Glukagoi
Glukagoi 29 aminoazido dituen hormona peptidikoa da, gluzidoen metabolismoan jarduten duena. Bere pisu molekularra 3.485 daltonekoa da, eta 1923an aurkitu zuten Kimball eta Murlin zientzialariek. Pankreako Langerhansen uhartetxoetako alfa zelulek jariatzen dute.
Bere egitura primarioa honako hau da:
- NH2-His-Ser-Gln-Gly-Thr-Phe-Thr-Ser-Asp-Tyr-Ser-Lys-Tyr-Leu-Asp-Ser-Arg-Arg-Ala-Gln-Asp-Phe-Val-Gln-Trp-Leu-Met-Asn-Thr-COOH
Glukagoiak intsulinaren aurkako efektua du: odolean dagoen glukosa kopurua igotzen du. Horretarako, gibelean dagoen glukogenoaz jarduten du, glukogeno horren hidrolisia bultzatuz (glukosa sortzeko). Bestalde, glukolisia inhibitzen du (hots, glukosaren oxidazioa).
Organismoak odolean glukosa gehiago behar duenean glukagoiaren sintesia areagotzen du. Adrenalina hormonaren jarduera glukagoiaren antzekoa da, glukosaren kontzentrazioa odolean ere igotzen baitu.