[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Averroes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Averroes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأبو الوليد محمد بن أحمد بن محمد بن رشد
JaiotzaKordoba1126ko apirilaren 14a
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaMarrakex1198ko abenduaren 10a (72 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Irakaslea(k)Abu Jafar ibn Harun al-Turjali (en) Itzuli
Ḫalaf Ibn-ʿAbd-al-Malik Ibn-Baškuwāl (en) Itzuli
Ibn Tufail
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, medikua, astronomoa, epailea, irakaslea eta idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakAristoteles, Muhammad, Platon, Plotino, Malik ibn Anas, Al-Ghazali, Avempace, Aventzoar, Ibn Tufail, Al Farabi eta Avizena
MugimenduaAristotelismoa
Averroismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Averroes edo Ibn Ruxd[1][2] (arabieraz: ابن رشد‎) (jaiotzez Abu al-Walid Muhammad bin Ahmad bin Rusd, arabieraz: أبو الوليد محمد بن احمد بن رشد‎; Kordoba, 1126ko apirilaren 14a - Marrakex, 1198ko abenduaren 10a) andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.

Legelari gailenak eman zituen familia baten jaio zen Averroes. Aitona Kordobako Mezkita Handiko epaile nagusi eta imama izan zen, almoravideen erregimenaren agindupean. Aita ere hango epaile izan zen, 1146an dinastia almohade iritsi zen arte. Averroes bera, Sevillako kadi izendatu zuten 1169an[3], eta Sevilla, Kordoba eta Marrakexko gorteetan ibili zen lanean.

XII. mendearen bukaeran, Almohadeen konkistaren ondoren, fanatismo bolada bat nagusitu zen Al Andalusen. 1195ean Lucena herrira erbesteratu zuten, eta bere lanak debekatu ziren. 1198an, ordea, Marokoko gortera deitu zuten, eta han hil zen, hilabete batzuk geroago[3].

Colliget

Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat (arabieraz: al-Kulliyat) egin zuen. Jacob Anatolik Averroesen arabierazko lanak hebreerara itzuli zituen 1200an. Averroesen idatziek eragina izan zuten Erdi Aroko eta Pizkundeko pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean, Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen du Al Ghazaliren baieztapenen aurrean. Idatzi zituen logika eta metafisikazko idazlan ugari betiko galdu dira, zentsuraren eraginez, eta irautea lortu dutenak beste hizkuntza batera itzuli zirelako izan da. Haren ikasle hoberena, Ibn Tumlus (Alcira, 1164-1223), mediku lanetan jarraitu zuen Al Nasir kalifa almohadearen ganberan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Averroes Aldatu lotura Wikidatan