[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Garaño

Koordenatuak: 42°51′19″N 1°49′10″W / 42.855289°N 1.819347°W / 42.855289; -1.819347
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garañoko gaztelua
Garaño gaztelua airetik.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia
Koordenatuak42°51′19″N 1°49′10″W / 42.855289°N 1.819347°W / 42.855289; -1.819347
Map
Arkitektura
Ondarea

Garaño Nafarroa Garaiko herri hustu bat da, 1350 inguruan desagertua. Iruñeko merindadeko Ollaran udalerrian dauden Egillor eta Saldise kontzejuen artean zegoen.

Gaztelu mendiaren gainaldean zegoen.

Erdi Aroan bertako herrixka eta monasterioak Garaño izeneko haranean zeuden, orain Olloko haranean daudenak.[1] Bere kokapena zela eta, Iruñea defenditzeko eskualdea izan zen.[2]

Egun, Garaño Egillor-Beasoaingo elkarte kulturalaren izena da.[3] Hango inauterietan, Garañoren setioa gogoratzen da.

600 metroko altuera duen Gaztelu mendiko haitz batean, Nafarroako Erresumako gaztelu nagusienetako bat zegoen. Jimeno Jurioren ustetan, baliteke islamdarrek aipatutako "Sajrat Qays" mitikoa izatea, beste teoria batek hurbileko Orarregin kokatzen du gaztelu hori.

Egun, hondakinak baino ez dira geratzen: kanpoaldeko harresiaren zati bat, barnealdeko ertzaren beste zatia eta omenaldi-dorrearena ere bai.

Erresumako gaztelu nagusienetako bat ez ezik zaharrenetariko bat ere bazen. Bere hondarren artean XI. mendeko txanpona aurkitu zuten. 1276an, Nabarreriako Gerra zela eta, gaztelua setiatu eta konkistatu zuten.

Ikuspegi panoramikoa, iparralderantz, Garaño gaztelutik. Ezkerretik eskuinera: Saldise, Ollo, Iltzarbe, Añotz, Atondo, Lete.
Ikuspegi panoramikoa, iparralderantz, Garaño gaztelutik. Ezkerretik eskuinera: Saldise, Ollo, Iltzarbe, Añotz, Atondo, Lete.
Garañoko gazteluaren inguruko aireko bideoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]