri Beltza' cumple 40 años» Diario Vasco 2009-5-5.
- ↑ «El antropólogo y folclorista Juan Antonio Urbeltz gana el premio Jimeno Jurío» Gara 2007-5-3.
- ↑ Galardi F. Agirre, Maider. ««Dantza era berri batean aurkeztu nahi dut filmean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
- ↑ “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).