[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Georgi Plekhanov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georgi Plekhanov

Bizitza
JaiotzaGudalovka (en) Itzuli1856ko azaroaren 29a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaZelenogorsk (en) Itzuli1918ko maiatzaren 30a (61 urte)
Hobiratze lekuaLiteratorskie mostki (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, kazetaria, idazlea, historialaria, soziologoa, ekonomialaria, arte-historialaria eta iraultzailea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Н. Бельтов, А. Волгин, С. Ушаков, Н. Андреевич, Н. Каменский, А. Кирсанов, Н. Валентинов, Утис, Симплициссимус, Д. Кузнецов, Г. Б., П. Бочаров eta A. Volgin
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Land and Liberty (en) Itzuli
Black Repartition (en) Itzuli
Emancipation of Labour (en) Itzuli
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata

Find a Grave: 12449559 Edit the value on Wikidata

Georgy Valentinovitx Plekhanov (Gudalovka, Tambov, 1856ko abenduaren 11greg./azaroaren 29ajul. - Terijoki, Finlandia, 1918ko maiatzaren 30a) errusiar sozialista izan zen, errusiar marxismoaren sortzailea.

San Petersburgon egiten ari zen ikasketak utzi, eta Lurraldea eta Askatasuna herri-erakundeko kide egin zen. Erbestera jo behar izan zuen 1880an, eta Genevan finkatu ondoren, Errusiako lehen erakunde marxista iraultzailea (Osvobozhdenié truda; Langileriaren Askapena) sortzen parte hartu zuen, eta bere ideologiaren oinarriak azaldu zituen Sozialismoa eta borroka politikoa (1883) eta Gure arteko desadostasunak (1885) obretan. Bi lan horietan, Errusian gertatutako garapen kapitalista lasterra aztertu zuen, eta bi fasetan oinarritutako iraultza eskema proposatu zuen: tsarren garaiko erregimenaren lekua demokrazia burgesak hartuko zuen, lehenik, eta ondoren, langileriak, langileen alderdi sozialdemokrata baten zuzendaritzapean, iraultza sozialista gauzatuko zuen. 1898. urtean, Plekhanoven ingurura hurbildu zen taldeak, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrata sortu zuen, eta, Iskra aldizkariaren bidez, marxismo ortodoxoaren alde egin zuen. 1903. urtean egin zen alderdiaren bigarren kongresuan, boltxebikeen eta mentxebikeen arteko banaketa gertatu zen kongresuan, hain zuzen, boltxebikeen buru zen Leninen alde agertu zen Plekhanov; baina, geroago, bi adarrak batzen saiatu zen. 1917. urteko iraultza ondoren Errusiara itzuli zenean, mentxebikeekin bat egin zuen, eta erbesterako bidea hartu behar izan zuen, berriro ere, urriko boltxebikeen iraultza izan zenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]