FOMO sindrome
FOMO (ingelesezko fear of missing out, «pasatzen uzteko beldurra» edo «zerbait galtzeko beldurra») patologia psikologiko bat da, honela deskribatzen dena: «Beste batzuk esperientzia atseginak izaten egon daitezkeela, eta esperientzia horietako bat falta dela».[2][3] Antsietate sozial[4] horren ezaugarria da «beste batzuk egiten ari direnarekin etengabe lotuta egoteko nahia».[3] FOMO ere damutzeko beldur gisa definitzen da, eta kezka konpultsiboa eragin dezake: gizarte-interakziorako aukera bat, esperientzia berri bat, inbertsio errentagarri bat edo beste gertaera egoki batzuk galtzea.[5][6]
Marko teorikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autodeterminazioaren teoriak dio ahaidetasun sentimendua edo besteekiko lotura pertsonen osasun psikologikoan eragina duen behar psikologiko bidezkoa dela. Esparru teoriko horretan, FOMO egoera autorregulatzailetzat har daiteke, egoeraren pertzepziotik sortzen dena edo baten beharrak betetzen ez direlako epe luzera sortzen dena.[3]
XXI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interneten garapenarekin, pertsonen gizarte- eta komunikazio-esperientziak, gehienak aurrez aurre, zabaldu egin dira, gizarte-sareetan denbora asko sartzeko. Alde batetik, teknologia modernoek (telefono mugikorrak, gailu adimendunak) eta sare sozialetako zerbitzuek (Instagram, Facebook edo Twitter) aukera paregabea ematen dute pertsonak «onarpen-kostu» txikiagoarekin gizarteratu daitezen.[3] Bestalde, komunikazio honek Internetekiko mendekotasun handiagoa dakar.
Linean egoteko mendekotasun psikologikoak antsietatea sor dezake norbait deskonektatuta sentitzen denean, eta horrek galtzeko beldurra edo Interneten erabilera patologikoa ere ekar dezake.[7][8] Horren ondorioz, ikusten da FOMO sindromeak eragin negatiboak dituela pertsonen osasun psikologikoan eta ongizatean, pertsonen aldarte negatiboan eta depresio-sentimenduetan lagun baitezake.[5]
Munduko sare sozialen erabiltzaileen ia bi herenek jasaten dute, eta sare sozialetan egunean egoteko mendekotasuna proportzionala da denbora errealean ezin izateak sortzen duen beldurrarekiko.[9]
Santana-Vega, Gómez-Muñoz & Feliciano-García-ren Ikerkuntzan (2019), nabanabarmendu zutzuten FOMOk gizarte-sareetara konektatzera bultzatzen duela, eta nerabeengan bere gizarte-inguruneko esperientziak galtzeko beldurra areagotzen duela; beraz, mugikorraren erabilera desegokia egingo dute. Ikusten denez, sexuen arteko aldeak daude mugikorraren erabileran: neskek gehiago erabiltzen dute gogo-aldarte antsietatsuei aurre egiteko, asperdura gainditzeko edo bakarrik ez sentitzeko, eta kontsulta gehiago egiten dituzte; mutilek, berriz, webgune komertzialak, koordinazio- eta entretenimendu-lanak erabiltzen dituzte, eta zailtasun gehiago dituzte gehiegi ez erabiltzeko. Familiako harremanei ere eragiten die fenomenoak, teknologiaren erabilera familiako komunikazioan integratu baitzen eta negoziatzeko era berriak ekarri baitzituen.[10] Uso problemático del móvil, fobia a sentirse excluido y comunicación familiar de los adolescentes. .
Fenomeno hori gertatzen da gazteek, batez ere 15-19 urte bitartekoek, beren emozio negatiboak teknologiaren erabilera intentsiboarekin arintzea espero dutelako, beren behar psikologikoak une batez bakarrik betez. Azterketa horretan, «Fear of missing out questionaire» delakoa aplikatu zien bigarren hezkuntzako 569 ikasleri. Gizarte-inguruneko esperientzietatik kanpo daudenean gazteek izaten dituzten beldur eta kezkak aztertzen ditu. Emaitzek erakutsi zuten lau ordu baino gehiago erabiltzen dituzten ikasleek beldur handiagoa dutela konektatuta ez sentitzeko, eta, gainera, lagunekin gehiago komunikatzen diren ikasleek beldur handiagoa dutela haiekin konektatuta ez sentitzeko. Uso problemático del móvil, fobia a sentirse excluido y comunicación familiar de los adolescentes. .
Ikerketaren arabera, FOMO maila handitu egiten da mugikorraren erabilera-maiztasuna zenbat eta handiagoa izan, eta, beraz, FOMO maila handiagoa duenak maizago konektatzen du mugikorrera, baztertuta ez sentitzeko eta bitarteko horrek eskaintzen dituen esperientziak ez galtzeko.[11]
Arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sare sozialen erabilera txarra.
- Interneten eta sare sozialetan gehiegi erabiltzen den informazioa.
- Autoestimu baxua.
- Behar psikologikoen asebetetze falta.
- Bakardadea.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Anderson, Hephzibah. Never heard of Fomo? You're so missing out. .
- ↑ Las 10 enfermedades tecnológicas que nos están afectando. .
- ↑ a b c d Przybylski. Motivational, emotional, and behavioral correlates of fear of missing out. doi: ..
- ↑ Fear of Missing Out (FOMO). .
- ↑ a b Wortham. Feel Like a Wallflower? Maybe It’s Your Facebook Wall. ISSN 0362-4331..
- ↑ FoMO: The Fear of Missing Out. .
- ↑ Kandell. Internet Addiction on Campus: The Vulnerability of College Students. doi: . ISSN 1094-9313..
- ↑ Song. Internet Gratifications and Internet Addiction: On the Uses and Abuses of New Media. doi: . ISSN 1094-9313..
- ↑ #CulturaDigital El síndrome FOMO: la adicción a las redes sociales. .
- ↑ Uso problemático del móvil, fobia a sentirse excluido y comunicación familiar de los adolescentes. .
- ↑ Santana-Vega. Uso problemático del móvil, fobia a sentirse excluido y comunicación familiar de los adolescentes. doi: . ISSN 1134-3478..
- ↑ a b El Síndrome FOMO. .