[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Charles Vidor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Vidor
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVidor Károly
JaiotzaBudapest1900eko uztailaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria-Hungariako Inperioa
 Hungaria
HeriotzaViena1959ko ekainaren 4a (58 urte)
Hobiratze lekuaHome of Peace Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Karen Morley  (1932 -  1943)
Evelyn Keyes  (1944 -  1945)
Doris Warner (en) Itzuli  (1945 -
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0896533 Allocine: 5094 Rottentomatoes: celebrity/charles_vidor Allmovie: p115410 TCM: 198678
Find a Grave: 8571 Edit the value on Wikidata

Charles Vidor (Jaiotza-izena: Vidor Károly; Budapest, 1900eko uztailaren 27a - Viena, 1959ko ekainaren 4a) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen, jatorriz hungariarra. Familia judu bateko semea zen, eta Hungariako armadan ibili zen Lehen Mundu Gerran. Alemaniako UFA (Universum Film AG) produkzio-etxean lan egin zuen, eta 1924an Estatu Batuetara joan zen. The Mask of Fu Manchu (1932) izan zuen lehen film luzea. Columbia produkzio-etxerako lan egin zuen, eta, besteak beste, Chopin, George Sand, Hans Christian Andersen eta Franz Liszten biografiak filmatu zituen. Gilda (1946) du filmik bikainena eta ezagunena. Beste film aipagarri batzuk: Blind Alley (1939); Cover Girl (1944); A Song to Remember (1945); The Loves of Carmen (1948); Love Me or Leave Me (1955); A Farewell to Arms (1957, Adio armei).

Vienan hil zen, bihotzeko baten ondorioz, 58 urte zituela. Song Without End filma zuzentzen ari zen, hil zenean, eta George Cukorrek ordeztu zuen zuzendari-lanetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]