TV3
TV3 Kataluniako telebista publikoaren lehen katea da, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals (CCMA) taldearena. Haren partaide Televisió de Catalunya enpresak kudeatzen du.
TV3 | |
---|---|
Jabea | Televisió de Catalunya |
Emisio eremua | Katalunia Andorra Ipar Katalunia Balearrak Sartaldeko Zerrenda |
Hasiera data | 1983ko irailaren 10a (41 urte) |
Egoitza | Sant Joan Despí |
Baliagarritasuna | LTD ONO Imagenio |
Kate senidea(k) | El 33, 3/24, Canal Super3, Canal 300, TV3CAT |
https://www.ccma.cat/tv3/ |
Historia
aldatu1983ko irailaren 10ean hasi zen proba fasean emititzen, eta 1984ko urtarrilaren 16an modu jarraian. Hasierako emisio horiek legez kanpokoak izan ziren, ordea, ez baitzegoen telebista autonomikoentzako araurik zehaztuta. Espainian emititzen zuen bigarren kate autonomikoa izan zen, ETB1en ondoren.
Telebista kate horrek eduki orokorrak katalanez eskaintzen ditu orduz geroztik. Bereziki Kataluniarentzakoa den arren, Balear Uharteetan, Sartaldeko Zerrendan eta Ipar Katalunian ere ikus daiteke hainbat errepikatzaileri esker. Valentziar Erkidegoko gobernuaren erabakiz, 2011tik ezinezkoa da erkidego horretan TV3 ikustea.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) TV3