[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anodo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zinkezko anodo bat pila galbaniko baten. Elektroiak pilatik kanporantz mugitzen dira, eta korronte konbentzional positiboa (i) elektroien aurkako norantzakoa da, hau da, pilaren barnerantz.

Anodo bat elektrodo bat da, zeinetan korronte konbentzionalaren fluxuak gailu elektriko polarizatu baten barnealderantzako norantza duen. Korronte elektrikoaren norantza elektroi fluxuaren norantzaren aurkakoa da: elektroiak gailuko anodotik irten eta kanpoko zirkuitura doaz.

Anodo baten tentsioaren polaritatea loturiko katodo batekiko positiboa ala negatiboa izan daiteke; gailuaren operazio moduaren araberakoa da. Karga negatibodun anioiak beti anodoruntz mugitzen diren arren —hortik beraien izena— eta karga postibodun katioiak anodotik urrundu, anodoaren polaritatea gailu motaren araberakoa da, eta gailu berberean operazio moduaren arabera aldatu daiteke. Hurrengo adibideetan, anodoa positiboa da energia xahutzen duen gailu batean —kargatzen ari den bateria bat adibidez—, eta anodoa negatiboa da energia ematen duen gailu batean —deskargatzen ari den bateria bat adibidez—:

  • Deskagatzen ari den bateria baten edo pila galbaniko baten —eskuineko irudia—, anodoa borne negatiboa da, gailuaren barnean korrontea anodoruntz doalako. Barnerantzako korronte hau elektroiak anodotik kanpoko zirkuiturantza doazelako da, korronte positiboa kanpoko zirkuitutik anodoruntz izanik.
  • Kargatzen ari den bateria baten, edo zelda elektrolitiko baten, anodoa borne positiboa da, kanpoko sorgailu batetik korrontea hartzen duena. Kargatzen ari den bateria baten, korrontearen norantza deskargatzen ari denekoaren aurkakoa da; ondorioz, bateria deskargatzerakoan katodoa zen elektrodoa bateria kargatzerakoan anodo bihurtzen da.
  • Diodo baten, anodoa gezi-ikurraren isatsean kokatzen den terminale positiboa da —triangeluko alde lauan—, non korronteak gailu barnerantzako norantza duen.
  • Katodo-izpien hodi baten, anodoa elektroiak gailutik kanporantzako norantza duten terminale positiboa da, hau da, korronte positiboaren norantza gailuaren barnerantz den terminalea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]