Mari El, Mari El Errepublika edo Marien Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Мари́й Эл, translit.: Respublika Marii El; ekialdeko marieraz: Марий Эл Республик; mendebaldeko marieraz: Мары Эл Республик) Errusiakosubjektu federal bat da, errepublika bat, herrialdearen mendebaldean kokatua. Volga ibaiaren erdialdetik iparraldera dago. 23.300 km²ko eremua du eta 2010ean 696.459 biztanle zituen[2]. Hiriburua Joxkar-Ola da.
Nekazaritza eta basoen ustiakuntza dira Mari El Errepublikako ekonomia jarduera nagusiak[3].