[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kardamomo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kardamomo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaZingiberaceae
LeinuaAlpinieae
GeneroaElettaria
Espeziea Elettaria cardamomum
(L.) Maton
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcardamom (en) Itzuli
BasionimoaAmomum cardamomum

Kardamomoa (Elettaria cardamomum) espezia bat da. Jengibrearen familiako belar iraunkor honetatik bere haziak besterik ez dira erabiltzen. Erabileraren lehen datuak, India hegoaldean kokatzen dute, VIII. mendean hain zuzen ere. Badirudi 1.200 inguruan ekarri zutela Europa aldera.

Indiako oihan tropikaletan,[1] Sri Lankan, Malaysian eta Sumatran du jatorria, baina egun Nepalen, Thailandian[2] eta Erdialdeko Amerikan ere lantzen da,[3] eta Guatemala da mundu osoko ekoizle handiena.

2 zentimetro inguruko leka bateko haziak dira. Azafrai eta bainilaren ondoren espezia garestiena da.

India eta Pakistanen oso preziatua, arrozez eginiko platerei zapore bizia emateko oso erabilia da. Era berean, asko erabiltzen da curryak egiteko, arroz, postre, tarta, ogi, opil edo galletetan baita kafea edo tea gozatzeko ere.

Herri eskandinaviarretan, iltze-belar, jengibre eta kanelarekin batera opilak eta galletak egiteko oso erabilia da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kew World Checklist of Selected Plant Families. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. Larsen, K.. (1996). «A prelimanary checklist of the Zingiberaceae of Thailand.» Thai Forest Bulletin (Botany) (24): 35-49..
  3. Nelson Sutherland, C.H.. (2008). Espermatofitas: 1-1576. in: Catálogo de las plantes vasculares de Honduras. Tegucigalpa: SERNA/Guaymuras.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]