[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Vorarlberg

Koordenatuak: 47°N 10°E / 47°N 10°E / 47; 10
Wikipedia, Entziklopedia askea
Treuiller (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:31, 12 abuztua 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Vorarlberg
 Austria
Ereserkia
’s Ländle, meine Heimat (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Austria
ISO 3166-2AT-8
HiriburuaBregenz
GobernuburuaMarkus Wallner (mul) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°N 10°E / 47°N 10°E / 47; 10
Azalera2.601,48 km²
MugakideakSankt Gallen kantonamendua, Grisonia, Tirol, Bavaria, Baden-Württemberg eta Liechtenstein
Punturik altuenaPiz Buin
Demografia
Biztanleria404.963 (2022ko ekainaren 30a)
7.824 (2020)
Dentsitatea155,67 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
vorarlberg.at eta vorarlberg.gv.at

Vorarlberg[1] (alemanez: Vorarlberg, /ˈfoːɐ̯ʔaʁlbɛʁk/ ahoskatua; bavarieraz: Vororlberg) Austriako estatua da eta estatu guztien aberatsena. Herrialdearen mendebaldean dago eta Suitza, Alemania eta Liechtensteinekin egiten du muga. Gaur egun 372.791 biztanle inguru ditu. Hiriburua Bregenz da.

Mugak: iparraldean, Alemania; mendebalean, Suitza; ekialdean eta hegoaldean, Tirol. 2.601 km2 eta 372.791 biztanle.

Lurralde menditsua da, mendebalean Rhin ibaiak eta Konstantza aintzirak eta ekialdean Arlberg mendiak mugatzen dutena. Ill ibaiaren ibarra da garraiabideen ardatza.

Turismoa, abere hazkuntza, ehungintza, basogintza eta energia hidroelektrikoaren ekoizpena.

IX-XII. mendeetan Bregenz eta Montfort-eko kondeen mende egon zen, eta habsburgotarrenean 1376. urteaz gero. Tirolekin batera Bavariari lotu zitzaion (1814), 1860an Dieta lortu zuen eta 1918an estatu konfederatu bihurtu zen. Austro-hungariarren monarkia desagertu zenean Suitzarekin bat egin nahi izan zuen, baina Austriako Errepublikari lotu zitzaion. 1980an, erreferendum baten bidez, autonomia handiagoa eskatu zioten Vorarlbergeko biztanleek Austriako gobernuari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]