Larre-lursagu
Larre-lursagu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Cricetidae |
Generoa | Microtus |
Espeziea | Microtus agrestis (Linnaeus, 1761)
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 19,5 egun |
Habitat | baso eta Sastrakadi |
Masa | 2 g |
Kumaldiaren tamaina | 4,4 |
Edoskitzea | 16 egun |
Larre-lursagua (Microtus agrestis) Cricetidae familiako karraskaria da, Eurasian bizi dena[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burua eta gorputza: 85-133 cm. Buztana: 25-46 cm. Pisua: 19-52 g
Larre-lursagua mikrotina gris-arre kolorekoa da, nahikoa iluna, ilea, lur-saguekin alderatuta, luzeagoa du; isatsa ere handiagoa du eta nabarmen bi koloretakoa. Begiak handiak ditu.
Lursaguen (ratilla) ezaugarri bat da, atzeko oinaren azpian sei tuberkulu dituztela eta satainek (topillo) bost baino ez dituztela.
Burezurraren azterketan ere satainekin (topillo) ezberdintasun garrantzitsuak ikusten dira. Beheko masailezurreko lursaguen lehen molarrak, bost triangelu txiki ageri ditu eta satainetan (topillo) hiru bakarrik agertzen dira. Larre-lursaguak bigarren goiko molarrean hirugarren barne-angelua du, mikrotus-en beste espezieek ez dutena. Animalia hauetan, goiko hirugarren molarraren forma ere konplexuagoa da.[2]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araldia otsailean hazten da; lehen erditzeak martxoan gertatzen dira, eta azarora arte iraun dezakete.
Eme haurdunen kopurua pixkanaka handitzen joaten da ekainera arte; hemendik aurrera, poliki-poliki jaisten. Kume kopurua ere aldatu egiten da denboraldian zehar, uda hasieran izaten dira kumaldi handienak. Eme bakoitzak batez beste lau-bost kume erditzen ditu erditze bakoitzeko.
Larre-lursagua egunez eta gauez da aktiboa, nahiz eta gauez jarduera handiagoa duen. Ugaztun gehienetan bezala, egunsentian eta iluntzean dute jarduerarik biziena.
Elikadura ia esklusiboki landare belarkarez dago osatua: Gramineoak, lekaleak eta ihiak.
Mikrotina honek ohitura erdi-hipogeoak ditu, bere jardueraren zati handi bat lurpean egiten baitu. Lurraren azalean, galeria batzuk eraikitzen ditu, zulo hauetatik elikadura lekuetara joaten da. Belar edo ihien artean kokatutako pasabide hauetan lurraren arrasean gorotz, ihi zatiak edo belarrak ikus daitezke, janari hondar hauek bere freskotasunagatik, adieraziko digute gaur egun habitatuta dauden ala dagoeneko utzita dauden.
Banaketa, habitata eta estatusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larre-lursagua, leku belarkaratan bizi da batez ere, nahiz eta sastraka, heskai, txilardi, erreka bazterretan eta basoen barnealdean aurkitzea ez den arraroa, betiere, sastraka eta landaredi belarkararen presentzia jakin bat badago.
Urmael, zohikaztegi eta paduretako ihietan ere ohikoa da, haien oin-arrastoak erraz aurki daitezke ihien oinetan.
Europan eta Asiako zati batean banatutako espeziea da, naiz eta Mediterraneoko eremuan falta den. Iberiar penintsulan, iparraldean eta ipar-mendebaldean hedatzen da, Demanda mendilerroan ere populazio bat agertzen delarik.
Klimak Mediterraneoko ezaugarriak hartzen dituen heinean bere ugaritasuna gutxitzen doa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Musser, G. G. eta M. D. Carleton. (2005). Superfamily Muroidea. 894-1531. orr. "Mammal Species of the World a Taxonomic and Geographic Reference". D. E. Wilson eta D. M. Reeder. Johns Hopkins University Press, Baltimore
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A. ISBN:, 360 or. ISBN 84-7542-639-5..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |