[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alma Mahler: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.9.5
 
(7 erabiltzailek tartean egindako 16 berrikusketa ez dira erakusten)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Alma Maria Mahler Gropius Werfel''' (jaiotza izenez, '''Alma Maria Schindler'''; [[1879]]ko [[abuztuaren 31]] - [[1964]]ko [[abenduaren 11]]) [[austria]]r [[musikagile]] eta [[socialité]] bat izan zen. [[Gustav Mahler]] musikagilearen, [[Walter Gropius]] arkitektoaren eta [[Franz Werfel]] idazlearen emazte izan zen, hurrenez hurren. Era berean beste pertsona ezagun askoren kontsortea izan zen, adibidez [[Oskar Kokoschka]] margolariarena. Musikalki aktiboa nerabezarotik, hamabost abestiren konpositorea izan zen, gutxienez. Bere bizitzaren azken urtetan bere egongela arte eszenaren bilgune bilakatu zen, lehenengo [[Viena]]n, [[Los Angeles]]en ondoren.
'''Alma Maria Mahler Gropius Werfel''' (jaiotza izenez, '''Alma Maria Schindler'''; [[1879]]ko [[abuztuaren 31]] &ndash; [[1964]]ko [[abenduaren 11]]) [[austria]]r [[musikagile]], [[socialité|socialité,]] [[Margolaritza|margolari]], [[Biografia|biografo]], [[Modelo (lanbidea)|modelo]], [[idazle]], editore, eta arte [[Bildumazaletasun|bildumagilea]] izan zen.<ref>{{Cite web|izenburua=Con nombre propio: Clara Wieck|data=12 de septiembre de 2019|url=https://www.melomanodigital.com/con-nombre-propio-clara-wieck/|lana=Melómano Digital - La revista online de música clásica|accessdate=9 de marzo de 2020}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alma Mahler, la compositora silenciada que luchó por su libertad|hizkuntza=es|data=2023-12-11|url=https://historia.nationalgeographic.com.es/a/alma-mahler-compositora-silenciada-que-lucho-por-su-libertad_20151|aldizkaria=historia.nationalgeographic.com.es|sartze-data=2024-07-28}}</ref> [[Gustav Mahler]] musikagilearen, [[Walter Gropius]] arkitektoaren eta [[Franz Werfel]] idazlearen emazte izan zen, hurrenez hurren. Era berean beste pertsona ezagun askoren kontsortea izan zen, adibidez [[Oskar Kokoschka]] margolariarena. Musikalki aktiboa nerabezarotik, hamabost abestiren konpositorea izan zen, gutxienez. Bere bizitzaren azken urtetan bere egongela arte eszenaren bilgune bilakatu zen, lehenengo [[Viena]]n, [[Los Angeles]]en ondoren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alma Mahler, la compositora silenciada que luchó por su libertad|hizkuntza=es|data=2023-12-11|url=https://historia.nationalgeographic.com.es/a/alma-mahler-compositora-silenciada-que-lucho-por-su-libertad_20151|aldizkaria=historia.nationalgeographic.com.es|sartze-data=2024-07-28}}</ref><ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Alma Mahler, mucho más que una musa|hizkuntza=es|data=2020-08-30|url=https://www.lavanguardia.com/historiayvida/historia-contemporanea/20200830/27270/alma-mahler-mas-musa.html|aldizkaria=La Vanguardia|sartze-data=2024-07-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Jordi Corominas i|abizena=Julián|izenburua=El embrujo irresistible de Alma Mahler, la mujer que fue Europa|hizkuntza=es|data=2020-12-05|url=https://www.elconfidencial.com/cultura/2020-12-05/alma-mahler-biografia_2860448/|aldizkaria=elconfidencial.com|sartze-data=2024-07-28}}</ref><ref name=":1">{{Erreferentzia|abizena=abonos|izenburua=Todas las claves para entender el universo musical de Gustav Mahler|hizkuntza=es-ES|data=2019-04-26|url=https://www.lesarts.com/es/2019/04/26/gustav-mahler-el-carismatico-e-inspirador-compositor-tocado-por-la-maldicion-de-la-9a-sinfonia/|aldizkaria=Les Arts|sartze-data=2024-07-28}}</ref>


== Bizitza ==
[[Fitxategi:Portrait of Alma Mahler by Oskar Kokoschka, 1912, oil on canvas - National Museum of Modern Art, Tokyo - DSC06553.JPG|left:250px|Alma Mahlerren erretratua, Oskar Kokoschkak egina, 1912an.]]

[[Fitxategi:Alma Mahler-Mother-Sister.jpg|ezkerrera|thumb|242x242px|[[Alma Mahler]], [[Anna von Bergen]] ama eta ahizpa Grete, c1890]]
Alma Maria Schindler Austriako hiriburuan, Vienan, jaio zen, [[Anna von Bergen]] abeslariaren eta [[Emil jakob Schindler|Emil Jakob Schindler]] margolariaren alaba, eta artista handiak ibiltzen ziren inguru pribilegiatuan hazi zen. Neskatoa zela hasi zen musika ikasten eta 9 urterekin pianoa jo eta konposatu egiten zuen.<ref name=":0" />

1892an aita hil ostean, bere ama, bere senarraren azken dizipuluetako batekin ezkondu zen, Carl Mol. Bere aitaordearen lagunen artean [[Gustav Klimt]] zegoen, zeinak bere "lehen musua" eman zion Almak 16 urte zituenean eta Gustavek 34 urte. Hori garrantzi bako anekdota izan zitekeen, munduko musu-koadrorik ezagunena, ''Musua'', hark egin ez balu. Gazte zelarik, Almak hainbat koketeo izan zituen, tartean bat aipatutako Klimtekin, beste bat Max Burckhard antzerki zuzendariarekin eta baita [[Alexander von Zemlinsky]] konpositorearekin ere.<ref>{{Cite web|izenburua=Klimt. Hoy 6 de febrero de 1918 fallece Gustav Klimt, genial pintor austriaco. Alma Mahler amante de Klimt La mujer más fascinante del siglo XX. — Español|url=http://www.efemeridespedrobeltran.com/es/eventos/febrero/klimt.-hoy-6-de-febrero-de-1918-fallece-gustav-klimt-genial-pintor-austriaco.-alma-mahler-amante-de-klimt-la-mujer-mas-fascinante-del-siglo-xx|lana=www.efemeridespedrobeltran.com|accessdate=13 de junio de 2019}}</ref>

XX. mendeko pertsona nabarmenekin ezkondu zen: [[Gustav Mahler]] konpositorearekin, [[Walter Gropius]] arkitektoarekin eta [[Franz Werfel]] nobelagilearekin.

Susanne Keeganek ''Alma Mahler'' ''Haizearen andregaia'' biografian kontatzen duenez, aitaren heriotza kolpe gogorra izan zen berarentzat, eta "galera horren minetik jaio zen bere alderdirik independente eta sendoena". Bere garaiko gizartean ez zen oharkabean pasatu, iritzia emateko libre agertu baitzen, emakume kultu eta sortzailea izanda.<ref name=":0" />

=== Gustav Mahlerrekin ===
[[Fitxategi:Gustav_Mahler_1909.jpg|ezkerrera|thumb|165x165px|Gustav Mahler, 1909]][[Gustav Mahler]] konpositore eta orkestra zuzendaria afari batean ezagutu zuen, jatorri judua zuen konpositore bohemioaren obrari gorazarre egiten zion afari batean, harik eta Alma Schindlerrek gehiengoaren kontrako iritzia eman zuen arte: "Zure musika ez zait gustatzen, ez du egiturarik, ordena falta zaio".<ref name=":0" />[[Fitxategi:Alma Mahler with Maria and Anna.jpg|ezkerrera|thumb|228x228px|Alma Mahler Maria eta Anna alabekin]]
Hasieran, ez zuen Mahler ezagutzeko interesik izan, «haren eta operan kantatu nahi zuten emakume gazte guztien gaineko eskandaluak» zirela eta. {{Sfn|Mahler|1968|pp=3-5}} Hala ere, harremana hasi zuten, eta, ezkongai-aldi azkar baten ostean, 1902ko martxoaren 9an ezkondu ziren, zeremonia pribatu batean, nahiz eta adin-desberdintasuna (Alma 20 urte gazteagoa zen) eta familiaren eta inguruaren harridura izan. Bi alaba izan zituzten: Maria (1902-1907).

1907ko udan, Mahlerrek, Vienan bere kontrako kanpainetan murgilduta, bere familia Maierniggera eraman zuen.{{Refn|Maiernigg Wörthersee lakuaren ertzean dagoen herrixka bat da, Carintiako Maria Wörth udalerrian dagoena, Austriako hegoaldean.|group=oh}} Iritsi eta gutxira, bere alabak [[eskarlatina]] eta [[Difteria|difteriaz]] gaixotu ziren. Anna sendatu zen, baina Maria, bi asteko borrokaren ostean, uztailaren 12an hil zen.<ref name="Franklin8">{{Cite web|urtea=2007|izenburua=Mahler, Gustav (8. Europe and New York, 1907–11)|egilea=Franklin, Peter|url=http://www.oxfordmusiconline.com/public/|lana=Oxford Music Online|accessdate=21 de febrero de 2010|2=}}</ref> Alma Mahlerrek bere senarra ''Kindertotenlieder'', ''Abestiak Haurren Heriotzari'' izenekoetan "patua tentatu" izanaz errudun egiten zuen. [[Anna Mahler|Anna]] (1904-1988), [[Eskulturagintza|eskultorea]] izan zen. Mahlerrek biziki maite izan zuen, eta 5. sinfoniako ''Adagietto'' famatuaz, Seigarreneko bigarren gaiaz eta ''Zortzigarrenean'' antzeko pasarteez, haren erretratu musikalak direla esaten da.

Hala ere, Alma eta Gustaven arteko ezkontzak bere kezka artistiko eta musikalak alde batera utzi eta bere ezkontzan buru-belarri murgiltzea barne hartzen zuen, horrela bere senarraren lanen kopista eta froga irakurle lana. Alma Mahler laster damutu zen musika ikasketak uzteaz, eta bere egunerokoan hauxe idatzi zuen: «Zein gogorra den, bihotzetik hain hurbil dagoena ez izatea [...].» Mahlerrek bere ezkon-bizitza bere sormen-jardueren inguruan antolatuta egon behar zuen baldintzak, tentsioak sortu zituen, eta emaztearen errebolta azkartu zuen.

1910eko udan, Alma Mahler bainuetxe batera joan zen atseden hartzera Tobelbaden, [[Graz|Graz-etik]] gertu, [[Austria|Austrian]], bere senarra [[Toblach|Toblach-eko]] udako egoitzan konposatzen ari zen bitartean. Denbora horretan, [[Walter Gropius]] arkitektoa ezagutu zuen, urte batzuk geroago [[Bauhaus]] sortu zuena eta harreman bat hasi zuen harekin. Senarrak jakin zuenean, ez uzteko eskatu zion, eta, gainera, garai hartan Almaren konposizioekiko interesa berreskuratu zuen, baina ordurako berandu zen. Gustavek mediku-kontsulta bat izan zuen (orduko [[psikoanalisi]] berritzailearen saio bat) [[Sigmund Freud|Sigmund Freudekin]], bere gogo-aldartearen arrazoiak aztertzeko, eta bere egoera emozionala garai hartan konposatzen zuen obran, ''10. Sinfonian'', islatu zuen. Alma eta Gustav elkarrekin egon ziren bera hil zen arte, 1911n.

Alma Mahlerrek [[Ernst Krenek]] konpositoreari eskatu zion ia amaituta zegoen lehen mugimenduari azken ukituak emateko, eta beste musikari batzuekin harremanetan jarri zen obra orkestra zezaten. Bere bizitzaren amaieran, bertsio osoaren atariko grabazio bat entzun ostean, [[BBC|BBCrako]] grabatua, Deryck Cooke konpositore eta [[Musikologia|musikologoak]] amaitua, Sinfoniaren edizioa eta interpretazioa baimendu zituen.

[[Fitxategi:Alma 1918 gropius manon.png|thumb|170x170px|Manon, Gropius eta [[Alma Mahler|Alma]], 1918]]
=== Gropius, Kokoschka eta Werfelekin ===
1912az geroztik, [[Oskar Kokoschka]] margolariarekin harreman sentimentala izan zuen, eta hark hainbat aldiz erretratatu zuen, eta bere ''Die Windsbraut'' (''Haizearen andregaia'') lanean harekiko maitasuna irudikatu zuen.

Kokoschkaren pasioaren beldurrez, gerora Mahlerren Almaren berdin-berdina izan zen panpina bat egiteko ardura izan zuen. Alma Mahler Gropiusekin itzuli zen, eta 1915ean ezkondu zen harekin. Alaba bat izan zuten, Manon (1916-1935), 18 urterekin [[Poliomielitis|poliomielitisak]] jota hil zena. [[Alban Berg]] konpositoreak, bere lagun mina eta neskatoa oso maite zuenak, bere ''Biolin eta orkestrarako kontzertu'' famatua idatzi zuen "''Aingeru baten memoriari'' " bere oroimenean.<ref>{{Cite web|izenburua=Alban Berg, Violin Concerto (1935) from the cover notes for CD SMK 68331 (ADD) Pinchas Zukerman, Violin, London Symphony Orchestra, Pierre Boulez|data=1995|url=http://theory.music.temple.edu/~aleck/Courses/theory.IV/Notes/Classnotes.Berg.Concerto.pdf|accessdate=15 de marzo de 2015}}</ref> Alma 1920an dibortziatu zen Gropiusengandik. 1929an [[Franz Werfel]] poeta eta eleberrigilearekin ezkondu zen. [[Fitxategi:Werfel.jpg|ezkerrera|thumb|148x148px|Frank Werfel]]1938an, Werfelekin bidaiatu zuen, [[Anschluss|Anschlussetik]] ihes egiteko, Austria utzi eta [[Frantzia|Frantziara]] joan ziren. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran]] Alemaniaren inbasioa eta Frantziaren okupazioa gertatu ostean, eta [[Judu|juduak]] nazien kontzentrazio-esparruetara deportatuak izan zitezkeela ikusita (Werfel ere judua zen), Frantziatik alde egin zuten. [[Marseilla|Marseillan]] Varian Fry kazetari estatubatuarraren laguntzaz, nazien erregimenetik ihes egin zuten [[Pirinioak|Pirinioetan]] zehar [[Espainia|Espainiaraino]] eta handik [[Portugal]] eta [[New York|New Yorkera]] egindako bidaia berezian. Azkenean, [[Los Angeles|Los Angelesen]] finkatu ziren, eta Werfelek arrakasta berezia lortu zuen ''La Canción de Bernadette'' eleberriarekin; 1943an, filma bihurtu zuten, [[Jennifer Jones]] protagonista zela. 1945ean Werfel hil ostean, Alma New Yorkera joan zen bizitzera. Han, pertsonaia kultural nabarmena izan zen, eta Mahlerren gutunen zati bat eta ''Mein Leben'' izenburuko bere memoria propioak argitaratu zituen, ''And the Bridge is Love'' (''Eta zubia maitasuna da'') ingelesera itzulita. Haren figura ikerketa baten erdigune izaten jarraitzen du.

=== Zientziaren eta erlijioaren artean ===

==== Alma Mahler, Paul Kammerer biologoaren laguntzailea ====
1911n, Mahler hil ostean, Alma Paul Kammerer (1880-1926) biologo eta musikari vienarraren laguntzailea izan zen aldi batez. Azken horrek, bi urte lehenago, apo parteroekin (Alytes obstetricans) egindako esperimentuen bidez, eskuratutako ezaugarri bat ondorengoei zuzenean transmititzen ari zitzaiela egiaztatu zuen. Maitemindu egin ziren, baina harremana iskanbilatsua izan zen. Historiak kontatzen duenez, Paul Kammererrek, sukarrak eta grinaren amorruak harrapatuta, Gustav Mahlerren hilobiaren aurrean bere buruari tiro egingo ziola ziurtatu zion Almari, berarekin ezkontzea onartzen ez bazuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La amante celosa del sapo (Paul Kammerer) :: Suicidiario del suicidio y suicidas.|data=2009-10-02|url=https://web.archive.org/web/20091002185218/http://suicidiario.bitacoras.com/archivos/2006/01/05/la-amante-celosa-del-sapo-paul-kammerer|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2024-07-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=ALMA : History|url=https://www.alma-mahler.com/engl/almas_life/almas_life2.html|aldizkaria=www.alma-mahler.com|sartze-data=2024-07-28}}</ref> Kammererrek ez zuen bere mehatxuekin askorik jarraitu eta harremana 1912ko udaberrian amaitu zen.

=== Johannes Hollnsteinerrekin harremana ===
1932an, Theodore Innitzer Vienako artzapezpiku sagaratu ostean, Almak afari bat eskaini zien zenbait eliz dignatariori, beren artean Johannes Hollnsteiner apaiza, hogeita hamar urte inguruko teologia irakaslea, askok Vienako hurrengo [[artzapezpiku]] kontsideratzen zutena.

Apaizarekiko harremanak aldaketa handia izan zuen une hartatik aurrera, eta honako komentario hauek egin ziren: "Gizonek Almarentzat konposatu bazuten eta margotu bazuten, ez zuen inoiz bere alde meza bat esango zion bat izan".<ref>[http://www.alma-mahler.com/engl/almas_life/hollnsteiner.html Johannes Hollnsteiner priest & Alma´s lover]</ref>

== Bizitza Pribatua ==
Bere biografiatik ondoriozta daitekeenez, Alma Mahlerrek bere bizitzan ez zuen bere musika-sorkuntzan aritzea erabaki, Gustav Mahler senarretako batek behin eta berriz eskatu ziolako, eta, beraz, bere bizitza partekatu zuen pertsona ospetsuak zaindu eta sustatzea erabaki zuen.

Bere bizitza [[Bruce Beresford|Bruce Beresforden]] 2001eko ''Bride of the Wind'' filmean kontatzen da, [[Sarah Wynter]] aktorea izan zen Alma. [[Ken Russell|Ken Russellek]] zuzendutako 1974ko ''Mahler'' filmean ere agertzen da Alma pertsonaia, [[Georgina Hale|Georgina Halek]] interpretatuta.

== Alma Mahlerren musika ==
Gaztetatik, Alma Mahler pianista bikaina izan zen; [[Alexander von Zemlinsky|Alexander von Zemlinskyreki]]<nowiki/>n konposizioa ikasi zuen 1897an eta 16 [[Lied|lieder]] idatzi zituen 20 urte bete baino lehen.<ref name=":0" />

[[Musikagile|Konpositore]] gisa, oso gutxi idatzi zuen, izan ere, Gustavek konposizioan ez aritzeko egin zuen ahalegina hain izan zen handia, ezen konposizioa baztertzea erabaki baitzuen. Gustav Mahlerren ezkontza baldintza zela eta, <blockquote>"Musikagilearen papera, langilearen papera, niri dagokit, zurea lankide maitekor eta ulerkor batena da... Asko eskatzen ari naiz, eta zilegi zait eta zilegi zait hori egitea, badakidalako zer daukadan emateko, eta horixe emango dut trukean."<ref>{{Cite news|izenburua=The Alma Problem|abizena1=Connolly|izena1=Sarah|data=2010-12-02|url=https://www.theguardian.com/music/2010/dec/02/alma-schindler-problem-gustav-mahler|accessdate=2021-10-01}}</ref></blockquote>Musika gutxi idatzi zuenez, pertsona batzuek figura txikitzat jotzen dute, nahiz eta bere 16 lieder-ak urteetan zehar gailendu diren eta artista anitzek interpretatu dituzten, bai orkestrarako akonpainamenduarekin, bai pianorako akonpainamenduarekin.<ref>{{Cite web|izenburua=Alma Mahler (1879-1964) -- Complete Songs|url=https://www.youtube.com/watch?v=b0uh-MPPiDg}}</ref>

Bere Liederren espainierazko itzulpena 2009an argitaratu zuen [[Hiperión argitaletxea|Hiperion argitaletxeak]], Gustav Mahlerren Lieder liburuekin batera.<ref name=":1" />

== Oharrak ==
{{erreferentzia_zerrenda|taldea=oh|30em}}

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}

== Bibliografia ==

* [[Carmen Verlichak]]: ''Las diosas de la Belle Époque y de los 'años locos''<nowiki/>', Atlantida argitaletxea, Buenos Aires, 1996 (ISBN 950-08-1599-0)
* Mahler-Werfel, A.: ''Diaries 1898-1902''. Antony Beaumontek editatu eta itzuliak. Cornell University Press, 1998 (ISBN 0-8014-8664-5)
* Perez de Arteaga, Jose Luis: ''Mahler''. Antonio Machado libros, Scherzo Fundazioa. Madril, 2007. (ISBN 978-84-7774-443-6)
* Mahler, G.: ''Letters to his wife''. Beaumont, LaGrange, Faber & Faber argitaletxea, Londres 2004.
* Maeztu, Almudena de: ''Alma Mahler Gropius''. JP libros, Bartzelona, 2010.

== Kanpo estekak ==

* [http://aula.elmundo.es/aula/portada.php/2006/05/05 Aula del Mundo] 2006 ko apirilaren 21ean artxibatua, Wayback Machine.
* [http://www.prensalibre.com/pl/2005/marzo/31/111007.html Vida breve: Alma Mahler - Werfel, Esposa de tres genios] 2007ko maiatzaren 27anartxibatua, Wayback Machine. en http://www.prensalibre.com/
* [https://web.archive.org/web/20060221235848/http://www.recmusic.org/lieder/m/amahler.html Textos] (hainbat hizkuntzatara itzulia) Almaren liederrak, [https://web.archive.org/web/20060417172731/http://www.recmusic.org/lieder/cindex.html The Lied and Art Song Texts Page]
* [http://www.allmusic.com/artist/q3964 Grabaciones] bere lanak, [http://www.allmusic.com/ http://www.allmusic.com]
* [http://www.imdb.com/title/tt0212827/ Bride of the Wind], Almari buruzko filma http://www.imdb.com/
* [https://web.archive.org/web/20050904203613/http://www.lyrics.net.ua/lyrics/tom_lehrer/that_was_the_year_that_was/alma.html Letra] Archivado el 4 de septiembre de 2005eko irailaren 4aan artxibatua, Wayback Machine. Tom Lehrerren ''Alma'' abestia http://lyrics.net.ua/

{{bizialdia|1879ko|1964ko|Mahler, Alma}}


[[Kategoria:1879ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Vienarrak]]
[[Kategoria:Vienarrak]]
[[Kategoria:Austriako musikagileak]]
[[Kategoria:Austriako musikagileak]]
[[Kategoria:Salonnière]]
[[Kategoria:New Yorken hildakoak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 04:57, 9 abuztua 2024 data duena

Alma Mahler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlma Maria Schindler
JaiotzaViena1879ko abuztuaren 31
HerrialdeaCisleithania  1918)
 Austria  (1918 -  1946)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1946 -
HeriotzaNew York1964ko abenduaren 11 (85 urte)
Hobiratze lekuaGrinzing Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaEmil Jakob Schindler
AmaAnna Sophie Schindler
Ezkontidea(k)Gustav Mahler  (1902ko martxoaren 9a -  1911ko maiatzaren 18a)
Walter Gropius  (1915eko abuztuaren 18a -  1920ko urria)
Franz Werfel  (1929 -  1945eko abuztuaren 26a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Alexander von Zemlinsky
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, margolaria, biografoa, modeloa, idazlea eta arte bildumagilea
Genero artistikoamusika klasikoa

alma-mahler.com…
Spotify: 3cDUR6NokWIihDD0pUnBD4 Musicbrainz: 3f96a4b5-4b66-4987-b1e3-444fd5795aa8 Songkick: 398710 Discogs: 2114765 IMSLP: Category:Mahler,_Alma Allmusic: mn0002342902 Find a Grave: 4473 Edit the value on Wikidata

Alma Maria Mahler Gropius Werfel (jaiotza izenez, Alma Maria Schindler; 1879ko abuztuaren 311964ko abenduaren 11) austriar musikagile, socialité, margolari, biografo, modelo, idazle, editore, eta arte bildumagilea izan zen.[1][2] Gustav Mahler musikagilearen, Walter Gropius arkitektoaren eta Franz Werfel idazlearen emazte izan zen, hurrenez hurren. Era berean beste pertsona ezagun askoren kontsortea izan zen, adibidez Oskar Kokoschka margolariarena. Musikalki aktiboa nerabezarotik, hamabost abestiren konpositorea izan zen, gutxienez. Bere bizitzaren azken urtetan bere egongela arte eszenaren bilgune bilakatu zen, lehenengo Vienan, Los Angelesen ondoren.[3][4][5][6]

Alma Mahler, Anna von Bergen ama eta ahizpa Grete, c1890

Alma Maria Schindler Austriako hiriburuan, Vienan, jaio zen, Anna von Bergen abeslariaren eta Emil Jakob Schindler margolariaren alaba, eta artista handiak ibiltzen ziren inguru pribilegiatuan hazi zen. Neskatoa zela hasi zen musika ikasten eta 9 urterekin pianoa jo eta konposatu egiten zuen.[4]

1892an aita hil ostean, bere ama, bere senarraren azken dizipuluetako batekin ezkondu zen, Carl Mol. Bere aitaordearen lagunen artean Gustav Klimt zegoen, zeinak bere "lehen musua" eman zion Almak 16 urte zituenean eta Gustavek 34 urte. Hori garrantzi bako anekdota izan zitekeen, munduko musu-koadrorik ezagunena, Musua, hark egin ez balu. Gazte zelarik, Almak hainbat koketeo izan zituen, tartean bat aipatutako Klimtekin, beste bat Max Burckhard antzerki zuzendariarekin eta baita Alexander von Zemlinsky konpositorearekin ere.[7]

XX. mendeko pertsona nabarmenekin ezkondu zen: Gustav Mahler konpositorearekin, Walter Gropius arkitektoarekin eta Franz Werfel nobelagilearekin.

Susanne Keeganek Alma Mahler Haizearen andregaia biografian kontatzen duenez, aitaren heriotza kolpe gogorra izan zen berarentzat, eta "galera horren minetik jaio zen bere alderdirik independente eta sendoena". Bere garaiko gizartean ez zen oharkabean pasatu, iritzia emateko libre agertu baitzen, emakume kultu eta sortzailea izanda.[4]

Gustav Mahlerrekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gustav Mahler, 1909

Gustav Mahler konpositore eta orkestra zuzendaria afari batean ezagutu zuen, jatorri judua zuen konpositore bohemioaren obrari gorazarre egiten zion afari batean, harik eta Alma Schindlerrek gehiengoaren kontrako iritzia eman zuen arte: "Zure musika ez zait gustatzen, ez du egiturarik, ordena falta zaio".[4]

Alma Mahler Maria eta Anna alabekin

Hasieran, ez zuen Mahler ezagutzeko interesik izan, «haren eta operan kantatu nahi zuten emakume gazte guztien gaineko eskandaluak» zirela eta. [8] Hala ere, harremana hasi zuten, eta, ezkongai-aldi azkar baten ostean, 1902ko martxoaren 9an ezkondu ziren, zeremonia pribatu batean, nahiz eta adin-desberdintasuna (Alma 20 urte gazteagoa zen) eta familiaren eta inguruaren harridura izan. Bi alaba izan zituzten: Maria (1902-1907).

1907ko udan, Mahlerrek, Vienan bere kontrako kanpainetan murgilduta, bere familia Maierniggera eraman zuen.[oh 1] Iritsi eta gutxira, bere alabak eskarlatina eta difteriaz gaixotu ziren. Anna sendatu zen, baina Maria, bi asteko borrokaren ostean, uztailaren 12an hil zen.[9] Alma Mahlerrek bere senarra Kindertotenlieder, Abestiak Haurren Heriotzari izenekoetan "patua tentatu" izanaz errudun egiten zuen. Anna (1904-1988), eskultorea izan zen. Mahlerrek biziki maite izan zuen, eta 5. sinfoniako Adagietto famatuaz, Seigarreneko bigarren gaiaz eta Zortzigarrenean antzeko pasarteez, haren erretratu musikalak direla esaten da.

Hala ere, Alma eta Gustaven arteko ezkontzak bere kezka artistiko eta musikalak alde batera utzi eta bere ezkontzan buru-belarri murgiltzea barne hartzen zuen, horrela bere senarraren lanen kopista eta froga irakurle lana. Alma Mahler laster damutu zen musika ikasketak uzteaz, eta bere egunerokoan hauxe idatzi zuen: «Zein gogorra den, bihotzetik hain hurbil dagoena ez izatea [...].» Mahlerrek bere ezkon-bizitza bere sormen-jardueren inguruan antolatuta egon behar zuen baldintzak, tentsioak sortu zituen, eta emaztearen errebolta azkartu zuen.

1910eko udan, Alma Mahler bainuetxe batera joan zen atseden hartzera Tobelbaden, Graz-etik gertu, Austrian, bere senarra Toblach-eko udako egoitzan konposatzen ari zen bitartean. Denbora horretan, Walter Gropius arkitektoa ezagutu zuen, urte batzuk geroago Bauhaus sortu zuena eta harreman bat hasi zuen harekin. Senarrak jakin zuenean, ez uzteko eskatu zion, eta, gainera, garai hartan Almaren konposizioekiko interesa berreskuratu zuen, baina ordurako berandu zen. Gustavek mediku-kontsulta bat izan zuen (orduko psikoanalisi berritzailearen saio bat) Sigmund Freudekin, bere gogo-aldartearen arrazoiak aztertzeko, eta bere egoera emozionala garai hartan konposatzen zuen obran, 10. Sinfonian, islatu zuen. Alma eta Gustav elkarrekin egon ziren bera hil zen arte, 1911n.

Alma Mahlerrek Ernst Krenek konpositoreari eskatu zion ia amaituta zegoen lehen mugimenduari azken ukituak emateko, eta beste musikari batzuekin harremanetan jarri zen obra orkestra zezaten. Bere bizitzaren amaieran, bertsio osoaren atariko grabazio bat entzun ostean, BBCrako grabatua, Deryck Cooke konpositore eta musikologoak amaitua, Sinfoniaren edizioa eta interpretazioa baimendu zituen.

Manon, Gropius eta Alma, 1918

Gropius, Kokoschka eta Werfelekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912az geroztik, Oskar Kokoschka margolariarekin harreman sentimentala izan zuen, eta hark hainbat aldiz erretratatu zuen, eta bere Die Windsbraut (Haizearen andregaia) lanean harekiko maitasuna irudikatu zuen.

Kokoschkaren pasioaren beldurrez, gerora Mahlerren Almaren berdin-berdina izan zen panpina bat egiteko ardura izan zuen. Alma Mahler Gropiusekin itzuli zen, eta 1915ean ezkondu zen harekin. Alaba bat izan zuten, Manon (1916-1935), 18 urterekin poliomielitisak jota hil zena. Alban Berg konpositoreak, bere lagun mina eta neskatoa oso maite zuenak, bere Biolin eta orkestrarako kontzertu famatua idatzi zuen "Aingeru baten memoriari " bere oroimenean.[10] Alma 1920an dibortziatu zen Gropiusengandik. 1929an Franz Werfel poeta eta eleberrigilearekin ezkondu zen.

Frank Werfel

1938an, Werfelekin bidaiatu zuen, Anschlussetik ihes egiteko, Austria utzi eta Frantziara joan ziren. Bigarren Mundu Gerran Alemaniaren inbasioa eta Frantziaren okupazioa gertatu ostean, eta juduak nazien kontzentrazio-esparruetara deportatuak izan zitezkeela ikusita (Werfel ere judua zen), Frantziatik alde egin zuten. Marseillan Varian Fry kazetari estatubatuarraren laguntzaz, nazien erregimenetik ihes egin zuten Pirinioetan zehar Espainiaraino eta handik Portugal eta New Yorkera egindako bidaia berezian. Azkenean, Los Angelesen finkatu ziren, eta Werfelek arrakasta berezia lortu zuen La Canción de Bernadette eleberriarekin; 1943an, filma bihurtu zuten, Jennifer Jones protagonista zela. 1945ean Werfel hil ostean, Alma New Yorkera joan zen bizitzera. Han, pertsonaia kultural nabarmena izan zen, eta Mahlerren gutunen zati bat eta Mein Leben izenburuko bere memoria propioak argitaratu zituen, And the Bridge is Love (Eta zubia maitasuna da) ingelesera itzulita. Haren figura ikerketa baten erdigune izaten jarraitzen du.

Zientziaren eta erlijioaren artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alma Mahler, Paul Kammerer biologoaren laguntzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911n, Mahler hil ostean, Alma Paul Kammerer (1880-1926) biologo eta musikari vienarraren laguntzailea izan zen aldi batez. Azken horrek, bi urte lehenago, apo parteroekin (Alytes obstetricans) egindako esperimentuen bidez, eskuratutako ezaugarri bat ondorengoei zuzenean transmititzen ari zitzaiela egiaztatu zuen. Maitemindu egin ziren, baina harremana iskanbilatsua izan zen. Historiak kontatzen duenez, Paul Kammererrek, sukarrak eta grinaren amorruak harrapatuta, Gustav Mahlerren hilobiaren aurrean bere buruari tiro egingo ziola ziurtatu zion Almari, berarekin ezkontzea onartzen ez bazuen.[11][12] Kammererrek ez zuen bere mehatxuekin askorik jarraitu eta harremana 1912ko udaberrian amaitu zen.

Johannes Hollnsteinerrekin harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932an, Theodore Innitzer Vienako artzapezpiku sagaratu ostean, Almak afari bat eskaini zien zenbait eliz dignatariori, beren artean Johannes Hollnsteiner apaiza, hogeita hamar urte inguruko teologia irakaslea, askok Vienako hurrengo artzapezpiku kontsideratzen zutena.

Apaizarekiko harremanak aldaketa handia izan zuen une hartatik aurrera, eta honako komentario hauek egin ziren: "Gizonek Almarentzat konposatu bazuten eta margotu bazuten, ez zuen inoiz bere alde meza bat esango zion bat izan".[13]

Bizitza Pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere biografiatik ondoriozta daitekeenez, Alma Mahlerrek bere bizitzan ez zuen bere musika-sorkuntzan aritzea erabaki, Gustav Mahler senarretako batek behin eta berriz eskatu ziolako, eta, beraz, bere bizitza partekatu zuen pertsona ospetsuak zaindu eta sustatzea erabaki zuen.

Bere bizitza Bruce Beresforden 2001eko Bride of the Wind filmean kontatzen da, Sarah Wynter aktorea izan zen Alma. Ken Russellek zuzendutako 1974ko Mahler filmean ere agertzen da Alma pertsonaia, Georgina Halek interpretatuta.

Alma Mahlerren musika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik, Alma Mahler pianista bikaina izan zen; Alexander von Zemlinskyrekin konposizioa ikasi zuen 1897an eta 16 lieder idatzi zituen 20 urte bete baino lehen.[4]

Konpositore gisa, oso gutxi idatzi zuen, izan ere, Gustavek konposizioan ez aritzeko egin zuen ahalegina hain izan zen handia, ezen konposizioa baztertzea erabaki baitzuen. Gustav Mahlerren ezkontza baldintza zela eta,

"Musikagilearen papera, langilearen papera, niri dagokit, zurea lankide maitekor eta ulerkor batena da... Asko eskatzen ari naiz, eta zilegi zait eta zilegi zait hori egitea, badakidalako zer daukadan emateko, eta horixe emango dut trukean."[14]

Musika gutxi idatzi zuenez, pertsona batzuek figura txikitzat jotzen dute, nahiz eta bere 16 lieder-ak urteetan zehar gailendu diren eta artista anitzek interpretatu dituzten, bai orkestrarako akonpainamenduarekin, bai pianorako akonpainamenduarekin.[15]

Bere Liederren espainierazko itzulpena 2009an argitaratu zuen Hiperion argitaletxeak, Gustav Mahlerren Lieder liburuekin batera.[6]

  1. Maiernigg Wörthersee lakuaren ertzean dagoen herrixka bat da, Carintiako Maria Wörth udalerrian dagoena, Austriako hegoaldean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Con nombre propio: Clara Wieck» Melómano Digital - La revista online de música clásica 12 de septiembre de 2019.
  2. (Gaztelaniaz) «Alma Mahler, la compositora silenciada que luchó por su libertad» historia.nationalgeographic.com.es 2023-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Alma Mahler, la compositora silenciada que luchó por su libertad» historia.nationalgeographic.com.es 2023-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) «Alma Mahler, mucho más que una musa» La Vanguardia 2020-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  5. (Gaztelaniaz) Julián, Jordi Corominas i. (2020-12-05). «El embrujo irresistible de Alma Mahler, la mujer que fue Europa» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  6. a b (Gaztelaniaz) abonos. (2019-04-26). «Todas las claves para entender el universo musical de Gustav Mahler» Les Arts (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  7. «Klimt. Hoy 6 de febrero de 1918 fallece Gustav Klimt, genial pintor austriaco. Alma Mahler amante de Klimt La mujer más fascinante del siglo XX. — Español» www.efemeridespedrobeltran.com.
  8. Mahler 1968, 3-5 orr. .
  9. Franklin, Peter. (2007). «Mahler, Gustav (8. Europe and New York, 1907–11)» Oxford Music Online.
  10. Alban Berg, Violin Concerto (1935) from the cover notes for CD SMK 68331 (ADD) Pinchas Zukerman, Violin, London Symphony Orchestra, Pierre Boulez. 1995.
  11. «La amante celosa del sapo (Paul Kammerer) :: Suicidiario del suicidio y suicidas.» web.archive.org 2009-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  12. «ALMA : History» www.alma-mahler.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  13. Johannes Hollnsteiner priest & Alma´s lover
  14. Connolly, Sarah. (2010-12-02). The Alma Problem. .
  15. Alma Mahler (1879-1964) -- Complete Songs. .
  • Carmen Verlichak: Las diosas de la Belle Époque y de los 'años locos', Atlantida argitaletxea, Buenos Aires, 1996 (ISBN 950-08-1599-0)
  • Mahler-Werfel, A.: Diaries 1898-1902. Antony Beaumontek editatu eta itzuliak. Cornell University Press, 1998 (ISBN 0-8014-8664-5)
  • Perez de Arteaga, Jose Luis: Mahler. Antonio Machado libros, Scherzo Fundazioa. Madril, 2007. (ISBN 978-84-7774-443-6)
  • Mahler, G.: Letters to his wife. Beaumont, LaGrange, Faber & Faber argitaletxea, Londres 2004.
  • Maeztu, Almudena de: Alma Mahler Gropius. JP libros, Bartzelona, 2010.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]