Materialismo historiko
Itxura
Materialismo historikoa historia aztertzeko metodo marxista da. Horren arabera gizakiek ekoizleak dira funtsean eta euren beharrak asetzeko lan egiten dute; gizakien indar ekoizle eta kondizio material horietatik, hain zuzen, gizartearen harremanak eta erakundeak eratu eta historia garatzen da. Horren arabera, munduaren historia ekoizpen-modu zenbaitetik igarotzen da, eta amaieran kapitalismoaren gainbeherak komunismoa ekarriko du.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxen materialismoaren teoriak hainbat iturri intelektual eta sozialen eragina jasan du:
- Hegel filosofo alemaniarrarena, bete metodo dialektikoa.
- Ilustrazioko filosofo materialistena, pertsonen baldintza eta hezkuntzaren eraginaren ideia.
- Errestaurazioko historiagile frantsesena, klase sozial eta klaseen arteko borrokaren kontzeptuena.
- Adam Smith eta David Ricardo ekonomista ingelesena, klaseen eta lanaren balioaren aurkako oinarri ekonomikoak.
- Proudhon sozialista frantsesarena, proletariotza klase iraultzaile gisa ipintzea.
- Sozialismo erreakzionarioarena, liberalismoaren idealen porrotaren kritika.
- Sismondiren sozialismoa, erregimen burgesaren ondorio antisozialak.
- Ezker hegeliarraren eta Feuerbach filosofoarena, filosofia espekulatiboari eta erlijioa giza erotasunaren ondorio bezala hartzeari kritika.
- Frantziar Iraultza eta Blanquirena, diktadura iraultzailearen dotrina.
- Kartista ingelesena, langile klasearentzat borroka politikoak daukan garrantzia.
- Sozialismo utopikoa, bere azken helburuak: klase sozialak abolitzea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Materialismo historikoa, Gizapedian.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |