Halita
Itxura
Halita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Haluroak |
Formula | Sodio kloruroa, NaCl |
Dana sailkapena | 9.1.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 3.AA.20 |
Sistema kristalino | Kubikoa 4/m bar 3 2/m |
Talde espazial | space group Fm-3m (en) |
Eponimoa | gatzarri |
Identifikazioa | |
Kolorea | Argia edo zuria, baina baita urdina, purpura, arrosa, horia eta grisa ere |
Habitoa | Gehienetan kuboak, baina baita bikortsua, haritsua eta konpaktua |
Esfoliazioa | Perfektua kuboen hiru norabideetan |
Gogortasuna Mohs eskalan | 2 - 2,5 |
Distira | Beirakara |
Errefrakzio indizea | 1,5443 |
Marra | Zuria |
Disolbagarritasuna | Uretan |
Halita sodio kloruroaren (NaCl) forma minerala da.
Sistema kubikoan kristaltzen den gatz koloregabea da, beiraren distira duena (pisu espezifikoa 2,17; gogortasuna 2). Metaketa ebaporitikoetan ageri ohi da, sulfato, haluro eta boratoekin batera. Halita itsasoko edo aintziretako ur gazia lurrundu ondoren geratzen den hondarrean izaten da beste zenbait gatzekin batera (igeltsua, silbina, karnalita, anhidrita, etab.). Munduko toki askotan dago halita gatza; garrantzi handia dute, besteren artean, Wieliczkako hobiek (Polonia), Stassfurtekoek, Saxonian (Alemania); Euskal Herrian bada halita, Gipuzkoako Gatzaga herrian. Halita elikagai eta kimika industrietan erabiltzen da.
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.