Ekainaren 26
Itxura
Ekainaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamazazpigarren eguna da, 178garrena bisurteetan. 188 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1536 – Andres Urdaneta eta bere alaba Grazia Lisboara iritsi ziren.
- 1873 – Bigarren Karlistaldia: Karlistek Udaben alfontsotarrak menderatu zituzten.
- 1978 – ETAk, Francisco Martínez Gonzalez polizia armatuko sarjentua erail zuen Donostian.
- 1979 – Egin egunkariko zuzendari Mirentxu Purroy eta zuzendari komertzial Mikel Lakasta atxilotu zituen Guardia Zibilak.
- 1985 – Ustezko ETAkide Santos Blanco Gonzalez "Aittitte" Baionan tiroz hilik.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1409 – Mendebaldeko Zisma: Pisan hirugarren Aita Santu bat aukeratu zen (Alexandro V), Erromakoari (Gregorio XII) eta Avignongoari (Benedikto XII) gehituz.
- 1819 – Bizikleta patentatu zen
- 1945 – 50 herrialdek Nazio Batuen Sorrera Ituna sinatu zuten San Franciscon
- 1960 – Madagaskar Frantziatik independizatu zen.
- 1963 – John F. Kennedy estatubatuar presidenteak Mendebaldeko Berlinen burututako hitzaldi batean zehar Ich bin ein Berliner esaldi ospetsua aipatu zuen.
- 2016 – Espainiako Hauteskunde Orokorrak ospatu ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1887 – La réveil basque astekari errepublikanoa Joan Batista Elizanbururen Piarres Adame nobela zatika argitaratzen hasi zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1925 – The Gold Rush ("Urrearen Sukarra") filma estreinatu zen, Charles Chaplinek zuzendu eta berak, Georgia Hale, Mack Swain, Tom Murray, Henry Bergman eta Malcolm Waite aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1979 – Moonraker filma estreinatu zen, Lewis Gilbertek zuzendu eta Roger Moore, Michael Lonsdale, Lois Chiles, Richard Kiel eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1954 – Munduko lehen zentral nuklearra jarri zuten martxan, Errusiako Obninsk hirian. 2002ko apirilean itxi zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1502 – Cristóbal Rojas Sandoval, gipuzkoar apaiz katolikoa, Sevillako artzapezpikua (h. 1580).
- 1585 – Juan Mendiaratz, gipuzkoar eskultorea (h. 1648).
- 1789 – Juan Antonio Guergué, nafar militara (h. 1839).
- 1805 – Cesar Duvoisin, frantsesez idatzi zuen lapurtar apaiz eta historialaria (h. 1869).
- 1817 – Ladislao Belasko, arabar politikaria eta idazlea (h. 1891).
- 1860 – Juan Santiago Aranburu, arabar musika-irakaslea eta organo-jolea (h. 1937).
- 1861 – Pablo Uranga, arabar margolaria (h. 1934).
- 1892 – Leon Barrenetxea, gipuzkoar eskultorea (h. 1947).
- 1901 – Juan David García Bacca, euskal venezuelar filosofo eta irakaslea (h. 1992).
- 1912 – Pablo Mandazen, anaia Gines, euskal maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza (h. 2011).
- 1921 – Filipe Oihanburu, euskal herritar koreografoa eta idazlea (h. 2023).
- 1940 – José Luis Álava, arabar tiratzaile ohia.
- 1944 – David Barbero, gaztelar jatorriko euskal herritar idazle eta kazetaria, Grijalban.
- 1947 – Pilartxo Etxeberria, filologoa, EHUko irakaslea eta Euskaltzain urgazlea, Teruelen.
- 1950 – Mattin Larzabal, baxenafar kazetari eta euskaltzalea, Ipar Euskal Herrian erreferentea, Gure Irratian hogeita hamar urtez aritua (h. 2020).
- 1953 – Iñigo Iruin, gipuzkoar ezker abertzaleko politikari eta abokatua.
- 1954 – Luis Miguel Arconada, gipuzkoar futbolaria, Errealeko atezaina.
- 1957 – Antonio Troitiño, ETAkidea, Tariego de Cerraton (h. 2021).
- 1966 – Amaia Andrés, gipuzkoar atleta ohia, 800 metroko proban aditua.
- 1968 – Ramon Lazkano, Parisen bizi den euskal musikagilea.
- 1970 – Fernando Iglesias García, arabar soziologo eta politikaria.
- 1973 – Edu Zelaieta, EHUko irakaslea eta euskal idazlea.
- 1977 – Maider Mendizabal, gipuzkoar pilotaria, eskola kirol teknikaria eta entrenatzailea.
- 1984 –
- Anne-Lise Caudal, lapurtar golfaria.
- Francisco Javier Tarantino, bizkaitar futbolari ohia.
- 1986 – Beñat Urain, gipuzkoar txirrindulari ohi eta arraunlaria.
- 1987 – Sergio Manuel, bizkaitar saskibaloi arbitroa.
- 1992 – Tania Calvo, arabar pistako-txirrindularia.
- 1997 – Xeber Alkain, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1452 – Rikardo III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1485).
- 1726 – Viktor Amadeo III.a, Sardiniako erregea (h. 1796).
- 1730 – Charles Messier, frantziar astronomoa (h. 1817).
- 1760 – Joan I.a Josef Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1836).
- 1817 – Branwell Brontë, ingeles margolari eta idazlea (h. 1848).
- 1821 – Bartolomé Mitre, Argentinako presidentea (h. 1906).
- 1824 – William Thomson, Lord Kelvin, britainiar fisikari eta matematikaria (h. 1907).
- 1838 – Bankim Chandra Chatterji, indiar eleberrigilea (h. 1894).
- 1866 – George Herbert de Carnarvon, ingeles aristokrata eta egiptologo zaletua (h. 1923).
- 1878 – Paul Guillaume, frantziar psikologoa, gestalt psikologiaren ordezkari nagusietariko bat (h. 1962).
- 1879 – Agrippina Vaganova, ballet errusiarreko maistra, dantzaria, koreografoa eta zuzendaria (h. 1951).
- 1891 – Ada Hitchins, britainiar kimikaria (h. 1972).
- 1892 – Pearl S. Buck, estatubatuar idazlea, 1938ko Literaturako Nobel Saria (h. 1973).
- 1898 – Willy Messerschmitt, alemaniar ingeniaria, lehen erreakzio-hegazkina egin zuena (h. 1978).
- 1901 – Suzy Vernon, frantziar aktorea (h. 1997).
- 1904 – Peter Lorre, hungariar-estatubatuar aktorea (h. 1964).
- 1906 –
- Edward Akufo-Addo, Ghanako presidentea (h. 1979).
- Estrellita Castro, espainiar abeslari eta aktorea (h. 1983).
- 1908 – Salvador Allende, Txileko presidentea, munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista (h. 1973).
- 1909 – Wolfgang Reitherman, Alemanian jaiotako estatubatuar animatzaile, zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 1985).
- 1910 – Roy J. Plunkett, estatubatuar kimikaria, tefloiaren asmatzailea (h. 1994).
- 1911 –
- Juan Antonio Castro Izagirre, gipuzkoar militarra, Espainiako eta Frantziako itsas armadetan aritutakoa (h. 1994).
- Ernst Witt, alemaniar matematikaria (h. 1991).
- Babe Zaharias, estatubatuar kirolaria, historiako kirolaririk balioanitzekoetakotzat hartua (h. 1956).
- 1913 – Aimé Césaire, frantsesezko martinikar idazlea eta politikaria (h. 2008).
- 1914 –
- Shahpur Bakhtiar, Irango lehen ministroa (h. 1991).
- Laurie Lee, ingeles poeta (h. 1997).
- 1919 – Purificación Pérez Benavent, Pura Arcos, espainiar militante anarkista eta aktibista feminista (h. 1995).
- 1921 – Violette Szabo, SOEko britainiar kidea Bigarren Mundu Gerran, espioia eta Frantziako Erresistentziaren alde aritutakoa (h. 1945).
- 1922 – Eleanor Parker, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- 1926 –
- Milton Glaser, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (h. 2020).
- Lúcia Lambertini, brasildar aktore, zuzendari, ekoizle eta gidoilaria (h. 1976).
- 1927 – Juan Velarde Fuertes, espainiar ekonomista (h. 2023).
- 1933 – Claudio Abbado, italiar orkestra-zuzendaria (h. 2014).
- 1934 – Dave Grusin, estatubatuar jazz eta jazz-fusio piano-jotzaile, moldatzaile eta musikagilea.
- 1937 –
- João Cutileiro, portugaldar eskultorea (h. 2021).
- Robert Richardson, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- 1938 – Maria Velho da Costa, portugaldar idazlea (h. 2020).
- 1941 – Takayuki Kuwata, japoniar futbolaria.
- 1942 –
- Gilberto Gil, brasildar abeslari eta musikagilea.
- Larry Taylor, estatubatuar musikaria (h. 2019).
- 1954 – Catherine Samba-Panza, Afrika Erdiko Errepublikako bitarteko presidente ohia.
- 1955 –
- Maxime Bossis, frantziar futbolari ohia.
- Fabrizia Pons, italiar automobil-pilotu, rally-pilotu eta kopilotu ohia.
- 1956 –
- Sima Sami Bahous, NBE Emakumeak agentziaren zuzendari exekutiboa.
- Chris Isaak, estatubatuar rock abeslari eta gitarra-jotzailea.
- 1960 – Elza Dunkels, suediar zientzialaria eta ikertzailea da, pedagogian eta Interneten erabileran aditua.
- 1961 – Greg LeMond, estatubatuar txirrindulari ohia, Frantziako Tourra irabazten zuen lehen ez-europarra.
- 1966 – Dany Boon, frantziar umorista, aktore eta zinema zuzendaria.
- 1967 –
- Benoît Hamon, frantziar politikaria.
- Francesc Ribera i Toneu, kataluniar abeslari, musikari eta politikaria.
- 1968 –
- Guðni Jóhannesson, Islandiako presidentea.
- Paolo Maldini, italiar futbolari ohia.
- Jovenel Moïse, Haitiko presidentea (h. 2021).
- 1970 –
- Paul Thomas Anderson, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Hanna Arsenych-Baran, ukrainar eleberrigile, olerkari, eskola-irakasle eta idazlea (h. 2021).
- Sean Hayes, estatubatuar aktorea.
- Chris O'Donnell, estatubatuar telebista eta zinemako aktorea.
- 1971 – Max Biaggi, italiar motoziklismoko pilotu ohia.
- 1972 – Patrícia Godinho Gomes, gineabissautar historialari, idazle eta irakaslea.
- 1977 – Quincy Lewis, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1981 – Panmela Castro, brasildar artista eta ekintzailea.
- 1984 –
- Indila, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
- Aubrey Plaza, estatubatuar aktorea.
- Deron Williams, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1985 – Fatoumata Kébé, frantziar astronomo, astrofisikari eta hezitzailea, espazioaren kutsaduran espezializatua.
- 1987 –
- Melissa Jiménez, belgikar-kataluniar kirol-kazetaria.
- Titica, angolar abeslari transgeneroa.
- 1989 – Pauline Étienne, belgikar aktorea.
- 1992 – Jennette McCurdy, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- 1993 –
- Ariana Grande, estatubatuar abeslari, aktore eta kanta-idazlea.
- Amanda Sampedro, espainiar futbolaria.
- 1995 – Javiera Arnillas, perutar modeloa, aktorea eta pertsona transen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1997 – Jacob Elordi, australiar aktorea.
- 2001 – Ivan Litvinovitx, bielorrusiar gimnasta.
- 2005 – Alexia Herbehereetakoa, Herbehereetako printzesa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1803 – Fermin Lasuen, arabar misiolari frantziskotarra (j. 1736).
- 1809 – Arnaud Jean Meillan, lapurtar politikaria (j. 1748).
- 1891 – Lorenzo Arrieta Maskarua, bizkaitar politiko eta diputatu tradizionalista (j. 1821).
- 1934 – Juan Bautista Istilart, Argentinako Tres Arroyos hirira bizitzera joandako euskal industrialari, ongile eta asmatzailea, Argentinan (j. 1867).
- 1937 – Alfredo Espinosa, euskal herritar politikari errepublikarra eta medikua, frankistek eraila (j. 1903).
- 1958 – Miguel Otamendi, gipuzkoar ingeniaria, Madrilen (j. 1878).
- 1965 – Zeferino Jemein, euskal politikari eta idazle abertzalea (j. 1887).
- 1970 – Veremunda Olasagarre, iruindar sozialista, UGTko burua (j. 1912).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 363 – Juliano Apostata, erromatar enperadorea.
- 822 – Saichō, Tendai-shū tradizioa sortu zuen japoniar monje budista (j. 767).
- 985 – Ramiro III.a Leongoa, Leongo erregea.
- 1541 – Francisco Pizarro, Peruko konkistatzailea (j. 1478).
- 1574 – Gabriel I.a Montgomerykoa, Henrike II.aren guardiaren kapitaina, torneo baten nahi gabe erregea hil zuena (j. 1530).
- 1653 – Juliana Morell, poeta, humanista eta domingotar moja (j. 1594).
- 1752 – Giulio Alberoni, italiar kardinala, Filipe V.a Espainiakoaren Lehen ministroa (j. 1664).
- 1795 – Johann Christoph Friedrich Bach, alemaniar musikagilea (j. 1732).
- 1810 – Joseph-Michel Montgolfier, frantziar industriagizon eta asmatzailea, bere anai Jacques-Etiennekin batera baloi aerostatikoaren sortzaileetako bat (j. 1740).
- 1811 –
- Juan Aldama, Mexikoko independentziaren aldeko matxinatua, fusilatua.
- Ignacio Allende, mexikar militarra, fusilatua (j. 1769).
- 1830 – Jurgi IV.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (j. 1762).
- 1836 – Claude Joseph Rouget de Lisle, frantziar musikagilea eta militarra (j. 1760).
- 1861 – Pavel Josef Safarik, eslovakiar filologoa eta arkeologoa (j. 1795).
- 1878 – Maria de las Mercedes Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1860).
- 1918 – Peter Rosegger, alemanezko idazle austriarra (j. 1943).
- 1922 – Alberto I.a, Monakoko Printzea (j. 1848).
- 1927 – Armand Guillaumin, frantziar margolari inpresionista (j. 1841).
- 1938 – James Weldon Johnson, estatubatuar idazle, poeta, kazetari, kritiko, abokatu eta antropologoa (j. 1871).
- 1939 – Ford Madox Ford, ingeles nobelagile eta editorea (j. 1873).
- 1943 – Karl Landsteiner, austriar-estatubatuar medikua, 1930eko Medikuntzako Nobel saria (j. 1868).
- 1947 – Richard Bedford Bennett, Kanadako lehen ministroa (j. 1871).
- 1951 –
- Peter Cheyney, ingeles eleberrigilea (j. 1896).
- Udny Yule, britainiar estatistikaria (j. 1871).
- 1957 –
- Alfred Döblin, alemaniar eleberrigilea (j. 1878).
- Malcolm Lowry, ingeles idazlea (j. 1909).
- 1961 – Hélène Dutrieu, belgikar-frantziar txirrindularia eta hegazkinlaria (j. 1877).
- 1967 –
- Françoise Dorléac, frantziar aktorea (j. 1942).
- Lorenzo Milani, italiar apaiz eta pedagogoa (j. 1923).
- 1975 – José María Escrivá, espainiar apaiza, Opus Deiaren eta Nafarroako Unibertsitatearen fundatzailea (j. 1902).
- 1979 –
- Akwasi Afrifa, Ghanako estatuburua, fusilatua (j. 1936).
- Fred Akuffo, Ghanako estatuburua, fusilatua (j. 1937).
- 1982 – Luis Morales Oliver, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria (j. 1895).
- 1985 – Elias Sarkis, Libanoko presidentea (j. 1924).
- 1987 – Henk Badings, herbeheretar musikagilea (j. 1907).
- 1988 – Hans Urs von Balthasar, suitzar teologo eta apaiz katolikoa (j. 1905).
- 1990 – Manuel de Pedrolo, katauniar idazlea (j. 1918).
- 1996 – Veronica Guerin, irlandar kazetaria, eraila (j. 1958).
- 1997 – Israel Kamakawiwo'ole, hawaiiar musikaria (j. 1959).
- 2000 – Judith Wright, australiar poeta, ekologista eta aborigenen lurraldeen defendatzailea (j. 1915).
- 2001 – Gina Cigna, italiar soprano dramatikoa (j. 1900).
- 2002 - Dolores Gray, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1924).
- 2003 – Isaac Schapera, britainiar antropologoa (j. 1905).
- 2004 – Naomi Shemer, israeldar musikari eta kantautorea, "Israelgo kantu eta poesiaren lehen dama" (j. 1930).
- 2010 – Algirdas Brazauskas, Lituaniako presidentea (j. 1932).
- 2012 – Nora Ephron, estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria (j. 1941).
- 2015 – Jevgeni Primakov, Errusiako lehen ministroa (j. 1929).
- 2017 – Habib Thiam, Senegalgo lehen ministroa (j. 1933).
- 2018 – Henri Namphy, Haitiko presidentea (j. 1932).
- 2020 –
- Milton Glaser, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (j. 1926).
- Jaroslav Pollák, eslovakiar futbolaria (j. 1947).
- 2021 – Mir Hazar Khan Khoso, Pakistango lehen ministroa (j. 1929).
- 2022 – Thue Christiansen, groenlandiar irakasle, artista bisuala eta politikaria, Groenlandiako banderaren diseinatzailea (j. 1940).
- 2023 – Lloyd Erskine Sandiford, Barbadosko 4. lehen ministroa (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Zaloa eta Zarimutz.
- Jaiegunak: San Pelaio: Zarautz
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |