A-12
Donejakue Bidearen Autobia | |
---|---|
Kokapena | |
Hasiera | Zizur Nagusia |
Amaiera | Burgos |
Deskribapena | |
Luzera | 190 km |
Donejakue Bidearen autobia Euskal Herriko autobia bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zizur Nagusia eta Biana lotzen dituena, Gares, Lizarra eta Urantzia bidez. Ondoren, azpiegitura hori Espainiara hedatzen da, Errioxa eta Burgos probintzietara, hain zuzen ere.
Nafarroako Gobernuak eraiki zuen 2004 eta 2006 urteen artean N-111 errepidearen trazadura zaharraren gainean, Iruña eta Medinazeli arteko eta gaur egun NA-1110 errepidea. Bestalde, Espainiako Gobernuak ia ez du bere zatia gauzatu gaur arte, zatiaren erdia baino gehiago eraiki gabe baitago. Bere izena Donejakue bideatik jasotzen du.
Identifikatzailea A-12 da, baina Logroñon LO-20 izenez ezagutzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]N-111 errepideak Medinazeli eta Iruña lotzen zituen Soria, Logroño eta Lizarratik. A-1 (Gasteiz-Altsasu-Donostia) eta A-15 (Iruña-Donostia) autobiak eraiki ondoren, autobia hori sortu zen, bi trazadurak Sakanan zehar lotzeko. Iruña Lizarraldearekin eta Errioxarekin lotzeko, errepide zaharra bitan banatzea erabaki zen, trazadura berri baten bidez. Gainera, etorkizunean, Burgosekin eta Gaztelako lautadarekin konektatu ahal izango litzateke, A-1 eko bidesari garestia saihestuz (gaur egun doakoa da) edo Madrilerantz, Soria eta Logroñotik barrena, A-13 koa baino gehiago.
Jendearentzat ireki zen lehen tartea Garesko saihesbidea izan zen, 2004an, Zizur Nagusia eta Gares arteko zatiarekin batera, Erreniegako tunelak izan ezik, urtebete geroago ireki zirenak, Gares-Lizarra zatiarekin batera. 2006an amaitu zen euskal autobiaren eraikuntza, Lizarra eta Biana arteko tarteekin, Ebro ibaia zeharkatu eta Espainiako lurraldean sartzen den 6 kilometro eskaseko azken zatia egiteko zain, Espainiako Gobernuak hatz bat ere ez baitzuen mugitu.
Tarte hori guztia bidesari itzalpean ustiatzen da, ordura arte ez bezala.
Tarte horretarako kontratuak, 2010ean eguneko 12 034 ibilgailuko intentsitatea izan zuena, 30 urteko iraupena du, 2034ra arte. Autobia honen emakida-kontratua Nafarroako historian esleitutako azpiegitura baten emakida-kontraturik handiena da.
Sozietate emakidadunari Autovía del Camino S.A deitzen zaio hasieran; akziodunak Nafarroako Kutxa Korporazioa, FCC Construcción SA eta Nafarroa Eraikuntza Enpresak ziren. 2009ko maiatzaren 29an, FCC Construcción S.A enpresaren akzioak Globalvia Infraestructuras SAUri eskualdatu zitzaizkion, eta FCC Construcción S.A eta Bankia enpresek ere parte hartu zuten.[1]
2010eko irailaren 9an, Autovía del Camino SAren kapital sozialaren% 80 ordezkatzen zuten akzioak eskualdatu ziren Deutsche Bankek kudeatutako funts baten alde, Herbeheretan helbideratutako Infraestructuras Panther B.V. sozietatearen bidez, eta sozietatearen akziodunen osaera honela geratu zen:[2]
- Infraestructuras Panther B.V. (% 80)
- Grupo Corporación Empresarial de la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra (% 10,91)
- Globalvia Infraestructuras S.A.U. (% 9,09)
Nafarroako Gobernuaren arabera, atzerriko multinazionalen interesak erakusten du bidesari sistema egokia dela.[3]
Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako tarteak kontraste handia du Nafarroakoarekin, izan ere, bete beharko lukeen distantziaren erdia baino ez du betetzen, hau da, atzerapen handia du. 74 kilometroko tarte nafarra 3 urtetan egin bazen ere, 2020rako Espainiakoa, 32 kilometrorekin, 13 urtetan egin da, eta ibilbidearen erdia falta da oraindik. Lehen tartea 1999koa da, eta Logroñoko ingurubidea edo LO-20 da. Ondoren, Navarreteko aldaera, 2002an, Navarrete-Naiara 2007an eta Naiara-Hormilla, urtebete geroago. 2012an Hervias eta Ozkabarte arteko tartea inauguratu zen, eta handik bi urtera Hormilla-Hervias etorri zen. Orain arte inauguratutako azken zatia Biana-Logroño da, 2015ean, Espainiako Gobernuak Nafarroarekin negoziazioetan izandako atzerapenaren ondorioz.
Tarteuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Tarteunea | Egoera (2023) | Luzera (km) |
---|---|---|---|
Zizur Nagusia A-15 - Gares | 2005[4] | 11,7 | |
Garesko Saihesbidea | 2004[5] | 6,9 | |
Gares - Lizarra | 2005[6] | 12,3 | |
Lizarra - Los Arcos | 2006[7] | 14 | |
Los Arcos - Viana | 2006[8] | 14 | |
Viana - Logroñoko Ingurabidea LO-20 | 2015[9] | 6,5 | |
Logroñoko Ingurabidea - Navarrete LO-20 | 1999[10] | 8 | |
Navarreteko Saihesbidea | 2002[10] | 5,5 | |
Navarrete - Naiara | 2007[11] | 9,5 | |
Naiara - Hormilla | 2008[12] | 3,71 | |
Hormilla - Hervías | 2014[10] | 11,1 | |
Hervías - Santo Domingo de la Calzada | 2012[13] | 10,6 | |
Santo Domingo de la Calzada – Villamayor del Río | Lanean: (Lan amaitzea: 2024ko amaieran)[14] | 14,4 | |
Villamayor del Río – Villafranca Montes de Oca | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[15] | 16,6 | |
Villafranca Montes de Oca – Ibeas de Juarros | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[16] | 23,5 | |
Ibeas de Juarros – Burgos BU-30 | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[17] | 4,2 |
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ content. «Globalvía vende la Autovía del Camino a un fondo de inversión» www.expansion.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ «Autovía del Camino» www.autoviadelcamino.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ «Navarra tiene comprometidos 2.000 millones en peajes en sombra. Noticias de Navarra» web.archive.org 2019-12-08 (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2005/11/23/2311op40.htm.
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2004/10/04/0410pr30.htm.
- ↑ https://www.abc.es/hemeroteca/historico-28-07-2005/abc/Nacional/abierto-con-dos-meses-de-adelanto-un-nuevo-tramo-de-la-pamplona-logro%C3%B1o_204097926820.html.
- ↑ https://www.abc.es/hemeroteca/historico-01-08-2006/abc/Nacional/navarra-abre-14-kilometros-mas-de-autovia-a-logro%C3%B1o-sin-que-fomento-inicie-su-parte_1422696046115.html.
- ↑ http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2006/09/27/2709op40.htm.
- ↑ https://www.rioja2.com/n-98725-2-Rajoy_inaugura_conexion_A12_enlazar_AP68/.
- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20180701164959/http://www.lavozdelnajerilla.com/09/07/2014/hormilla-hervias-inaugurado-el-tramo-de-la-autovia-entre-estas-dos-localidades/.
- ↑ https://web.archive.org/web/20210506033453/https://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/E6F5D67A-DF47-4F3D-89C5-8B3C12809B8B/64398/070910NPLARIOJA.pdf.
- ↑ https://www.europapress.es/la-rioja/noticia-ministerio-fomento-abre-trafico-tramo-najera-hormilla-12-invertido-3367-millones-20081218153926.html.
- ↑ https://web.archive.org/web/20210506033125/https://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/0ED2550F-F806-4D11-90F7-0DBA807D47AD/112199/12070501.pdf.
- ↑ https://www.eldiadelarioja.es/Noticia/ZA26D5A46-9E83-77EC-76D356CA0DD9BB2D/202210/Las-A-12-se-enfrenta-a-precios-desfasados-y-a-un-modificado.
- ↑ https://www.fomento.es/el-ministerio/sala-de-prensa/noticias/2015/Junio/150605-02.htm.
- ↑ https://www.europapress.es/castilla-y-leon/noticia-fomento-aprueba-expediente-informacion-publica-tramo-villafranca-montes-oca-ibeas-juarros-20170601110307.html.
- ↑ https://www.mitma.es/el-ministerio/sala-de-prensa/noticias/lun-07112022-1312.