[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Apio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:56, 14 urria 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Apio
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
LeinuaApieae
GeneroaApium
Espeziea Apium graveolens
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakapio, celery seed oil (en) Itzuli, celery seed (en) Itzuli eta celery juice (en) Itzuli

Apioa edo perrexil hezea[1] (Apium graveolens) Apiaceae familiako landare belarkara eta eskualde epeletan laboratzen dena da. Elikagai eta sendabelarra da. Europar jatorria du.

Landare aromatiko soiltzat hartua izatetik, apioa, egun, maila handiko elikagaien artean egotera igaro da organismoarentzat mesedegarriak diren propietateak dituelako, besteak beste esentzia-olioak eta sodio- eta potasio-edukia.

Diuretiko eta garbigarri ahaltsua izateaz gain, kaloria gutxi eta balio elikagarri handia du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «perrexil heze - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]