[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Franz Werfel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franz Werfel

Bizitza
JaiotzaPraga1890eko irailaren 10a
HerrialdeaCisleithania
 Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBeverly Hills eta Los Angeles1945eko abuztuaren 26a (54 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaRudolf Werfel
AmaAlbine Kussi
Ezkontidea(k)Alma Mahler  (1929 -  1945eko abuztuaren 26a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea
Lantokia(k)Praga
Hanburgo
Leipzig
Viena
Paris
Sanary-sur-Mer
Lurda eta Los Angeles
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0921268 Allocine: 102001 Allmovie: p311742 IBDB: 5650
iTunes: 2031357 Musicbrainz: a9e7bff1-706f-44a9-9d6e-68e75f37f2ee Discogs: 1177356 IMSLP: Category:Werfel,_Franz Find a Grave: 1292 Edit the value on Wikidata

Franz Viktor Werfel (Praga, 1890eko irailaren 10a - Beverly Hills, Kalifornia, 1945eko abuztuaren 26a) alemanezko idazle austro-txekiarra izan zen.

Familia judua izanik, ikastetxe katolikoetan hezi zen eta katolizismoaz, teologiaz, islamaz eta erlijio konparatuaz interesatu zen. Gazterik hasi zen idazten, eta 1911n idatzi zuen lehen poema liburua. Garai hartan Pragako beste idazle judu batzuekin harremanak izan zituen, hala nola Max Brod eta Franz Kafkarekin. 1911n Leipzigera joan zen editore lanetan eta hiru urte geroago Austohungariar armadarekin bat egin zuen Ekialdeko Frontean telefono operadore gisa borrokatzeko.

Garai honetan poema espresionistak, antzezlanak eta gutunak idatzi zituen. Bere idazkietan humanismoa, konfesionalismoa, autobiografia, mitologia eta erlijiotasuna nahastu zituen. 1917ko udan, beste idazle batzuekin batera, Vienako propaganda-bulegoan sartu zen. Alma Mahlerrekin maitasun-harremanak izan zituen eta 1929an ezkondu ziren. 1930ean Palestinara bidaiatu zuten eta armeniar erbesteratuen komunitatea ezagutu zuen. Horren inspirazio iturri izan zen Die vierzig Tage des Musa Dagh liburua idazteko.

1938ko Anschlussaren ondoren, Frantziara ihes egin zuen eta Lurdan aurkitu zuen babesa, eta santutegia bikoitza idatziko zuela agindu zuen esker onez. Urte batzuk geroago Das Lied von Bernadette argitaratu zuen. Pirinioak zeharkatu eta Lisboara iritsi zen, eta handik Londresera eta gero Los Angelesera.

Franz Werfelen hilobia, Vienan

Los Angelesen hil zen, eta 1953an haren gorpuzkiak Vienako hilerri batera eraman zituzten.

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Verdi. Roman dern Oper, 1924
  • Der Abituriententag. Die Geschichte einen Jugendschuld, 1928
  • Barbara oder die Frömmigkeit, 1929
  • Die Geschwister von Nepael, 1931
  • Die vierzig Tage des Musa Dagh, 1933

(Armeniar genozidioarren gaineko eleberria)

Armeniako zigilua. Werfel eta Musa Daghen berrogei egunak
  • Der Tod des Kleinbürgens, 1927
  • Eine blaßblaue Frauenschrift, 1941
  • Juarez und Maximilian, 1925
  • Paulus unter den Juden, 1926
  • Das Reich Gottes in Böhmen, 1930
  • Der Weg des Verheißung, 1936
  • Jakobowsky und der Oberst, 1944

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Txekia
Artikulu hau Txekiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.