[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Erreaktantzia elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreaktantzia elektrikoa (X) haril eta kondentsadoreek korronte alternoaren fluxuari jartzen dioten oztopo maila da. Erreaktantziaren unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman Ohma (Ω) da. Erreaktantzia (X) inpedantziaren (Z) zati irudikaria da, eta erresistentzia (R) zati erreala:

Erresistentzia (osagai) ideal batek zero erreaktantzia dauka; haril eta kondentsadore idealek zero erresistentzia daukate, hau da, erreaktantziarekin bakarrik eragiten diote korronteari. Harilen erreaktantzia maiztasunarekin proportzionalki haunditzen da, eta kondentsadoreen erreaktantzia maiztasunaren proportzionalki txikitu egiten da. Beste era batera esanda, zenbat eta maiztasun haundiagoa, erreaktantzia induktibo haundiagoa eta erreaktantzia kapazitibo txikiagoa.

Erreaktantzia motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreaktantzia duten elementu bietako batetik korronte alternoa igarotzen denean, energia txandaka gorde eta asaktu egiten da, eremu magnetiko eran hariletan eta eremu elektriko eran kondentsadoreetan. Honek korronte uhinaren eta tentsio uhinaren hartean aurrerapen edo atzerapen bat sortzen du. Desfase honen ondorioz erreaktantziaren atzean dagoen karga erresistibo bati ematen zaion potentzia gutxitu egiten da energiarik xahutu gabe.

Erreaktantzia induktibo eta kapazitiboaren irudikapen bektorial bat egiten bada, bektore hauek ardatz irudikarian eta aurkako norantzan marrazten dira, inpedantzien kalkulua eta bait da, hurrenez hurren.

Hala ere, haril eta kondentsadore errealek erresistentzia elektriko bat aurkezten dute. Harilen kasuan erresistentzia hau elementuarekin seriean dagoela kontsideratzen da, eta kondentsadoreen kasuan paraleloan dagoela. Kasu hauetan, arestian esan bezala, inpedantzia totala (Z), erresistentziaren (R) eta erreaktantziaren (X) batura bektoriala da.

Inpedantziaren formulan:

Non unitate irudikaria, eta erreaktantzia ohmetan diren,

harilak sortutako erreaktantzia da (erreaktantzia induktiboa), eta kondentsadoreak sortutako erreaktantzia (erreaktantzia kapazitiboa).

Energia eta erreaktantziaren balioaren arabera, zirkuituak hurrengoa aurkezten duela esaten da:

  • bada, erreaktantzia induktiboa
  • bada, ez dago erreaktantziarik eta inpedantzia guztiz erresistiboa da
  • bada, erreaktantzia kapazitiboa

Erreaktantzia kapazitiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreaktantzia kapazitiboa ikurrarekin izendatzen da, eta bere balioa hurrengoa da:

non:

Erreaktantzia induktiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreaktantzia induktiboa ikurrarekin izendatzen da, eta bere balioa hurrengoa da:

non:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]