José María Blanco White
Itxura
José María Blanco White | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1775eko uztailaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Liverpool, 1841eko maiatzaren 20a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea Sevillako Unibertsitatea University of Osuna (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, apaiz katolikoa, teologoa eta poeta |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
José María Blanco White (Jaiotza-izena: José María Blanco Crespo; Sevilla, 1775eko uztailaren 11 – Liverpool, 1841eko maiatzaren 20a) espainiar idazlea izan zen. Apaiz ordenaturik, Cadiz eta Sevillan lan egin zuen. 1810ean Ingalaterrara joan zen, eta anglikanismora aldatu zen. Deitura aldatu zuen, eta Hego Ameriketako herrien askatasunaren alde idazten hasi zen El español agerkarian. Ingelesez eta gaztelaniaz idatzi zuen. Guztiz interesgarria da Blanco Whiteren Letters from Spain (1822, Gutunak Espainiatik), garaiko Espainiaz egiten duen kritikagatik. Haren lanik ospetsuena Mysterious night (Misteriozko gaua) sonetoa da, ingeles literaturako poesiarik onenetan sailkatu dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |