[go: up one dir, main page]

Edukira joan

N-135

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
N-135
Nafarroa Garaiko errepideen sarea
Map
 PA-30 
Iruña
Lizarra
 N-135   D933 
Donibane
Garazi
Kokapena
HasieraOlloki (Esteribar)
AmaieraPekotxeta (Luzaide)
Hiri nagusiakZubiriErroAurizberri
AuritzOrreagaLuzaide
Deskribapena
Izen ofizialaIruñea-Frantzia (Luzaide)
MotaErrepide nagusia
Luzera59,14 km
Erreiak1x1
JabeaNafarroako Gobernua
Bide-murrizketak

 N-135 Iruñea-Frantzia Luzaidetik[1] edo Iruña - Donibane Garazi errepideaNafarroa Garaiko errepide bat da. Errepidea Iruña eta Luzaide lotzen du, Zubiri, Aurizberri, Auritz eta Orreaga zehartzen.

Bideberria Nafarroako iparraldean dauden Esteribar, Erroibar, Auritz, Orreaga eta Luzaide udalerrietako komunikazio-ardatz nagusia da.

Historia

 C-135  errepideak Iruña eta Pekotxeta lotzen zituen Burlata, Atarrabia, Uharte, Zubiri, Lintzoain, Aurizberri, Auritz, Orreaga eta Luzaidetik.  C-138  errepideak Zubiri eta Eugi eta Urepele arteko muga lotzen zituen, Urtasun eta Eugitik.[2]

Urte batzuk beranduago, nomenklaturak  N-135  eta  N-138 ra aldatu ziren, euren ibilbideak mantenduz.

2004ko irailean, Nafarroako errepideen izenak eguneratu zirenean,  N-138  terminoaren ordez  NA-138  jarri zen. Era berean, Iruña eta Sarriguren arteko zatia  PA-33  izendatu zuten, eta bikoiztu egin zuten. Era berean, Sarriguren eta Olloki arteko zatia Iruñeko erronda barruan sartu zuten,  NA-32  lehenengo eta  PA-30  ondoren, eta bikoiztu egin zuten.[3]

Erroko tunela

2000ko hamarkadan, Erro mendatearen ordez tunel bat eraikitzeko aukera planteatu zen, Belaten Belateko tunelarekin egin zen bezala. Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendurako Batzordeak Erroko tunelaren udalaz gaindiko eragina duen proiektu sektoriala onartu zuenean hasi zen guztia. Izan ere, Nafarroako Gobernuak, 2010ko urriaren 13an, behin betiko onetsi zuen  N-135  errepidean Erroko tunelaren informazio-azterlanaren Udalez Gaindiko Eraginaren Proiektu Sektoriala (UEPS). Plana jendaurrean jarri zen eta udalei entzun zitzaien, eta 2010eko maiatzaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialan argitaratu zen.[4][5]

Hala ere, 2008ko finantza-krisia dela eta, udalek 2011ko urrian salatu zuten Erroko tunelaren eraikitzeko proiektua airean zegoela. Gastua eta defizita doitzeko Foru Gobernuak egindako murrizketek 2012ra atzeratu zuten 2011rako aurreikusitako 163 500 euroko esleipena. Une horretan, ez dakigu 2012an partida bat egongo ote zen eraikitzen hasteko. Errepideen III. Plan Zuzentzailearen kronogramaren arabera, 2012. urtean 5,38 milioi inbertitu behar ziren, 2012. eta 2015. urteen artean gauzatzeak eragingo zituen 83,15 milioietatik.[6]

Hilabete horren amaieran, Nafarroako Gobernuak behin-behinean onartu zuen tunela eraikitzeko proiektua. Jendaurrean jarri zen eta eraginpeko toki-erakundeei entzunaldia eman zitzaien hilabetez, eta desjabetze-espedientea ere hasi zen. Hala ere, Nafarroako Gobernuak ez zuen 2012ko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuan obrak hasi ahal izateko adinako partidarik sartu (163 525 euro baino ez, gainera, 2011ko aurrekontutik atzeratu ziren proiektuetarako). Horren ondorioz, behin betiko eten zen tunela.[7]

Tarteak

Errepide hori ez da inoiz bikoiztu, ezta nabarmen hobetu ere.

Errepidea Zenbakia Tartea Luzera Egoera
 PA-33  I IruñaSarriguren 1,70 km Tarte bikoitzua 
 PA-30  II SarrigurenOlloki 4,20 km Tarte bikoitzua 
 N-135  III OllokiZubiri 13,60 km Irekita
 N-135  IV ZubiriErro 8,80 km Irekita
 N-135  V ErroOrreaga 17,20 km Irekita
 N-135  VI OrreagaPekotxeta 19,40 km Irekita

Trafikoa

Nafarroako Gobernuak lau extazio ditu errepide horretan. Urdaitz, Agorreta, Auritz eta Luzaide herriaren ingurunuetan daude kokatuta.

Ibilgailuak egunero  N-135  errepidean[8]
 Urtea   Urdaitz   Agorreta   Auritz   Luzaide 
2019 3 939 1 337 1 042 586
2018 3 801 1 135 1 531 706
2017 3 778 1 042 1 663 535
2016 3 618 1 566 1 523 537
2015 3 616 1 578 1 410 658
2014 3 591 1 662 1 610 779
2013 3 528 1 382 1 659 602
2012 3 535 1 501 1 326 552
2011 3 454 1 643 1 566 473
2010 3 490 1 693 1 395 452
 Urtea   Urdaitz   Agorreta   Auritz   Luzaide 
2009 3 440 2 638 1 780 499
2008 3 417 2 361 1 593 420
2007 3 639 2 281 1 595 572
2006 3 508 2 379 1 568 639
2005 3 740 2 264 1 504 606
2004 3 800 2 071 1 475 600
2003 3 517 2 004 1 486 590
2002 4 418 1 944 1 806 594
2001 4 426 1 986 1 503 520
2000 3 673 1 647 1 439 518

Irudiak


Erreferentziak

  1. N-135 Iruñea-Frantzia Luzaidetik, Euskaltzaindia.
  2. Nafarroako Foru Aldundia. Nafarroako mapa (1961). 1:200 000 eskala.
  3. (Gaztelaniaz) Nafarroako Gobernua. «Nafarroako autobide, autobia eta errepide banatuen sarearen izen berriak aurkeztu dira» www.nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  4. Nafarroako Gobernua. «Lurralde Antolamenduak argi berdea eman dio Erro-ko tunelaren proiektuari» www.nafarroa.eus.
  5. Nafarroako Gobernua. «Onartu dute Erroko tunelari buruzko informazio azterlanaren Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala» www.nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  6. (Gaztelaniaz) IRUÑA, ASER VIDONDO. (). «Erro eta Mezkirizko tunelak, airean» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  7. (Gaztelaniaz) IRUÑA, A. V.. (). «Erroko tunelaren proiektua onartu da» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).
  8. Trafiko Aforoen Plana - Errepideak - Nafarroako Gobernua (navarra.es)

Kanpo estekak