[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Azoreak

Koordenatuak: 38°37′26″N 28°01′52″W / 38.624°N 28.031°W / 38.624; -28.031
Wikipedia, Entziklopedia askea
Azoreak
 Portugal
Administrazioa
Izen ofizialaAçores
Estatu burujabe Portugal
ISO 3166-2PT-20
HiriburuaPonta Delgada, Angra do Heroísmo eta Horta
Geografia
Koordenatuak38°37′26″N 28°01′52″W / 38.624°N 28.031°W / 38.624; -28.031
Azalera2.322 km²
Punturik altuenaPonta do Pico
Demografia
Biztanleria236.440 (2021)
alt_left 120,948 (%51,2) (%48,8) 115,492 alt_right
Dentsitatea101,83 bizt/km²
Ordu eremuaUTC−01:00, UTC±00:00 eta Atlantikoa/Azoreak
MatrikulaP
azores.gov.pt

Azoreak edo Azore uharteak[1] (portugesez, Os Açores) Portugalgo bi eskualde autonomoetako bat da (bestea Madeira da), Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean dagoen uhartedia, Iberiar Penintsulatik 2000 bat km ekialdera, Madeiratik 1200 km hego-ekialdera, Eskozia Berritik 2300 km ipar-mendebaldera eta Bermudatik 3500 km hego-mendebaldera.

2.333 km² ditu, eta 2001ean 241.763 biztanle zituen (104 biz./km²).

Ponta Delgada (São Miguel) hiri nagusia eta hiriburuetako bat da: beste bi hiriburuak Angra do Heroísmo eta Horta dira.

1427an Henrike printzearen ("Nabigatzailea") zerbitzurako zegoen kapitain batek —antza denez, Gonçalo Velhok— uharteak ediren zituen. Hasiera batean ardiak askatu zituzten, izan ere animalia handirik ez baitzegoen uharteetan, eta hamabi urte geroago uhartedia hasi ziren populatzen, nagusiki Alentejo eta Algarvetik joandako jendeak: zekaleak, mahastiak, azukre kainabera eta beste landare batzuk landatu zituzten, eta ardiez gain, oiloak, erbiak, behiak, ahuntzak eta txerriak hazi.

São Miguel uhartea populatzen aurrena izan zen eta Villa Franca do Campo zuen hiriburu. 1522an lurrikara batek eragindako lurjauziak hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil ziren. Horren ondoren, Ponta Delgada hiriburu berria bihurtu zen eta 1546an, hiri estatusa lortu zuen.

XVI. mendean, Azoreetan eta Madeiran superpopulazioaren arazoa azaldu zen eta biztanle askok Brasilera egin zuen alde. Espainiak Portugal barneratu zuenean, Azoreak izan ziren azkenengo lortu zituenak eta 1640an banaketa gertatu zenean, azoretarrek berek egin zioten eraso gaztelarren gotorlekuari.

XVIII. eta XIX. mendeetan Graciosa uharteak izen handiko bisitariak izan zituen, hala nola, Chateaubriand idazle frantsesa, Almeida Garrett olerkari portugaldarra, Alberto I.a Monakokoa (XIX. mendeko ozeanografo ezaguna) eta Mark Twain idazle estatubatuarra: azken horrek bere bizipenak azaldu zituen The Innocents Abroad (1869) liburuan.

1836 eta 1976 artean, uhartedia hiru barrutitan banatu zen: Angra do Heroísmo, Horta eta Ponta Delgada.

Bigarren Mundu Gerran, António de Oliveira Salazar diktadoreak britainiarrei uhartedia okupatzen utzi zien eta haiek, estatubatuarrekin batera, Atlantiar Ozeanoan itsaspeko alemaniarrei eraso egiteko erabili zuten.

1976an, Azoreak eskualde autonomo bihurtu ziren (Região Autónoma dos Açores).

Uhartedia bederatzi uhartek osatzen dute:

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ponta do Pico (2.351 m), Portugal osoko mendirik altuena, uhartedian dago, Pico uhartean hain zuzen ere.

Gizateriaren ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]