Vorarlberg
Vorarlberg | |||
---|---|---|---|
Austria | |||
Ereserkia | |||
’s Ländle, meine Heimat (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Austria | ||
ISO 3166-2 | AT-8 | ||
Hiriburua | Bregenz | ||
Gobernuburua | Markus Wallner (mul) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°N 10°E / 47°N 10°E | ||
Azalera | 2.601,48 km² | ||
Mugakideak | Sankt Gallen kantonamendua, Grisonia, Tirol, Bavaria, Baden-Württemberg eta Liechtenstein | ||
Punturik altuena | Piz Buin | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 404.963 (2022ko ekainaren 30a) 7.824 (2020) | ||
Dentsitatea | 155,67 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
vorarlberg.at eta vorarlberg.gv.at |
Vorarlberg[1] (alemanez: Vorarlberg, /ˈfoːɐ̯ʔaʁlbɛʁk/ ahoskatua; bavarieraz: Vororlberg) Austriako estatua da eta estatu guztien aberatsena. Herrialdearen mendebaldean dago eta Suitza, Alemania eta Liechtensteinekin egiten du muga. Gaur egun 372.791 biztanle inguru ditu. Hiriburua Bregenz da.
Mugak: iparraldean, Alemania; mendebalean, Suitza; ekialdean eta hegoaldean, Tirol. 2.601 km2 eta 372.791 biztanle.
Lurralde menditsua da, mendebalean Rhin ibaiak eta Konstantza aintzirak eta ekialdean Arlberg mendiak mugatzen dutena. Ill ibaiaren ibarra da garraiabideen ardatza.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turismoa, abere hazkuntza, ehungintza, basogintza eta energia hidroelektrikoaren ekoizpena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IX-XII. mendeetan Bregenz eta Montfort-eko kondeen mende egon zen, eta habsburgotarrenean 1376. urteaz gero. Tirolekin batera Bavariari lotu zitzaion (1814), 1860an Dieta lortu zuen eta 1918an estatu konfederatu bihurtu zen. Austro-hungariarren monarkia desagertu zenean Suitzarekin bat egin nahi izan zuen, baina Austriako Errepublikari lotu zitzaion. 1980an, erreferendum baten bidez, autonomia handiagoa eskatu zioten Vorarlbergeko biztanleek Austriako gobernuari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .