[go: up one dir, main page]

Glukagoi

konposatu kimiko

Glukagoia[1] 29 aminoazido dituen hormona peptidikoa da, gluzidoen metabolismoan jarduten duena. Bere pisu molekularra 3.485 daltonekoa da, eta 1923an aurkitu zuten John Charles Kimball eta Murlin zientzialariek. Pankreako Langerhansen uhartetxoetako alfa zelulek jariatzen dute.

glukagoi
Identifikatzaileak
Aliasak, GCG(53-81), glucagone, glucagon recombinant
Kanpoko IDakGeneCards: [1]   OMA: - orthologs
Wikidata
Ikusi/Editatu giza genea

Bere egitura primarioa honako hau da:

NH2-His-Ser-Gln-Gly-Thr-Phe-Thr-Ser-Asp-Tyr-Ser-Lys-Tyr-Leu-Asp-Ser-Arg-Arg-Ala-Gln-Asp-Phe-Val-Gln-Trp-Leu-Met-Asn-Thr-COOH

Glukagoiak intsulinaren aurkako efektua du: odolean dagoen glukosa kopurua igotzen du. Horretarako, gibelean dagoen glukogenoaz jarduten du, glukogeno horren hidrolisia bultzatuz (glukosa sortzeko). Bestalde, glukolisia inhibitzen du (hots, glukosaren oxidazioa).

Organismoak odolean glukosa gehiago behar duenean glukagoiaren sintesia areagotzen du. Adrenalina hormonaren jarduera glukagoiaren antzekoa da, glukosaren kontzentrazioa odolean ere igotzen baitu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016], [Farmakoak Hiztegia] [2022] eta [Albaitaritza Hiztegia] [2023]

Kanpo estekak

aldatu