Doris Day
Doris Mary Anne von Kappelhoff, ezagunagoa Doris Day ezizenaz (Cincinnati, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko apirilaren 3a - Carmel-by-the-Sea, Kalifornia, 2019ko maiatzaren 13a) aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen ekintzailea izan zen.[1][2]
Aktore modura egin zen ezagun Doris Day, 1950eko urteetan. Ibilbidea, baina, musikaren munduan hasi zuen, 1940ko hamarkadan, jazzaren ildotik. Inoiz ez zion kantatzeari utzi, eta disko ugari grabatu zituen —lehena 1949an, You're My Thrill izenburukoa, eta azkena 2011n, My Heart, 89 urte zituela—. Edonola ere, hainbat filmetan jokatu zituen rolek ekarri zioten ospea. Besteak beste, The Tunnel of Love, Pillow Talk, Midnight Lace, Billy Rose's Jumbo eta Move Over, Darling filmetan parte hartu zuen. Pillow Talk filmean egindako lanagatik, aktore onenaren Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen, eta hainbat sari eskuratu zituen bere ibilbide osoan.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitza osoan, Dayk 1924an jaio zela adierazi zuen, baina bere 95. urtebetetzea zela eta, Associated Press albiste-agentziak 1922ko jaiotza-data erakusten zuen bere jaiotza-agiria aurkitu zuen.
Gurasoak izan zituen Alma Sophia (jaiotza Welz; 1895–1976) eta William Joseph Kappelhoff (1892–1967); alemaniar-amerikarrak ziren eta katolikoak. Doris Kenyon aktorearen omenez jarri zioten izena. Gurasoak dibortziatu egin ziten 1932an, 10 urte zituela Dorisek.
Dantzarako interesa goiztiarra izan zuen, eta 1930eko hamarkadaren erdialdean Jerry Dohertyrekin dantza-bikote bat sortu zuen, nazio mailako lehiaketetan aritu zena. [1937ko urriaren 13an, autoan lagunekin zihoala, merkantzia-tren batekin talka egin zuten, eta eskuineko hanka hautsi zuen istripuan, dantzari profesional izateko aukerak murriztuz.
Auto istriputik osatzen ari zen bitartean, Day irratsaioetan abestem jaso zen eta horretarako talentua ikusi zuten berak eta bere inguruneak. Kantu ikasketen ondoren, bide profesionalari ekin zion eta Les Brown musikariaren taldearen lan egitea lortu zuen, zeinarekin 1945ean lortu zuen bere lehen hit inportantea, Sentimental Journey. Les Brown taldearekin abesten zuen bitartean eta ia bi urtez Bob Hoperen asteko irratsaioan agertuz, Day-ek Estatu Batuetan zehar bira zabalak egin zituen.
Musikako karrera hori egiten zuela, Embraceable You abestiaren interpretazioak Jule Styne konpositorea txunditu zuen, eta horren bidez Romance on the High Seas (1948) filmean paper lortu zuen, audizio batean Michael Curtiz zuzendaria komentzitu ostean. Horrela, komediak eta musikalak egiten hasi zen zinema industrian. 1950 eta 1953 artean, bere musikaletako sei disko zerrendetako Top 10-en sailkatu ziren.
1955etik aurrera Day rol dramatikoagoak onartzen hasi zen bere interpretazio aukerak zabaltzeko. Horien artean entzutetsua izan zen Alfred Hitchcocken The Man Who Knew Too Much (1956ko filma) suspense filmean parte hartu zuenean James Stewartekin batera. Filmean bi abesti kantatu zituen eta horietako batek, "Que Sera, Sera (Whatever Will Be, Will Be) " delakoak, jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Day lau aldiz ezkondu zen. 1941eko apiriletik 1943ko otsailera, Al Jorden (1917–1967) tronboi-jotzailearekin ezkondu zen, zeina Barney Rappen taldean ezagutu zuen. Day haurdun geratu zenean eta abortua egiteari uko egindakoan, senarrak jipoitu egin zuen. Terrence Paul Jorden jaio zen 1942an, handik gutxira dibortziatu ziren Day senarrak, eta semeak Melcher abizena hartu zuen Dayren hirugarren senarrak adoptatu zuenean.
Bere bigarren ezkontza George William Weidlerrekin (1926-1989) izan zen, 1946ko martxoaren 30etik 1949ko maiatzaren 31ra arte. Weidler eta Day berriro elkartu ziren zenbait urte geroago adiskidetze labur batean.
Martin Melcher (1915–1968) zinema ekoizle estatubatuarrarekin ezkondu zen gero 1951n, bere filmetako asko ekoiztu zituena. Ezkontzak 1968ko apirilean Melcher hil zen arte iraun zuen. Senar hau hil ondoren, Day harrituta geratu zen Melcher hiltzean, haren negozioetako bazkide eta aholkulari Jerome Bernard Rosenthalek bikotearen irabaziak xahutu zituela, Day alarguna zorpetuta utziz. Karreran etena ere ekarri zion egoerak, eta nolabait telebistako lanetara bideratu zen ondorioz.
Day-en laugarren ezkontza Barry Comden sukaldariaekin (1935–2009) izan zen 1976ko apirilaren 14tik 1982ko apirilaren 2ra arte.
Terry Melcher izan zuen seme bakarra Doris Dayk. Musika ekoizle eta konpositorea gisa bizi izan zen. Ekoizle gisa egin zuen lan The Byrds, Paul Revere & the Raiders eta The Beach Boys taldeekin. 1960ko hamarkadaren amaieran, Melcherrek Charles Manson ezagutu zuen eta ia disko-kontratu bat sinatu zion gerora hiltzaile gisa ezagun egin zenari. 1969ko abuztuan, Mansonek antolatutako Sharon Tateren hilketa gertatu zen Melcher bizi izan zen etxe batean, Benedict Canyon ingurunean Los Angelesen. Melcher melanomak jota hil zen 2004ko azaroan.
Animalien zaintza izan zen kezka nagusietako bat Doris Dayrentzat bere bizitza osoan. Hil zenean ere, aktoreak sortutako Doris Day Animal Foundation-ek jakinarazi zuen heriotza. Hori izan zen Carmel Valleyko (Kalifornia) bere etxean, 2019ko maiatzaren 13an, 97 urte zituela, pneumonia baten ondorioz.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen zuzendaria eta izenburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Urtea | Filma | Zuzendaria | Beste izenburu batzuk |
---|---|---|---|
1939 | Saga of Death Valley | Joseph Kane | |
1941 | Lady Be Good | Norman Z. McLeod | frantsesez: Divorce en musique |
1948 | Romance on the High Seas | Michael Curtiz | frantsesez: Romance à Rio |
1949 | My Dream Is Yours | Michael Curtiz | gaztelaniaz: Mi sueño eres tú frantsesez: Il y a de l'amour dans l'air |
1949 | It's a Great Feeling | David Butler | gaztelaniaz: El amor no puede esperar frantsesez: Les Travailleurs du chapeau |
1950 | Tea for Two | David Butler | frantsesez: No, no, Nanette |
1950 | Young Man with a Horn | Michael Curtiz | frantsesez: La Femme aux chimères |
1950 | The West Point Story | Roy Del Ruth | gaztelaniaz: Historia de West Point frantsesez: Les Cadets de West Point |
1951 | On Moonlight Bay | Roy Del Ruth | frantsesez: Le Bal du printemps |
1951 | Lullaby of Broadway | David Butler | gaztelaniaz: Nana de Broadway frantsesez: Escale à Broadway |
1951 | Storm Warning | Stuart Heisler | gaztelaniaz: Aviso de tormenta |
1951 | Starlift | Roy Del Ruth | gaztelaniaz: El amor lo vence todo frantsesez: La Ronde des étoiles |
1951 | I'll See You in My Dreams | Michael Curtiz | gaztelaniaz: Te veré en mis sueños frantsesez: La Femme de mes rêves |
1952 | The Winning Team | Lewis Seiler | gaztelaniaz: Su ultima victoria |
1952 | April in Paris | David Butler | frantsesez: Avril à Paris katalanez: Abril a París galizieraz: Abril en París |
1953 | Calamity Jane | David Butler | frantsesez: La Blonde du Far-West katalanez: Jane Calamitat galizieraz: Calamidade Jane |
1953 | By the Light of the Silvery Moon | David Butler | gaztelaniaz: Operación matrimonio frantsesez: La Maîtresse de papa |
1954 | Lucky Me | Jack Donohue | gaztelaniaz: La dicha de amar frantsesez: Mademoiselle Porte-bonheur |
1954 | Young at Heart | Gordon Douglas | gaztelaniaz: Siempre tú y yo frantsesez: Un amour pas comme les autres |
1955 | Love Me or Leave Me | Charles Vidor | gaztelaniaz: Quiéreme o déjame frantsesez: Les Pièges de la passion katalanez: Estima'm o deixa'm |
1956 | Julie | Andrew L. Stone | frantsesez: Le Diabolique M. Benton |
1956 | The Man Who Knew Too Much | Alfred Hitchcock | frantsesez: L'Homme qui en savait trop katalanez: L'home que sabia massa |
1957 | The Pajama Game | George Abbott | gaztelaniaz: Juego de pijamas frantsesez: Pique-nique en pyjama |
1958 | Teacher's Pet | George Seaton | frantsesez: Le Chouchou du professeur |
1958 | The Tunnel of Love | Gene Kelly | gaztelaniaz: Mi marido se divierte frantsesez: Le Père malgré lui |
1959 | Pillow Talk | Michael Gordon | frantsesez: Confidences sur l'oreiller |
1959 | It Happened to Jane | Richard Quine | gaztelaniaz: La indómita y el millonario frantsesez: Train, amour et crustacés katalanez: La indòmita i el milionari |
1960 | Please Don't Eat the Daisies | Charles Walters | gaztelaniaz: No os comáis las margaritas frantsesez: Ne mangez pas les marguerites |
1960 | Midnight Lace | David Miller | gaztelaniaz: Un grito en la niebla frantsesez: Piège à minuit |
1961 | Lover Come Back | Delbert Mann | frantsesez: Un pyjama pour deux |
1962 | That Touch of Mink | Delbert Mann | gaztelaniaz: Suave como el visón frantsesez: Un soupçon de vison |
1962 | Billy Rose's Jumbo | Charles Walters | gaztelaniaz: Jumbo, la sensación del circo frantsesez: La Plus Belle Fille du monde |
1963 | Move Over, Darling | Michael Gordon | gaztelaniaz: Apártate, cariño frantsesez: Pousse-toi, chérie |
1963 | The Thrill of It All | Norman Jewison | gaztelaniaz: Su pequeña aventura frantsesez: Le Piment de la vie |
1964 | Send Me No Flowers | Norman Jewison | frantsesez: Ne m'envoyez pas de fleurs |
1965 | Do Not Disturb | Ralph Levy | gaztelaniaz: Por favor, no molesten frantsesez: Ne pas déranger s'il vous plaît |
1966 | The Glass Bottom Boat | Frank Tashlin | gaztelaniaz: Una sirena sospechosa frantsesez: La blonde défie le FBI |
1967 | Caprice | Frank Tashlin | gaztelaniaz: Capricho frantsesez: Opération Caprice |
1967 | The Ballad of Josie | Andrew V. McLaglen | gaztelaniaz: Desafío en el rancho frantsesez: Le Ranch de l'injustice |
1968 | With Six You Get Eggroll | Howard Morris | gaztelaniaz: El novio de mamá frantsesez: Il y a un homme dans le lit de maman |
1968 | Where Were You When the Lights Went Out? | Hy Averback | gaztelaniaz: Anoche cuando se apagó la luz frantsesez: Que faisiez-vous quand les lumières se sont éteintes ? |
1990 | Home Stories | Matthias Müller | |
2016 | I Am Not Your Negro | Raoul Peck | gaztelaniaz: No soy tu negro |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- What's My Line? (1957)
- The Doris Day Show (1968-1973)
- The Governor & J.J. (1970)
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10" LPs
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- You're My Thrill (1949)
- Tea for Two (1950)
- Young Man with a Horn (1950) (Harry Jamesekin)
- Lullaby Of Broadway (1951)
- On Moonlight Bay (1951)
- I'll See You in My Dreams (1951)
- By the Light of the Silvery Moon (1953)
- Calamity Jane (1953)
- Young at Heart (1954) (Frank Sinatrarekin)
12" LPs
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Day Dreams
- Love Me or Leave Me (1955)
- Day by Day (1956)
- Day By Night (1957)
- The Pajama Game (1957) (John Raittekin)
- Hooray For Hollywood
- Cuttin' Capers (1959)
- What Every Girl Should Know (1960)
- Show Time (1960)
- Bright and Shiny (1961)
- I Have Dreamed (1961)
- Duet (1962) (Andre Previnekin)
- You'll Never Walk Alone (1962)
- Billy Rose's Jumbo (1962)
- Annie Get Your Gun (1963) (Robert Gouletekin)
- Love Him (1963)
- The Doris Day Christmas Album (1964)
- With a Smile and a Song (1964)
- Latin for Lovers (1965)
- Doris Day's Sentimental Journey (1965)
- The Love Album (1967)
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Doris Day» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ (Ingelesez) «Doris Day | Biography, Movies, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ «Doris Day aktore eta abeslaria hil da» Berria 2019-05-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Ohioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1922ko jaiotzak
- 2019ko heriotzak
- Ohioko biografia zirriborroak
- Cincinnatiarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Alemaniar estatubatuarrak
- 1940ko hamarkadako abeslariak
- 1950eko hamarkadako abeslariak
- 1960ko hamarkadako abeslariak
- Emakume abeslariak
- Pneumoniak hildakoak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak