Uniform Resource Locator
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
URL bat edo Uniform Resource Locator bat (Baliabideen Kokatzaile/Aurkitzaile Uniformea) formatu estandar bat betetzen duen karaktere kate bat da, hainbat baliabide —hala nola Interneten dauden dokumentuak eta irudiak— kokatzeko eta aurkitzeko balio duena.
URL bat, zenbaki-, letra- eta sinbolo-kate trinko bat da, ordenagailu batek sare batean baliabide bat bilatzeko eta haren gainean jarduteko erabiltzen duena. URLei, askotan, web helbideak edo helbideak esaten zaie, web orriak baitira erabiltzaileek URLak aurkitzeko erabiltzen dituzten baliabiderik ohikoenak. Hala ere, zerbitzari batean gorde daitezkeen fitxategi guztiek beren URL bakarra dute, hala nola, web orriak, web aplikazioak, dokumentuak, bideoak eta irudiak[1].
Argazkiak eta dokumentuak beraien kokapenaren arabera Interneten antolatzeko balio du adibidez. Interneten bizitzan URLak funtsezko aurrerapenak ekarri zituen. Tim Berbers-Leek erabili zituen lehen aldiz 1991n, World Wide Web (WWW edo Web)-eko dokumentuen arteko loturak ezartzeko. 1994tik, Interneteko ereduetan, URLren kontzeptua URI (Uniform Resource Identifier – Baliabide identifikatzaile uniformea) identifikadore orokorragoaren menpe barneratua izan da. Baina URL hitza oraindik hedatuagoa dago. Nahiz eta inongo eredutan inoiz ez den azaldu, jende askok URLk universal resource locator (baliabide aurkitzaile unibertsala) esan nahi duela uste du. Interpretazio horren zergatia, URI siglako U-ak hasiera batean universal esan nahi zuelako (RFC 2396 publikatu aurretik) sor zitekeen, nahiz eta URL siglako U-ak hitz hori inoiz ere adierazi ez duen.
Interneteko informazio erabilgarriaren baliabide bakoitzari, E1 URL izeneko ezaugarrien katea izendatzen zaio. URL ezberdin bat existitzen da World Wide Webeko dokumentu bakoitzeko orrientzat, Gopher osagai guztientzat eta USENETeko eztabaida talde guztientzat, eta horrela urrenez urren.Informazio baliabide baten E1URL-a bere interneteko helbidea da, nabigatzaileak aurkitzea eta modu egokian erakustea ahalbidetzen duena. Horregatik URLak informazioa gordetzen duen ordenagailua, direktorioa, fitxategiaren izena eta datuak berreskuratzeko jarraitu beharreko protokoloa biltzen ditu.
Formatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URLaren formatu orokorra honakoa da: eskema://makina/direktorio/fitxategia. Beste datu batzuk ere gehi daitezke, hala nola: protocolo://erabiltzailea:pasahitza@makina:atea/direktorio/fitxategia. Informazio zehatza RFC 1738 dokumentuan dago azalduta, Uniform Resorce Locators atalean.
URL eskema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URL bat bere eskemarengatik klasifikatzen da, normalean identifikaturiko errekurtsoaren informazioa berreskuratzeko erabiltzen duen sare protokoloa adierazten du. URL bat bere eskemaren izenarekin hasten da, bi puntu ditu jarraian, eta gero eskemaren zati zehatz bat du. Hainbat URL-eskemen adibideak:
- http – HTTP (Hipertestuaren transferentziarako protokoloa) errekurtsoak
- https – SSLri buruzko HTTPak
- ftp – File Transfer Protocol
- mailto – E-mail helbideak
- ldap - LDAP Lightweight Directory Access Protocol bilaketa
- file – ordenagailuan edo sare lokalean dauden errekurtsoak
- news - Usenet (newsgroup) albisteak
- gopher – Gopher protokoloa (dagoeneko ez da erabiltzen)
- telnet – Telnet protokoloa.
- data – dokumentuetan zati txikiak sartzeko erabiltzen den eskema
URL eskema batzuk, 1994ean zehaztu ziren lehenengo aldiz RCF 1630ean, urte bat beranduago RFC 1738 eta RFC 1808 zehatzagoengatik ordezkatuak izan ziren.
Lehen RFCan zehazturiko eskema batzuk oraindik onargarriak dira, beste batzuk berriz, hobetuak edo baztertuak izan dira estandar berriagoen ondorioz. Bitartean, URLen sintaxi nagusiaren definizioak bi bidetan banatu dira: RFC 2396 (1998) eta RFC 2732 (1999), dagoeneko zaharkituak daudenak, baina hedadura handiko definizioak dituzte oraindik URL eskemetan. Gaur egun erabiltzen den estandarra STD 66 / RFC 3986 (2005).
URLaren sintaxi orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URL guztiek, eskemaren arabera, sintaxi orokor bat jarraitu behar dute. Eskema bakoitzak bere baldintza edo betekizunak zehaztu ditzake bere zati zehatzarentzat, baina beti ere URL osoak sintaxi orokorra jarraitu behar du. Ikur kantitate mugatu bat erabiliz, ASCIIrekin bateragarriak beti ere, sintaxi orokorrak URLak baliabide baten helbidea identifikatzeko gaitzen ditu. Konexiotan oinarrituriko protokolo tipikoak erabiltzen eskemak sintaxi komun bat erabiltzen dute:
eskema://autoridad/ruta?consulta#fragmento
Autoritatea zerbitzari baten IP helbide edo izena izan oi da, batzuetan bi puntu ditu ondoren (“:”) eta TCP portu baten zenbakia ere. Batzuetan erabiltzaile baten izena eta klabe bat eraman ditzake ere. Ruta egitura hierarkiko bateko kokapena da. Barra diagonala erabiliaz adierazten da (“/”), eta osagaiak banatzeko erabiltzen da. Consulta: datu base baten kontsulta dinamikoaren parametroak adierazten ditu normalean. Frangmento-ak errekurtsoaren zati bat identifikatzen du, normalean dokumentu batean dagoen kokapen bat.
Adibidea: HTTPan URLak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]HTTPk (web orriak transmititzeko erabiltzen den protokoloa) erabilitako URLak, URL mota erabilienetakoa da eta adibide moduan erabili daiteke. HTTP URL baten sintaxia honakoa da:
eskema://anfitrión:puerto/ruta?parámetro=valor#enlace
- Eskema, HTTP kasuan, gehienetan http-ren baliokidea izaten da, baina https ere izan daiteke, HTTP, TLS (konexio seguruago bat) batera konektatzen denean.
- Web (nabigatzailea) ugarik, //erabiltzailea:pasahitza@anfitrioia:ataka/... eskema erabiltzeko baimena ematen dute, HTTPa baimentzeko. Formatu hori, ekintza gogoangarritzat erabilia izan da, bere horretan dabiltzan zerbitzariak nortzuk diren ez identifikatzeko. Hori dela eta, web ugarik beren laguntza emateari utzi diote (formatu horri). RFC 3986ko 3.2.1 sekzioak, erabiltzaile/kontrazeinua beste modu batean adieraztea (helbide barran ez den beste nonbaiten) gomendatzen die lehen aipatutako segurtasun arazoak direla eta, eta pasahitza testu batean inoiz ere agertu behar ez delako.
- Anfitrioia, URLean gehien nabarmentzen den zatia, ia guztietan zerbitzariaren izena izaten da, adibidez: www.wikipedia.org, google.com, eta abar.
- Portua, TCP portu zenbaki bat zehazten du baina askotan alde batera uzten da (kasu honetan alde batera uzteagatik balorea 80koa da) y seguruenik, erabiltzailearentzako URL guztian inportantzia gutxien duen zatia da.
- Bidea, softwarea ezartzeko erabiltzen dute erabiltzaileak, baina kasu askotan, artxibo baten izena zehazteko erabiltzen da. Adibidez, la ruta /wiki/Vaca artxiboaren wiki, (seudo-)direktorioa eta Vaca, (seudo-)izena izango lirateke.
- Kontsulta, parametro-balioa. Kendua izan daiteke edo parametro-balio bat edo gehiago egon daitezke. Azken hau honela jarriko litzateke, ?param=valor&otroParam=valor&.... Parametro-balioak garrantzia dute soilik, ibilbideak zehaztutako artxiboa automatikoki sortutako web orria denean. Normalean, informazio zehatza daramate erabiltzaile bati eta momentu zehatz batean, adibidez, erabiltzailearen izena, hitz konkretu baten bilaketa,etab.
- Lotura, “fragmentu identifikatzaile” gisa ezaguna da, eta web orri bateko leku garrantzitsuei erreferentzi egiten die; adibidez, orri honek barne-loturak ditu orri buru guztietan. Honek webean zehar puntu batetik bestera salto egiteko aukera ematen dizu.
URI erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URI erreferentzia URI baten kasu partikular bati dagokio, edo honen zati bati. Normalean, URI erreferentzia bat URL baten edo honen amaierako zatiaren antzekoa da. URI erreferentziek bi kontzeptu berri sartzen dituzte: erreferentzia absolutu eta erlatiboen arteko bereizketa, eta zati identifikatzailearen kontzeptua.
URL absolutu bat URI erreferentzia bat da, aurretik azaldutako URLen antzekoa; hasieran eskema eta ondoren bi puntu (":") eta eskemaren atal jakin bat. URL erlatiboa soilik URL eskemaren atal jakina barneratzen duen URI erreferentzia bat da. Eskema eta osagai nagusiak URL erreferentziaren testuingurutik ondorioztatzen dira: Erreferentziak barneratzen duen dokumentuaren URI oinarria (edo URL oinarria). URI erreferentzia baten ondoren zenbaki-karaktere ("#") eta URIak erreferentzia egiten dion baliabidearen barnean puntero bat egon daitezke. Hau ez da URIaren zatia, baizik eta baliabidearen errepresentazio bat berreskuratzean erabiltzaileak interpreta dezan egiten da. Beraz, ez dira zerbitzarira HTTP eskaeratzat bidaltzen.
URL absolutuen adibideak:
https://eu.wikipedia.org/w/wiki.phtml?title=URL&action=history
https://eu.wikipedia.org/wiki/Uniform_Resource_Locator#Definizioa
URL erlatiboen adibideak:
//en.wikipedia.org/wiki/Uniform_Resource_Locator
/wiki/URL
URL#Definizioa
Letra larri eta xehe bereizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaurko estandarraren arabera, eskema eta anfitrioi osagaietan ez dira letra larri eta xeheak bereizten, eta prozesamenduan normalizatzen direnean letra xehetan behar dute egon. Beste osagai zenbaitetan bereizketa badago. Dena den, praktikan, protokolo eta anfitrioi osagaiez gaindiko osagaietan, bereizketa hau web zerbitzari eta honen sistema operatiboaren araberakoa da.
URLak eguneroko bizitzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URL HTTP batek Interneteko edozein tokitik baliabide bat errekuperatzeko beharrezkoak diren informaziozko lau elementu funtsezkoak direkzio sinple batean konbinatzen ditu:
- Komunikatzeko erabiltzen den protokoloa
- Ostalaria (zerbitzaria), zeinekin komunikatzen den
- Sare portua zerbitzarian konektatzeko
- Bitarteko ibilbidea zerbitzarian (adibidez, bere artxibo izena)
URL tipiko bat honelakoa izan daiteke:
http://eu.wikipedia.org:80/wiki/Special:Search?search=tren&go=Go
non,
- http protokoloa da
- eu.wikipedia.org anfitrioia da
- 80, portuaren zenbakia da zerbitʐarian
- /wiki/Special:Search bitarteko ibilbidea da
- ?search=tren&go=Go bilaketa katea da; parte hau hautazkoa da.
Web nabigatzaile askok ez dute erabiltzaileak “http:/” sartzea eskatzen web orrialde batera sartzeko orduan, zeren eta HTTP web nabigatzaileetan erabiltzen den protokolorik ohizkoena da. Era berean, 80 HTTPren berezko portua denez, ez da apenas espezifikatzen. Azken finean, URL partzial bat sartzen da, hala nola, www.wikipedia.org/wiki/Train. Orrialde nagusi batera joateko normalean anfitrioiaren izena sartzen da, www.wikipedia.org adibidez.
HTTP protokoloak zerbitʐari batek web nabegatzailea URL ezberdin batera birbideratuz eskaera bat erantzutea ahalbidetzen duenez, zerbitʐari askok URLren parte batzuk omititzen uzten die erabiltzaileei, hala nola “www” partea, edo (“#”) arakatze karaktere numerala kasu honetan bitartekoa direktorio bat den. Hala ere, ez aipatze hauek teknikoki URL ezberdin bat osatzen dute, beraz web nabegatzaileeak ezin ditu doitze hauek egin, eta zerbitʐariak erantzuteko birbideratze batekin aski izango duela fidatu beharko da. Web zerbitʐari batentzat “#” karaktere bakar batean ezberdintzen diren bi orri eskaintzea posible da, tradizio arraro baten ondorioz.
Ikus ezazu eu.wikipedia.org/wiki/Tren, bost elementuen ordena hierarkikoa honakoa dela: org (goi mailako eremu generikoa); wikipedia (bigarren mailako eremua); eu (azpieremua); wiki; Tren. Hau da, lehen / barra baino lehen, eskuinetik ezkerrera irakurtzen da, eta ondoren gainerakoa ezkerretik eskuinera.
HTTP URLei eta haien erabilerari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, begiratu goian.
Ikuspegi globala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URL terminoa World Wide Web eremutik kanpo ere erabiltzen da. Datu-baseen zerbitzariek URLak parametrotzat zehazten dituzte, horiei konexioak egitea ahalbidetzeko. Era berean, protokolo jakin bat jarraitzen duen bezero-zerbitzariko edozein aplikaziok URL formatu bat zehaztu dezake bere komunikazio prozesuaren zatitzat.
Datu-base baten URL baten adibidea:
jdbc:datadirect:https://web.archive.org/web/20081028223523/http://http/
Web orri bat URL baten bidez, modu singular eta gutxi gorabehera etengabeko baten bidez, zehaztua baldin badago, hau elkartua izan daiteke. Baina ez da beti hau gertatzen, adibidez, menuko aukera batek marko baten edukia alda dezake orri baten barruan, konbinazio berri honek bere URL propioa ez duelarik. Gainera, web orri bat behin-behinekoz gordetako informazioaren menpe egon daiteke. Web orriak bere URL propioa baldin badu, hau ez da beti begi-bistakoa bertara sartu nahi duen batentzat: marko berriaren URLa ez da nabigatzailearen helbideko zonan agertzen, eta direkzio barrarik gabeko orri bat sortua izana posible da. URLa jatorriko kodean edo orriko hainbat osagaiko propietateetan aurki daiteke.
Orri batera edo orri horretako osagai batera zuzentzeko helburuaz gain, gerta daiteke soilik osagai bat ikusi nahi izatea eta horregatik URLa jakin nahi izatea, edo nabigatzaile batek duen leihoa txikiegia eta egokitzeko ezinezkoa izatea.
Web zerbitzariek hartzailea aldatu denean ere URLak ondo zuzentzeko ahalmena dute. Hala, guneek beraien egitura alda dezakete jada sortu diren loturei kalte egin gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «URL | Meaning, Example, Definition, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |