[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rokabruna gaztelua

Koordenatuak: 43°11′37″N 1°08′49″W / 43.19374°N 1.14701°W / 43.19374; -1.14701
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rokabruna gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaGamarte
Koordenatuak43°11′37″N 1°08′49″W / 43.19374°N 1.14701°W / 43.19374; -1.14701
Map
Arkitektura

Rokabruna gaztelua Gamarten (Nafarroa Beherea) kokaturiko gaztelua da, Gaztelharri tontorrean. Nafarroan Rokabruna izeneko gaztelu bat bazela jakina da eta nahiz eta gaur egun, gaztelu hori, artikulu honetan deskribatzen den aztarnek osatzen dutena onesten den, ez dago agiririk Gaztelharri tontorrean dagoen gaztelu hau eta idatzietako Rokabruna gaztelua lotzen dituena. Dena den, beste, kokagune alternatibo batzuk ere planteatu dira, hala nola Suhuskune ondoan.

Harresiz inguraturiko oin ia angeluzuzena zuen eta dorre zilindriko bana erpin bakoitzean, XII.mendean Nafarroako Erresuman egin ohi zen bezala. Karratua izan zitekeen dorre angeluzuzen nagusia zegoen gaztelu barruan. Erabilera desberdinak izango zituzten beste zenbait eraikinen aztarnak aurkitu dira gaztelu barruan baita gangadun ur biltegi baten aztarnak ere.

XII. mendean gaztelua Nafarroako erregearen esku zegoen eta hortik aurrera, hainbat gazteluzain eta jaun izan zituen gazteluak, 1460. urtera arte. Orduan, Karlos Agirre zen gazteluzaina, baina ordutik aurrera ez dago gazteluaren idatzizko aipamen gehiagorik. Itxura guztien arabera, bazterturik geratu zen gaztelua.

1194an, Nafarroako Koroak Donibane Garazi hartu zuen kontrolpean, eta posizio horren erregeordetza Martin Txipiari esleitu zitzaion, Rokabrunarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa