Sevillako Unibertsitatea
Sevillako Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Universidad de Sevilla |
Izen laburra | US |
Mota | Unibertsitate publikoa, sarbide irekiko argitaletxea eta argitaratzaile akademikoa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Mediterranean Universities Union (en) , Top International Managers in Engineering (en) , European University Association (en) , Conference of Rectors of Spanish Universities (en) eta Coalition for Advancing Research Assessment (en) |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1505 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Sevillako Unibertsitatea (gaztelaniaz: Universidad de Sevilla edo US) Andaluziako unibertsitate publikoa da, hiriburuan zenbait campus dituena. Sevillako bi unibertsitate publikoetako bat da, Pablo de Olavide Unibertsitatearekin batera. Bere zentroak hiri osoan zehar banatuta dauden arren, bere Errektoretzaren egoitza, Sevillako Errege Tabako Fabrikaren eraikina da.
Espainiako hirugarren unibertsitatea da ikasle kopuruan, eta Andaluziakoa lehena, baita zaharrenetakoa ere, 500 urte baino gehiagorekin. Times Higher Educationen rankingean 600-800 unibertsitate onenen artean dago, eta 400 onenen artean Ingeniaritzan eta Teknologian, baita informatika zientzietan ere, 2019an. Laurogei mila lagunek baino gehiagok osatzen dute unibertsitate komunitatea ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako profesionalen artean. Gainera, ondare historiko artistiko nabarmena du: kultura-ondasun izendatutako zazpi eraikin, milaka artelan eta artxibo historiko garrantzitsu bat nabarmentzen dira.
Ikasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira unibertsitate honetan ikasi duten pertsona batzuk:[1]
- Cipriano de Valera (-1602), teologo, hizkuntzalari, eta Bibliaren itzultzailea.
- Pero Mexia (1497-1551), idazle, historialari, kronikagile eta filosofoa.
- José María Blanco White (1775-1841), idazle, poeta, teologo, kazetari eta apaiz katolikoa.
- Juan Bravo Murillo (1803-1873), idazle. abokatu, politikari, ekonomialari eta idazlea.
- Juan Donoso Cortés (1809-1853), idazle, politikari, diplomazialari unibertsitateko irakasle kazetari filosofo
- Miguel Rodríguez Ferrer (1815-1889) idazle, antropologo, historialari eta kazetaria
- Luis Coloma (1851-1915) idazle,kazetari, biografo, eta haur literaturako idazlea.
- Manuel Machado (1874-1947) idazle, poeta, liburuzain, funtzionario, artxibozain
- Pedro Muñoz Seca (1879-1936) idazle, antzerkigile
- Pedro Salinas (1891-1951) idazle, poeta, itzultzaile, unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari
- Luis Cernuda (1902-1963) idazle, poeta, itzultzaile, unibertsitateko irakasle , literatura-kritikaria
- José Manuel Caballero Bonald (1926-2021) gidoilari, idazle, poeta, eleberrigile, saiakeragile, prosalari, literaturan aditua
- Antonio Gala (1930), idazle eta eleberrigile
- Luis Gordillo (1934), abokatu eta artista grafiko
- Alfonso Guerra (1940), idazle, politikari, unibertsitateko irakasle
- Alejandro Rojas-Marcos (1940), abokatu eta politikari
- Felipe González (1942), politikari
- Luis Rojas-Marcos (1943), idazle, psikiatra eta unibertsitateko irakasle
- Manuel Chaves (1945), abokatu politikari unibertsitateko irakasle sindikalista
- Juan Carlos Rodríguez (1948), politikari eta Katedraduna
- Carmelo Suárez (1949), arkitekto politikari
- Juan Manuel Sánchez Gordillo (1949), politikari eta sindikalista
- Celia Villalobos (1949), politikari
- Mercedes Prieto (1951), astronomo eta ikertzaile
- Jon Juaristi (1951), idazle, poeta, politikari, itzultzaile, unibertsitateko irakasle, saiakeragile eta hizkuntzalari
- Baltasar Garzón (1955), epaile, politikari eta unibertsitateko irakaslea
- Mikel Aranburu Urtasun (1955), politikari eta kontu-ikuskari
- Carmen Calvo (1957), idazle, abokatu, politikari
- Javier Arenas (1957), abokatu, Javier Arenas politikari eta funtzionario
- Carmen Torrejón Rueda (1960), mediku
- Patxi Angulo Martin (1960-), euskal matematikari, dibulatzaile eta irakaslea
- Cristina Garmendia (1962), enpresaburu politikari katedradun biologo
- Alberto Rodríguez Librero (1971), gidoilari zinema zuzendari
- Remedios Zafra (1973), idazle
- Nerea Riesco (1974), idazle kazetari abokatu
- Susana Díaz (1974), politikari
- Teresa Rodríguez (1981), politikari bigarren mailako irakaskuntza katedraduna sindikalista
- Reyes Prados (1982), telebista aurkezle kazetari
- María Cumplido (1992), matematikari ikertzaile.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sevillako Unibertsitateko ikasle ohiak. «Wikidata Query Service» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Manuel Machado
- Antonio Gala
- Alfonso Guerra
- Alejandro Rojas-Marcos
- Felipe González
- Manuel Chaves
- Celia Villalobos
- Jon Juaristi
- Javier Arenas
- Patxi Angulo Martin
- Cristina Garmendia
- Remedios Zafra
- Susana Díaz
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |