[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sevillako Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sevillako Unibertsitatea
Datuak
Izen ofiziala
Universidad de Sevilla
Izen laburraUS
MotaUnibertsitate publikoa, sarbide irekiko argitaletxea eta argitaratzaile akademikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaMediterranean Universities Union (en) Itzuli, Top International Managers in Engineering (en) Itzuli, European University Association (en) Itzuli, Conference of Rectors of Spanish Universities (en) Itzuli eta Coalition for Advancing Research Assessment (en) Itzuli
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1505
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: UniversidaddeSevillaoficial Twitter: unisevilla Instagram: unisevilla Edit the value on Wikidata

Sevillako Unibertsitatea (gaztelaniaz: Universidad de Sevilla edo US) Andaluziako unibertsitate publikoa da, hiriburuan zenbait campus dituena. Sevillako bi unibertsitate publikoetako bat da, Pablo de Olavide Unibertsitatearekin batera. Bere zentroak hiri osoan zehar banatuta dauden arren, bere Errektoretzaren egoitza, Sevillako Errege Tabako Fabrikaren eraikina da.

Espainiako hirugarren unibertsitatea da ikasle kopuruan, eta Andaluziakoa lehena, baita zaharrenetakoa ere, 500 urte baino gehiagorekin. Times Higher Educationen rankingean 600-800 unibertsitate onenen artean dago, eta 400 onenen artean Ingeniaritzan eta Teknologian, baita informatika zientzietan ere, 2019an. Laurogei mila lagunek baino gehiagok osatzen dute unibertsitate komunitatea ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako profesionalen artean. Gainera, ondare historiko artistiko nabarmena du: kultura-ondasun izendatutako zazpi eraikin, milaka artelan eta artxibo historiko garrantzitsu bat nabarmentzen dira.

Hauek dira unibertsitate honetan ikasi duten pertsona batzuk:[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sevillako Unibertsitateko ikasle ohiak. «Wikidata Query Service» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.