[go: up one dir, main page]

Mediar Gerrak Greziako zenbait hiri-estaturen eta Akemenestar Inperioaren gatazka jarraituak izan ziren, K.a. 499an hasita eta K.a. 448an amaituta. Edonola ere, gehienetan Mediar Gerrak izenak Grezia kontinentalaren bi inbasio (K.a. 490 eta K.a. 480-479) adierazten ditu. Bietan, greziar aliatuek arrakastaz aurre egin zioten etsaiari. Dena den, greziar guztiek ez zuten bat egin persiarren aurka; persiarren armada itzelak hurbildu ahala, neutral bilakatzen zirelako edo haien alde egiten zutelako.

Mediar Gerrak
Hoplita greziar bat eta pertsiar soldadu bat elkarren kontra borrokatuz
DataK.a. 499-K.a. 449[ohar 1]
LekuaGrezia, Trazia, Mazedonia, Egeoko uharteak, Anatolia, Zipre, Antzinako Egipto
EmaitzaGreziarren garaipena: Mazedoniak, Traziak eta Joniak pertsiarren independentzia lortzen dute.
Gudulariak
Greziar hiri-estatuak

Beste greziar estatu batzuk eta Ligak:

 Akemenestar Inperioa
Aliatuen menpeko estatuak:

Buruzagiak
Miltziades
Temistokle
Leonidas I.a 
Pausanias
Zimon 
Perikles
Onesilus  
Dario I.a
Artafernes
Datis
Artafernes (Artafernesen semea)
Xerxes I.a
Mardonio 
Hidarnes II.a
Artabazo I.a Frigiakoa
Megabizo
Artemisia I.a Kariakoa

Greziar hiri-estatuen eta Pertsiar inperioaren arteko talka gertatu zen Ziro II.a Handia enperadore pertsiarrak Joniako greziar hiri-estatuak inbaditu zituenean, K.a 547an. Horren ondoren, tirano bana jarri zuen hirietan, zeinak arazo iturriak izan baitziren greziarrentzat baita pertsiarrentzat ere.

K.a. 499an, Aristagoras Miletokoa tiranoak espedizio bat antolatu zuen Naxos uhartea konkistatzeko Pertsiaren laguntzarekin[2]. Espedizioak porrot egin zuenez eta haren dimisioa aurreikusiz, Aristagorasek Anatoliako heleniarrak zirikatu zituen Pertsiar inperioaren kontra matxinatzeko. Hau izan zen joniar matxinadaren hasiera, K.a. 493 arte iraun zuena eta, eten gabe, Anatoliako gero eta eskualde gehiago sartu ziren gatazkan.

Aristagorasek Atenasen eta Eretriaren laguntza militarrarekin, K.a. 498an, pertsiar eskualdeko Sardes hiriburua konkistatu eta kiskali zuen. Dario I.a Handia errege pertsiarrak zin egin zuen Atenasez eta Eretriaz mendeku hartuko zuela. Matxinadak jarraitu zuen kale-zulo batean K.a. 497-495 urteen artean, baina K.a. 494ean, pertsiarrek indarrak bildu zituzten Mileto erasotzeko, matxinadaren epizentroa. Ladeko guduan, joniarrek behin betiko porrota jasan zuten. Hurrengo urtean, matxinada bukatu zen eta gainontzeko kideak suntsituak izan ziren.

Inperioa babesteko beste matxinadetaz eta lehorreko greziarren interferentzietaz aske egoteko, Dariok erabaki zuen Grezia konkistatzea eta Atenas eta Eretria zigortzea Sardes erretzeagatik. Greziako lehen inbasioa K.a. 492an hasi zen. Mardonio jeneral pertsiarrak Trazia eta Mazedonia menperatu zituen, baina arazo batzuk direla eta kanpainia bertan behera utzi zuen[3].

K.a. 490an, beste armada bat bidali zuten Greziara, baina oraingo honetan Egeo itsasoan zehar, Datis eta Artaphernes jeneralen esanetara. Espedizio horrek Zikladeak konkistatu zituen eta, setio baten ostean, Eretria sarraskitu zuen. Hala ere, Atenasen kontra zihoala, pertsiar armada garaitua izan zen Maratongo guduan eta honela amaitu ziren, momentuz, pertsiarren erasoak.

Orduan, Dario hasi zen pentsatzen Grezia osoa konkistatzea, baina K.a. 486an hil zenez, Xerxes I.ak hartu zuen arloaren ardura. Xerxek berak gidatu zuen Greziako bigarren inbasioa inoiz ez ikusitako armada handienetariko batekin. Greziar hiri-estatuak garaitzean Termopiletako guduan, pertsiarrek errazago izan zuten hustutako Atenas sutan jartzeko eta Grezia gehiena kontrolatzeko. Alabaina, pertsiarrek suntsitu nahi zutenean greziar konbinatutako flota, izugarrizko porrota jasan zuten Salaminako guduan. Hurrengo urtean, konfederatutako greziarrek kontraerasoan Plateako guduan pertsiar armada zeharo birrindu zuten eta honela bukatu zen Akemenestar Inperioaren inbasioa Grezian.

Geroago, greziar aliatuek Pertsiako gainontzeko flota Mikalako guduan hondoratu zuten. Ondoren, Sestosko garnizioa (K.a.479) eta Bizantziorena (K.a. 478) kanporatu zituzten. Europatik pertsiar tropen atzera egitea eta Mikalako garaipena direla eta, Mazedoniak eta Greziako hiri-estatuek independentzia berreskuratu zuten. Pausanias jeneralaren ekintzengatik Bizantzioko setioan, greziar estatu askok Espartaren albotik alde egitean, pertsiar kontrako aliantza Atenasen inguruan egin zen, Delosko Liga eratuz.

Delosko Ligak Pertsiaren kontrako kanpainak jarraitu zituen hurrengo 30 urteetan. Hasieran, pertsiar garnizioak Europatik egotzi zituen. Eurimedonteko guduan K.a. 466an, Ligak lortutako garaipen bikoitzak Joniako hirien askatasuna ziurtatu zuen.

Dena dela, Ligaren parte-hartzea Egipton (Inaros II.aren Artaxerxes I.aren kontrako matxinada porrot itzela izan zen), hurrengo kanpainak bertan behera utzi ziren. Ziprera bidalitako ontziteriak, K.a. 451ean, ezer gutxi lortu zuen eta horren atzeratzearen ostean, Mediar Gerrak bukatutzat eman ziren. Beste informazio iturriren arabera, borroken amaiera gauzatu zen Atenas eta Pertsiaren arteko itun batekin, hau da, Kaliasen bakearekin.

Gudu nagusiak

aldatu

Iturriak

aldatu
 
Herodoto, Mediar Gerren informazio-iturri nagusia
 
Tuzidisek jarraitu zuen Herodotoren gatazkari buruzko narratiba

Gatazkari buruzko informazio gehiena greziarra da; pertsiarrena ez da aurkitzen. Historialaririk garrantzitsuena Herodoto zen. Historiaren aita izenekoa[4] K.a. 484an, Halikarnason (Anatolia) jaio zen, orduan pertsiar inperioaren zati bat. Honek Ikerketak idatzi zituen, K.a. 440-430. urteen artean, non saiatu baitzen Mediar Gerren hasiera azaltzen, oraindik memoria kolektiboan zegoelako[5][6]. Herodotok gertakizunak nobelatzean, Historia disziplina gisa sortu zuen[5].

Tom Holland historialariak dio: Lehenbiziz, kronikari batek ez du fabulatzen gatazka baten jatorria antzinean bilatzean, ez jainkoen apetan eta nahietan, ezta herri baten gogoan haren patua adierazteko ere. Egilea, berriz, egiaztatu ditzakeen azalpenetan oinarritzen da[5].

Geroagoko beste historialari batzuek, Tuzididesek adibidez, Herodoto eta haren metodoak kritikatu zituen[7][8]. Hale ere, Tuzididesek historia hasi zuen Herodotok utzi zuen tokian (Sestosko setioan) Herodotoren historia egokia eta zehatza zela pentsatzen zuelako, eta ez zela beharrezkoa beste berridazketa bat egitea[8]. Plutarkok Herodoto kritikatu zuen Herodotoren gaiztakeria saioan, esanez Herodoto filobarbaro bat zela (barbaroen laguna) nahiko greziarren aldekoa ez zelako; beraz, horren ustez Herodotok, agian, ez zuen lan inpartziala egin[9].

Herodotori buruzko ezezko ikuspegia Europako Errenazimenduan zabaldu zen, nahiz eta irakurria izan. Alabaina, haren ospeak ikerkuntza arkeologikoak birgaitu zituen, gertakizunak egiaztatu zituztelako[10]. Ikuspegi modernotik Herodotok lan sakona egin zuen Historian, baina zenbait xehetasun eszeptizismoz begiratzen dira (gehienbat tropen kopurua eta datak)[10]. Oraindik ere historialari batzuek pentzaten dute Herodotok historia gehiena asmatu zuela[11].

Garai hartako antzinako informazio iturriek ez dute ondo azaltzen Greziako historia militarra Bigarren Mediar Gerraren eta Peloponesoko Gerraren artean (K.a. 479-431). Periodo horri, antzinako idazleek Pentekontetzia deitu ziotena (πεντηκονταετία, Berrogeita hamar urteak), greziarrentzat bakezko eta garapenezko aldia izan zen[12][13]. Tuzididesek ematen du periodo horren iturririk onena eta garaikideena Peloponesoko Gerraren Historian, historialari modernoek, orokorrean, lehen mailako iturri fidagarritzat hartzen dutena[14][15][16]. Tuzididesek bakarrik aipatzen du periodo hori Atenasen goraldia azaltzeko eta honen eragina Peloponesoko Gerran; beraz, aipamena laburra da, agian selektiboa eta datu faltarekin[14][15][16]. Dena dela, Tuzididesen informazioa erabiltzen da denboraldiaren kronologia egiteko, baina datu arkeologikoak edo beste egileenak baztertu gabe[17].

Plutarkok ematen du zehaztasun gehiago Bizitza paraleloak lanean, Temistokleren, Aristidesen eta, gehienbat, Zimonen biografietan. Plutarkok lana idatzi zuen 600 urte gertakizunen ostean, beraz, harena bigarren mailako iturria da, nahiz eta berak askotan iturriak aipatu, eta horrek baieztatukoaren egiaztatzea baimenten du[18]. Haren biografietan, desagertutako antzinako historiak aipaten ditu, periodoren xehetasunak emanez, Herodotok eta Tuzididesek aipatzen ez dituztenak.

Aldi horren informazio-iturririk handiena Biblioteka Historikoa da, Diodoro Sikulok K.a. I. mendean Sizilian idatzitakoa. Honen datu asko oinarritzen dira Efororen Historia unibertsala lanean[19]. Diodororen informazioa bigarren mailakoa da eta, askotan, historialari modernoek berataz barre egiten dute haren estilo eta zehaztasun faltagatik, beste tokitan aurkitu ezin daitezkeen antzinako aldiaren xehetasun asko emten badu ere[20].

Sakabanaturiko xehetasun gehiago Pausanias geografoak ematen du Greziako deskribapena lanean. K.o. X. mendeko bizantziar Suda hiztegiak zenbait anekdota eskeintzen ditu, inon agertzen ez direnak. Garrantzia gutxiagoko beste iturri batzuk dira: Gneo Ponpeio Trogorena (Juniano Justinok azalduta); Kornelio Nepoterena; Ktesias Knidokoarena (Foziok azalduta), jatorrizko moduan ez agertu arren. Dirudienez, testu hauek fidagarriak ez izatean (batez ere Ktesiasena), ez dira oso komenigarriak periodo honen historia berreraikitzeko[21][22].

Gatazkaren jatorria

aldatu

Denboraldi klasikoko greziar askok pentsatzen zuten Mizenastar zibilizazioaren osteko Aro Ilunean, anitz greziarrek alde egin edo Anatoliara emigratu zutela, han ezarriz[23][24]. Historialari modernoek onartzen dute emigrazio hau gertatu zela, baina ez zen greziar Mediterraneoko kolonizazioa izan, hau beranduago gertatu zelako[25][26]. Halere, badaude uste dutenak, greziar klasikoen alderantziz, joniar emigrazioa ez dela erraza azaltzen[27]. Kolono horiek, gehienbat hiru taldetakoak ziren eoliarrak, doriarrak eta joniarrak. Joniarrak Lidia eta Kariako kostaldeetan kokatu ziren, hamabi hiri fundatuz, Jonia eskualdeari izena eman ziotenak[23]: Mileto, Mios eta Priene Karian; Efeso, Kolofon, Lebedos, Teos, Klazomene, Fozea eta Eritrae Lidian; gehi Samos eta Kios uharteak[28]. Nahiz eta joniar hiriak burujabeak izan, jatorrizko kultura onartzen zuten eta, beharbada, tenpluak eta plazak komunak zituzten Panionion[ohar 2] izenekoa; beraz kultura-liga bat osatzen zuten, non onartu edo ez onartu zitzaketen beste hiri edo joniar talde batzuk[30][31].

Joniako hiriak burujabeak izan ziren Anatoliaren mendebaldeko lidiarrek menperatu arte. Aliates Lidiako erregeak Mileto eraso ondoren, gatazka amaitu zen Mileto eta Lidiaren arteko itun batekin. Horren arabera, Miletok barneko autonomia izango zuen baina Lidia kanpoko arazoetaz arduratuko zen[32].

Bitartean, Lidia gatazkan zegoenez Mediarekin, Miletok armada bat prestatu zuen Lidia laguntzeko. Azkenean, lidiarrak eta mediarrak sinatutako itunak muga finkatu zuen Kizil-Irmak ibaian[33]. Kresok, Aliatesen ondorengoa K.o. 560 inguruan izatean, erabaki zuen Anatoliako gainontzeko greziar hiri-estatuak konkistatzea[34].

Ziro II.a Handia pertsiar printzeak matxinada bat zuzendu zuen azken mediar erregearen kontra, Astiages, K.a. 553an. Zirok, Astiagesen bilobak, mediar aristokrata gehienen babesa zuen[35]. K.a. 550. urtearen inguruan, Ziro garaileak Akemenestar Inperioa fundatu zuen, zeinak Mediar inperioren ordezkatu baitzuen[35].

Bestalde, Kresok ikustean Media eta Pertsiaren arteko gerrak abagune bat zela haren erresuma hedatzeko, Delfos orakuluari galdetu zion eraso egitearen egokitasunez. Orakuluak ohiko anbiguotasunez erantzun zuen: Kresok Kizil-Irmak ibaia zeharkatuz gero, inperio handia suntsi lezake[36]. Profezian oinarriturik, Kresok pertsiarrak eraso zituen, baina gainditua izatean, Zirok Lidia menperatu zuen[37]. Kizil-Irmak ibaia zeharkatuz, Kresok inperio handi bat suntsitu zuen, berea.

 
Akemenestar Inperioaren hedadura nagusia Dario I.a Handiaren garaian

Lidiarrak borrokan zeudela, Zirok joniarrei mezuak luzatu zizkien Lidiaren kontra matxinatzeko, baina joniarrek ideia baztertu zuten. Behin Zirok Lidiaren konkista bukatu, menpeko joniar hiriei ezarri zien Kresorekin zituzten baldintza berberak[38]. Zirok ez zien leporatu joniar hiriei aurreko laguntza eza, baina joniarrak defentsarako prestatu zirenean, Zirok Harpagos jenerala bidali zuen haien kontra[39]. Lehenik, Fozea eraso zuen. Fozearrek, pertsiar menekoak izan baino lehen, hiria utzi zuten eta Siziliarantz itsasoratu ziren, batzuk geroago itzuli baziren ere[40].

Hainbat Teosko biztanlek emigratu zuten Harpagos hiria erasotzean, baina gainontzeko joniarrek tokian jarraitzean, poliki-poliki menperatuak izan ziren[41].

Ondorengo urteetan, konkista amaitu ondoren, pertsiarrek zaila izan zuten joniarrak gobernatzeko. Ziro saiatu zen bertako handikien laguntza eskuratzen gobernatzeko, adibidez Judeako apaizgoarekin egin zuen moduan. Greziari dagokionez, garai hartako talde nagusia aristokrazia zen, baina oso banaturik zegoen barneko liskarrekin. Orduan, pertsiarrek tirano bana jarri zuten Joniako hirietan, horrek suposatzen bazuen ere Joniako barruko arazoetan sartzea. Are gehiago, zenbait tiranok berezko bide bat hartu zuten. Tiranoen lana zaila zen pertsiarren izenean gobernatzean, hiritarren gorrotoa jasan zutelako[42]. Iraganean, tiranoek greziar hiri-estatuak gobernatu zituzten, baina sistema hori desagertzen ari zen. Antzinako tiranoek saiatzen ziren gogorrak eta buruzagi onak izaten; pertsiarrek jarritakoak, berriz, ordezkoak baino ez ziren eta pertsiarren babes militarra edukitzean haien gobernua absolutista bilakatu zen[43]. Mediar Gerren bezperan, again, populazioa nahigabeturik, prest zegoen matxinatzeko[44].

Gerrak antzinako Mediterraneoan

aldatu

Mediar Gerretan, bi etsaiek lantzaz hornitutako infanteria eta jaurtitzaile arinak erabili zituzten. Greziarrek nahiago zuten infanteria astuna, pertsiarrek, berriz, tropa arinagoak hobesten zituzten[45][46].

Pertsia

aldatu
 
Persia eta Mediako hilezkorrak (Akemenestar Inperioa) zeremoniazko jantziekin, behe-erliebe Persepolis

Pertsiar armada inperioren hainbat naziotako soldaduez osatuta zegoen. Alabaina, Herodotoren arabera, uniformetasuna zegoen armamentuan eta borroka egiteko estiloan[45]. Tropek honako armak hauek zituzten: arkua, lantza laburra, ezpata edo aizkora eta zumezko ezkutua[45][47]. Orokorrean, larruzko jipoi bat zeramaten, goi mailako gizakiek metalezko armadura bazuten ere. Dirudienez, pertsiarrek arkuak erabiltzen zituzten etsaiak txikitzeko eta gero azken erasoa ezpatez eta lantzez triskatzeko[45]. Garrantzia handiko pertsiar formazioa sparabara zen. Gerrari horiek ez zuten arkurik, baina haien zumezko ezkutuak eta lantzak handiagoak ziren. Haien helburua zen atzeraguardia babestea[48]. Zalditeriak, beharbada, borroka egiten zuen jaurtitzeko arma arinekin[45][49].

Grezia

aldatu

Greziarren borrokatzeko modua, gutxienez K.a. 650etik, (Txigi olpean irudikatuta dagoen moduan) hoplita falangean oinarritua zegoen, tropa jaurtitzaileez babesturik[46][50]. Hoplitak oinezko soldaduak ziren, erdi-klasekoak (Atenasen zeugites izenekoak), berezko armamentua eskuratzeko gai zirenak[51]. Armadura astuna papar edo lihotorax batez osatuta zegoen, knemidak, kasko bat eta ezkutu biribil eta ahur bat (aspis edo hoplon)[46]. Hoplitak lantza luzeekin (dory) armatuta zeuden, pertsiarrenak baino askoz luzeagoak, eta ezpata bat (xifos). Armadura astunari eta lantza luzeagoei esker greziarrak hobeak ziren aurrez-aurreko borroketan, babes handiago ematen baitzieten[46]. Borrokatxoak egiten zituztenek (psiloi) garrantzia handia zuten liskarretan, Plateako guduan, adibidez, greziar armadaren erdiak ziren[52]. Ez da aipatzen greziarrek Mediar Gerretan zalditeria erabili zutenik.

Itsas armada

aldatu

Gatazkaren hasieran, Mediterraneoaren mendebaldeko itsas armada guztiak trirremetan oinarritzen ziren, hau da, hiru arraun-lerroak zituen itsasontzia. Garai horretako eraso taktikarik usuena zen brankekin oldartzea (itsasontziek branketan brontzezko ariete bat zuten) edo abordatzea, itsasontziek zeramatzaten soldaduekin. Eskarmentu gehiago zuten potentziek hasi ziren erabiltzen diekplous izeneko maniobra. Ez dago argi zertan zetzan, agian, itsasontzien artean nabigatzea eta alboetatik oldartzea[53]. Pertsiar itsas armada, gehienbat, inperioko itsas-gizonez osatuta zegoen: feniziarrak, egiptoarrak, ziliziarrak eta ziprearrak[54][55]. Pertsiar inperioko beste eskualde batzuek itsasontziak horni litzakete, guduak irauten zuen bitartean[54].

Hasierako kontaktuak Pertsia eta Grezia kontinentalaren artean (K.a. 507)

aldatu
 
Herodotoren arabera, atenastarrek Espartaz babesteko, lur eta uraren oparia eman zieten pertsiarrei K.a. 507an[56]
 
Antzinako greziar txaponak Kleistenesen garaian. Atenaren irudia, hontzarekin eta ΑΘΕ inizialak Atenas. Circa K.a. 510-500/490

Artafernesek, Dario I.aren anaiak eta Anatoliako satrapak, K.a. 507anSardes hiriburuan Atenasko enbaxada bat jaso zuen, seguruena Klistenesek bidalitakoa, Pertsiaren laguntza eskatuz Espartaren mehatxuen kontra[57].

Herodotoren ustez, Astafernesek atenastarrei buruzko aurretiko albisterik ez zuenez, bere buruari galdutu zion Nor dira hauek?[57]. Astafernesek eskatu zien “lur eta ur” menpekotasun-sinboloaren gisa, akemenestar laguntzaren truke. Antza denez, enbaxadoreek onartu zuten[57]. Honetaz gain, Astafernesek eskatu zien Hipias atenastar tiranoa berriro onartu behar zutela eta hori egin ezean, mehatxu egin zien Atenas erasotzearekin. Pertsiaren arriskua gora behera, atenastarrek nahiago zuten demokraziarekin jarraitzea. Horregatik enbaxadoreak itzultzean gaitzetsiak izan ziren[57].

« Atenastarrek, pertsiarrekin aliantza bat egiteko asmoz, mezulariak bidali zituzten Sardesera jakitun zirelako Esparta eta Kleomenes gerrarako eragin zituztela. Mezulariak Sardesera heltzean eta agindutakoa esan zutenean, Artafernesek, Histaspesen semeak eta Sardesen erregeordeak, galdetu zien Nor zarete zuek eta nondiz zatozte Pertsiarekin aliantza bat eskatzeko?. Atenastarrek galdera horiek erantzun ondoren, Astafernesek esan zien Dariori “lur eta ur” eman behar zizkiela, eta ondoren, beharbada, aliantza bat egingo zuen haiekin, bestela, alde egin behar zutela. Mezulariek eskatutakoa eztabaidatu eta gero, aliantzaren baldintzak onartu zituzten, baina Atenasera itzuli zirenean, hiritarrek ez zuten akordioa ontzat eman. »

—Herodoto 5.73.[56].

Beste interpretazio bat izan zitekeen akemenestar mandatariak atenastarrak menpekotzat hartzea, lur eta ur ematea agindu ziotelako; beraz, atenastarren joniar matxinadan parte-hartzean, akemenestar agintariaren iritziz, hori zinaren apurketa eta matxinada zen[57].

Joniar matxinada (K.a. 499-493)

aldatu
 
Greziarren eta joniarren Sardesko erreketa Joniar matxinadaren garaian (K.a. 498)

Joniar matxinadarekin lotuta zeuden Eolia, Hexapolis doriarra, Zipre eta Karia erreboltak lotu ziren Pertsiaren kontra, K.a 499tik K.a. 493 arte luzatu zirenak. Arazoaren mamia zen Anatoliako greziar hirien nahigabea Pertsiak inposatutako tiranoekin, gehienbat Miletoko Histieo eta Aristagoras[42][58]. Aristagorasek, K.a. 499an, Artafernesekin batera espedizio bat antolotu zuen Naxos konkistatzeko. Miletoko tiranoak azken helburutzat zuen haren finantza- eta entzute-egoerak sendotzea[58][59]. Naxosko setioak (K.a. 499) porrot egin zuen[60] eta Aristogaresek kontuan harturik Miletoko boterea galduko zuela, Joniako hiri guztiak zirikatu zituen Pertsiako Dario I.aren kontra matxinatzeko[44].

Pertsiarrak saiatu ziren Joniako estatu-hiriak kontrolatzen tokiko tiranoen bidez, nahiz eta greziarrentzat eta pertsiarrentzat etengabeko arazoen jatorria izan. K.a. 498an, Atenas eta Eretriako tropek Sardes hartu eta erre egin zuten[61]. Alabaina, Joniarako itzulian pertsiar armadak Efesoko guduan garaitu zituen[62]. Kanpaina hau izan zen joniarren erasoaldi bakarra, horren ostean, defentsiban jarri ziren.

 
Joniar matxinadako gertakizun garrantzitsuenak.

Pertsiarrek erantzun zuten hiru erasorekin matxinatutako euskualdeen periferia konkistatzeko[63], baina matxinada Kariara hedatu zenez, Diariok izugarrizko armada bat antolatu zuen[64]. Hasieran, kanpaina arrakastatsua izan zen Karian, nahiz eta segada batean Pedasoko guduan garaitua izan[65]. K.a. 496-495 urteen artean, gatazka kale-itsu batean sartu zen[66].

K.a. 494rako, pertsiarrek armada eta ontziteria sendotu zituzten matxinadaren epizentroa, Mileto, erasotzeko[67]. Joniar flota saiatu zen Mileto defendatzen baina Ladeko guduan suntsitua izan zen samostarrak desertatu zutelako[68]. Ondoren, Mileto setiatu eta konkistatua izatean, haren populazioa esklabo bihurtu zen[69]. Karia amore ematearekin, matxinada bukatu bazen ere[70], pertsiarrek K.a. 493. urte osoa behar zuten mendebaldean kostako hiriak menperatzeko[71]. Azkenean, joniarrek bake-itun bat ontzat eman zuten[72].

Joniar matxinada izan zen Grezia eta Akemenestar inperioren arteko gatazkarik handiena, Mediar Gerren lehen fasea izanik.

Pertsiar inperioak berriro Anatolia kontrolatu zuen, baina Dariok zin egin zuen Atenas eta Eretria zigortuko zituela matxinada laguntzeagatik. Bestalde, ikusirik Greziako egoera politikoak inperioa desegonkortu zezakeela, erabaki zuen Grezia konkistatzea[72].

Lehen Mediar Gerra (K.a. 492-490)

aldatu

Artikulu nagusia Lehen Mediar Gerra

Jonia konkistatu ondoren, pertsiarrek pentsatu zuten Atenas eta Eretria zigortzea eta Grezia osoa menperatzea pertsiar inperiorako mehatxu bat desagertzeko asmoz. Greziako Pertsiak egindako lehen inbasioa bi kanpaina nagusitan oinarritu zen[73].

Mardonioren kanpaina (K.a. 492)

aldatu
 
Mediar Gerren lehen fasetako gertakizunak

Mardonio jeneralak, Darioren suhiak, K.a. 492ko kanpaina zuzendu zuen[74]. Honek Trazia berreskuratu zuen, K.a. 513tik Pertsiar inperioaren zati bat zena[75]. Mardoniok ere, lortu zuen Mazedonia Pertsiar inperioko mendeko bat izatea, nahiz eta burujabetasun handia izan[76][77]. Mardonioren ekinaldia eten egin zen ekaitz batek haren ontziteria suntsitu zuenean Athos mendiko kostan. Mardonio bera zauritua izan eta gero, traziar tribu batek mediarren kanpamentua erasotzean, Pertsiara itzuli zen[76][78].

Hurrengo urtean, Dariok planak argi utzi ondoren, enbaxadoreak bidali zituen Greziako hiri guztietara, eskatuz men egitea. Hiri gehienek onartu zuten Atenas eta Esparta izan ezik, mezulariak hil zituztenak[79]. Atenas borrokarako prest eta haren alboan Esparta egonik, Dariok hurrengo urterako kanpainia bat agindu zuen[80].

Datis eta Artafernesen kanpainia (K.a. 490)

aldatu

K.a. 490ean, Datisek eta Artafernesek (Artafernes satraparen semea) armada anfibio baten agindua hartu zuten, Ziliziarako itsasoratu zena[80]. Lehenbizi Rodas uhartera abiatu ziren, non Lidiako tenplu baten kronikak baitio Lindos hiria alperrik setiatu zutela[81]. Ondoren, flota Naxosera abiatu zen biztanle hauek zigortzeko hamar urte lehenago egin zuten erresistentziagatik, baina pertsiar espedizioaren porrotean bukatu zen[82]. Hiritar askok mendietara ihes egin zuten eta harrapatutakoak pertsiarrek esklabo bihurtu zituzten. Ondoren, pertsiarrek naxostarren hiria eta tenpluak erre zituzten[83]. Gerora, ontziteria, Eretriarako bidean, Egeoko uhartez uharte joan zen gatibuak eta tropak hartzeko[82].

Armada, Eretria helburu zelarik, Eubeara abiatu zen[84]. Eretriarrek ez zioten oztoporik jarri pertsiarren lehorreratze eta aurreratzeari, setio baterako prestatzen ziren bitartean. Pertsiarrek sei egunez harresiak eraso zituzten, bi alboetan galerak eraginez, baina zazpigarrenean, Eretriako bi handikik, traizioa eginez, pertsiarrei ateak zabaldu zizkieten. Ondoren, erasotzaileek hiria birrindu zuten, tenpluak eta aldareak arpilatu eta sutan jarri. Gainera, Darioren aginduak jarraituz, hiritar guztiak esklabo bihurtu zituzten[85].

Maratongo gudua

aldatu

Artikulu nagusia Maratongo gudua

 
Greziar hegalek pertsiarrak bilduz

Horren ostean, pertsiar ontziteria Atikako kostaren hegoaldera abiatu zen, Maraton badian lehorreratuz, Atenastik 40 kilometrora[86].

Miltziades Gazteak gidatuta, atenastar armada abiatu zen Maraton lautadaren bi irteerak ixteko. Bost egunetako borrokan ez zenez ezer erabaki, pertsiarrek itsasontzietara itzuli ziren itsasoz Atenas erasoteko asmoz. Behin mediar zalditeria (soldadurik trebeenak) itsasontzietan, 10.000 atenastar muinoetatik lautadara jaitsi ziren. Greziarrek, lehenbizi, oinezko pertsiar hegalak eraso zituzten eta, beranduago, zentroa. Emaitza pertsiar soldaduen txikizio izan zen. Armadaren gainontzekoa, borroka utzirik, itsasontzietara igo zen[87]. Herodotoren arabera, pertsiarrek 6.400 hildako izan zituzten; greziarrek, berriz, bakarrik 192[88].

Bizirik irten ziren pertsiarrak itsasoratu orduko, greziarrak ahalik eta azkarren Atenasera abiatu ziren[89]. Garaiz heldu ziren ekiditzeko Astafernesen Atenasen lehorreratzea[ohar 3]. Aukera galduta zela ikusirik, Astafernesek bukatutzat eman zuen urte horretako kanpaina eta Asiara itzuli zen[91].

Maratongo gudua Mediar Gerren inflexio-puntu bat izan zen, non greziarrak konturatu baitziren pertsiarrak garaituak izan zitezkeela. Honetaz gain, agerian geratu zen greziar hopliten nagusitasuna eta horien indarra, zentzuz erabiltzen zenean[87].

Guden arteko urteak (490-480)

aldatu

Akemenestar inperioa

aldatu

Lehenengo inbasioak porrot egin eta gero, Dario hasi zen beste armada erraldoi bat antolatzen. Honekin, behingoz, Grezia guztiz menperatuko zuen, baina K.a. 486an, Egiptoko matxinadak atzeratu zuen Greziako espedizioa[92]. Dario hiltzean Egiptoko martxa prestatzen zuen bitartean, Pertsiako tronua haren semeari, Xerxes I.ari, egokitu zitzaion[93]. Xerxesek Egiptoko matxinada zapaldu bezain pronto, Grezia inbaditzeko prestatu zen[94]. Eskala handiko inbasioa izatean, epe luzeko prestaketa behar zuen, biltegiratze eta izen-emate itzelekin. Xerxesek agindu zuen Helesponton zubi bat egitea bere armada Europara zeharkatu ahal izateko, eta kanal bat egitea Athos mendia mozteko, K.a. 492an pertsiar flota suntsitua izan zelako, kostaren bazterretik nabigatzen zen bitartean. Garai hartan ez zegoen beste estatu bat anbizio handiko bi ekimen horiek egiteko gauza zenik[95]. Alabaina, Egiptoko eta Babiloniako matxinadek beste urte batez atzeratu zuten ekinaldia[96]. Greziar hiri-estatuen artean bazeuden persiarrei begiko zaienak, adibidez Argos, zeinek agindu baitzuten persiarrak beren mugetara iristean desertatuko zutela[97]. Aleuadatar familiak, Tesaliako Larisa gobernatzen zuena, inbasioan abagune bat ikusi zuen haren boterea hedatzeko[98] Tebasek, nahiz eta esplizituki mediar aldekoa ez izan, susmaten zen inbasio-indarra heltzen zenean persiarrak lagunduko zituela[99][100]. K.a. 481ean, prestaketaren, gutxi gorabehera, lau urteren ondoren, Xerxes hasi zen tropak biltzen Europa inbaditzeko. Herodotoren arabera, 46 naziorekin osatu ziren tropak[101]. Urte horretako udan eta udazkenean, pertsiar armada Anatolian elkartu zen. Ekialdeko satrapietako tropak Kapadoziako Kritalan batu eta gero, Xerxesek Sardesera zuzendu zituen negua igarotzeko[102]. Udaberria heldu orduko, Abidosera mugitu zen mendebaldeko satrapien armadekin biltzeko[103]. Orduan, armada guztia Europarantz abiatu zen, bi pontoien bidez Helespontoa zeharkatuz[104].

Pertsiar armadaren tamaina

aldatu
 
Nazio askotako Xerxes I.aren soldaduak[105] Xerxes I.aren hilobian, Naqsh-e Rostamen.[106][107]

Xerxesek bildutako tropen tamaina eztabaidagarria da. Aditu gehienek uste dute Herodotok eta beste antzinako iturriek emandako 2,5 milioi gehiegi zirela; gaur egun pentsatzen da 200.000ren bat izango zirela[108]. Pertsiar itsas armadari dagokionez, gutxiago eztabaidatzen da; orokorrean onartzen dira Herodotok eta beste antzinako iturri batzuk proposatutako 1.207 itsasontziak, gaurko ikertzaileen ustez, zenbaki hau Salaminako gudukoa baino txikiago izan beharko bazen ere[109][110][111]. Mediar Gerrei buruzko beste lan berri batzuek ez dute zenbaki hori onartzen, pentsatzen dutelako 1.207 izan zirela Iliadan aipaturiko greziarren konbinatutako flotaren itsasontziak. Lan horien arabera, pertsiarren itsasontzien kopurua ez zen 600 baino gehiago izango[111][112][113].

Greziako hiri-estatuak

aldatu

Atenas

aldatu

Maratonen ostean, Miltiades, Maratongo heroia, Parosko kanpaina militar batean zauritua izan zen. Ezgai zegoelarik, Alkmeonidar familia indartsuak[114] haren kontra joan zen, kanpainaren porrota leporatuz. Izun galanta bat ezarri zioten Miltiadesi atenastar herriari huts egiteagatik, baina zaurien ondorioz hil zen zenbait aste geroago[115].

Temistoklek, behe mailako herrian oinarriturik, Miltiades hutsunea bete zuen, hurrengo hamarkadan Atenasko beso luzeko politikaririk handiena bilkatu zelarik. Garai horretan, Temistoklek itsas armada handitu zuen[115]. Atenastarrak konturatzen ziren Grezia konkistatzeko pertsiar interesa ez zela amaitu[94]; beraz, flotaren indartzea eta Pertsiaren mehatxua lotuta zeuden[115]. Aristides, Temistoklesen aurkari handia eta zeugiten txapelduna (hopliten goi-mailako klasea) politika horren kontra zegoen[116].

K.a. 483an, zilar-zainak aurkitu ziren Lauriongo meatzetan[117]. Temistoklek proposatu zuen zilarra erabiltzea trirreme berriak egiteko, Eginaren kontra gerraren aitxakia erabiliz[118].

Plutarkok iradokitzen du Temistoklek nahita ekidin zuela Pertsia aipatzea uste zuelako oso urruneko mehatxua zela atenastarrak konbentzitzeko, baina Pertsia haren benetazko kezka zen[117]. Fineren arabera, hainbat atenastarrek onartzen zuten ontziteria handitzea beharrezkoa zelako pertsiarren aurrean eta jakitunak zirelako mediarren prestaketaz. Aristidesen oposizioa gorabehera, Temistokleren proposamena aurrera joan zen, beharbada atenastar txiro askok ontziterian arraunlari moduan lan egin nahi zutelako[119]. Ez dago argi hasieran 100 edo 200 itsasontzi onartu ziren egiteko. Finek eta Hollandek uste dute hasieran 100 itsasontzi egin zirela, baina gerora, gehiago egin zituztela[118][119]. Aristidesek jarraitu zuen Temistokleri oposizioa egiten, eta bien arteko tentsioa gehiengo mailara K.a. 482ko neguan heltzean, atenasterrek Aristides ostrazismora bidali zuten. Hollanderen ustez hau izan zen historiako lehen erreferenduma, eta horren ostean Temistokleren ekimenek ez zuten oztoporik izan; are gehiago, pertsiar prestaketen oharturik, atenastarrek baimena eman zioten, Temistoklek eskatutako baino itsasontzi gehiago egiteko[118]. Honela, pertsiar inbasiorako prestatzen ari ziren bitartean, Temistokle Atenasko liderra bilakatu zen[120].

Esparta

aldatu
 
Ustezko hoplita espartarra (Vixeko kratera, c. K.a. 500).[121]

Espartako Demaratos erregea K.a. 491n boteretik kendu zuten eta ordezkoa haren iloba (Leotikidas) izan zen. Demaratos umiliaturik, K.a. 490aren ostean, Darioren gortera exiliatu zen, Susan[92], Greziari buruzko arazoetan kontseilari izateko. Espartarrak Xerxesi lagundu zion bigarren inbasioan[122]. Herodotoren VII. liburuaren amaieran, azaltzen da Demaratosek, bigarren inbasioa baino lehen, argizarizko taula lau bat bidali zuela Espartara. Argizaria kentzean, marraztutako mezu bat agertu zen hondoan, Xerxesen planak ohartaraziz[123]. Hala ere, beste historialari batzuk uste dute testu hau geroko egile batek sartu zuela, VII. eta VIII. liburuen arteko hutsune bat betetzeko[124]; beraz, pasadizo honen egiatasuna zalantzan dago.

K.a. 481ean, Xerxesek enbaxadoreak bidali zituen Greziako hiri-estatuetara elikagaiak, lurra eta ura eskatuz, Pertsiara sumisio gisa. Enbaxadorek, berariaz ez ziren Atenas eta Espartara joan pentsatuz pertsiar eskakizunak hiri horiei ez zitzaiela interesatzen[125]. Pertsiaren kontrako estatuak hasi ziren elkartzen aurreko hiri horiekin. Korinton, K.a. 481ko udazkenean, estatuen kongresu bat egin zen baita hiri-estatuen aliantza bat burutu ere[126]. Konfederazio horrek boterea zuen laguntza eskatzeko eta tropak bidaltzeko defendatu behar ziren puntuetara, baina kideekin kontsultatu ostean. Herodotok ez zuen aipatu izen bat aliantzarako, bakarrik deitu zien"οἱ Ἕλληνες (greziarrak) edo aliantza zin egin duten greziarrak (Godleyek itzulita) edo elkarrekin dauden greziarrak (Rawlinsonek itzulita)[127]. Hemendik aurrera aliatuak deituko ditugu. Atenas eta Esparta kongresuko buruzagiak ziren, estatu guztien interesa defentsa izanik[128]. Ezer gutxi dakigu kongresuan egindako eztabaidetaz. Bakarrik 700 greziar hiri-estatuetatik 70 ordezkari bidali zituztela. Hala ere, kopurua ezohikoa zen banatutako Greziar hartan, bereziki kongresuan zeuden hiri-estatu batzuk, teknikoki, elkarren aurkako gerran zeudelako[129].

Bigarren Mediar Gerra (K.a. 480-479)

aldatu

Artikulu nagusia Bigarren Mediar Gerra

Trazia, Mazedonia eta Tesalia K.a. 480. urtearen hasieran

aldatu

Pertsiarrek Helesponto zeharkatu zuten K.a. 480eko apirilean eta Greziara abiatu ziren. Hiru hilabete behar zuten, oposiziorik gabe, joateko Helespontotik Termaraino. Eten bat egin zuten Doriskon itsas armadarekin elkartzeko. Xerxesek tropa berrantolatu zuen unitate taktikoetan, ordura arte martxarako erabilitako formazioak baztertuz[130].

 
Gertaera nagusiak Bigarren Mediar Gerran

Aliatuen kongresua K.a. 480eko udaberrian bildu zen eta erabaki zuen Tenpeko haran estua defendatzea, Tesaliako mugan, Xerxesen aurreratzea oztopatzeko[131]. Han egonda, Alexander I.a Mazedoniakoak esan zien Xerxesen armadak harana beste partetik zeharka zezakeela, baita pertsiar armadaren tamainaz ere, orduan, greziarrak atzera joan ziren. Gerora, jakin zuten Xerxesek Helespontoa zeharkatu zuela.[132]. Gauzak honela, Temistoklek proposatu zuen beste estrategia bat: Greziaren hegoaldera joateko (Beozia, Atika eta Peloponeso) pertsiarrek Termopiletako igarobide estua zeharkatu behar zutelako, zeina greziar hoplitek blokea lezakete pertsiar armadaren tamaina gorabehera. Gainera, pertsiarrek Termopilak itsasoz saihestea eragozteko, atenastar eta aliatu itsas armadek Artemisioneko itsasartea oztopa lezakete. Kongresuak onartu zuen estrategia[133] Badaezpada, Peloponesoko hiriek beste plan bat antolatu zuten Korintoko itsmoa defendatzeko, Atenasko emakumeak eta umeak Peloponesoko Trezena hirira eraman zituzten bitartean[134].

Termopilak eta Artemisoko guduak (K.a. 480)

aldatu

Artikulu nagusiak Termopiletako gudua eta Artemisioneko gudua

Xerxesek kalkulatu zuen Termopiletara helduko zirela Olinpiar Jokoak eta Karneiako jaialdiaren garaian. Espartarrek sakrilegiotzat hartzen zuten egun horietan borroka egitea, baina mehatxua hain serioa zen non Leonidas erregea bidali baitzuten haren 300 bizkarzainekin (hippeis izenekoak). Ohiko hippeis gazteak beteranoekin ordezkatu zituzten, nahiz eta hauek seme-alabak izan. Leonidasek Peloponesoko beste aliatuen kontingenteen laguntza izan zuen, gehi Termopiletarako bidean lotu zirenak[135]. Aliatuek igarobidea okupatu zuten, Fozeako harresiak eta igarobidearenak berreraiki eta gero, Xerxes etorrera itxaron zuten[136].

 
Termopiletako igarobidea

Pertsiarrak Termopiletara abuztuaren erdira heldu zirenean, Xerxesek hiru egunez itxaron zuen greziarrek ihes egingo zutelako ustean, baina konturatu zenean aliatuak ez zirela mugituko, erasotzea agindu zuen[137]. Alabaina, aliatuen posizioa hopliten gerra-sistemara egokitzen zen; pertsiarren kontingenteek greziarren falangea, armadaren buruan zegoela, eraso egin behar zutelako[138]. Bi egunetan greziarrek aurre egin zieten pertsiarrei, hilezkorrak barne. Hala ere, bigarren egunaren amaieran, tokiko biztanle batek (Efialtes Trakiskoa) Xerxesi erakutsi zion mendiko zidor bat aliatuak atzeguardiatik harrapatzeko.

Esploratzaileek ohartarazita saihetsetik erasotuak zirela, Leonidasek armada aliatu gehienari alde egiteko esan zion, eta atzeguardia babesteko 2.000 gizonekin geratu zen. Azken egunean, greziarrak harresietatik lur zabalera irten ziren ahalik eta pertsiar gehienak hiltzeko, baina azkenean, pertsiarrek hil edo harrapatu zituzten[139]. Termopiletako guduarekin batera, aliatuen itsas armada batek Artemisioneko itsasartea defendatzen zuen, honela Termopiletako greziarren hegala babestuz[140]. Hor, aliatuek hiru egunez pertsiarrak eten zituzten, baina Leonidasen eta greziar tropen porrotaz jabetzean, greziar ontziteria, seriozki kalteturik, eta ikusirik zentzugabekeria zela Termopiletako hegala defendatzea, Salaminako uhartera erretiratu zen[141].

Salaminako gudua (K.a. 480ko iraila)

aldatu

Artikulu nagusia Atenasen suntsiketa eta Salaminako gudua

Termopiletako garaipenak adierazten zuen Beozia osoa Xerxesen eskuetan erori zela eta Atika zabalik zegoela pertsiarren inbasiorako. Atenasko populazioaren enparaua Salaminara ebakuatu zen[142]. Aliatuak lerro bat hasi ziren prestatzen Korintoko istmoa defendatzeko, horretarako harresi bat eraiki zuten, Megaratirako errepidea moztuz eta Atenas pertsiarrei abandonatuz[143]. Atenas erori zen haren defendatzaile eskasak Akropolian garaituak izan ondoren. Orduan, Xerxesek agindu zuen Atenas suntsitzea[144].

 
Diagrama eskematikoa Salaminako guduaren gertakizunak azalduz

Pertsiarrek ia Grezia osoa konkistatuta zuten, baina Xerxesek ez zuen espero horrenbesteko erresistentziarik. Haren lehentasuna zen ahalik eta lasterren gerra bukatzea[145]. Aliatuen armada birrintzekotan, Greziak amore emango zuen[146]. Greziarrek, alderantziz, suntsiketa ekidin nahi zuten edo, Temistoklek nahi zuen bezala, pertsiar flota hondoratu mediar inbasioarekin bukatzeko[147]. Honela, aliatuen itsasontziak Salaminako kostatik kanpo egon ziren irailean, pertsiarren etorrera gertu bazegoen ere. Atenasko suntsiketaren ondoren, aliatuen ontziteria Salaminako kostatik at egon zen pertsiarrak gudura erakartzeko[148]. Temistoklek engainaturik, pertsiar armada Salaminako itsasartean sartu zen[149]. Han egonda, pertsiar flotaren tamaina handia oztopo bat zen maniobratzeko, ondorioz desantolatu zen[150]. Abaguneaz baliatuz, aliatuek eraso egin zuten erabateko garaipena lortuz, gutxienez 200 itsasontzi hartu edo hondoratu zituzten. Honela, Peloponesoa ziurtatu zen[151].

Herodotoren arabera, Xerxesek nahi zuen itsasartetik errepide bat egitea Salaminako atenastar ebakuatuak erasotzeko, baina egitasmoa azkar laga zen. Pertsiako itsas-nagusitasuna galdurik, Xerxes beldur zen aliatuak Helespontora abiatuko ote ziren pontoiak apurtzeko[152]. Horregatik, Mardonio, borondatez, Grezian geratu zen ondo aukeratutako armada batekin konkista bukatzeko. Bitartean, Xerxes Asiara erretiratu zen armadaren zati handienarekin[153]. Mardoniok negua Beozian eta Tesalian igaro zuen bitartean, atenastarrak kiskalitako hirira itzuli ziren negua pasatzeko[145].

Platea eta Mikalako guduak (K.a. 479ko ekaina)

aldatu

Artikulu nagusia Platea eta Mikalako guduak

 
Espartanoak Plateako guduan pertsiarrekin borroka egiten. XIX. mendeko ilustrazioa.

Neguan, aliatuen arteko tentsioa hasi zen. Atenastarren ezinegona handia zen ez zutelako istmo bat babestuak izateko, baina beren ontziteria ezinbestekoa zen Peloponeso defendateko eta, gainera, uste zutenez haiekin izandako trataera ez zela ona izan, udaberrian erabaki zuten aliatuen ontziterian parte ez hartzea[154].

Mardonio jakitun zenez istmoren kontra eraso bat zentzugabea zela, Tesalian gelditu zen. Bitartean, aliatuek ez zuten nahi Peloponesotik kanpo tropak bidaltzea[154]. Mardoniok kale itsu hortatik ateratzeko, Alexander I.a Mazedoniakoaren bitartez atenastarrei bakea eskaini zien. Atenastarrek ziurtatu zuten Espartako delegazio bat zegoela entzuteko nola Atenasek Pertsiaren proposamena ukatzen zuen[155]. Ondorioz, Atenas berriro ebakuatu zen eta pertsiarrak hegoalderantz abiatu ziren hiriaz jabetzeko. Mardoniok berriro bake-proposamena egin zien Salaminan zeuden atenastar errefuxiatuei. Orduan, Atenasek, Megarak eta Platearekin batera mezulariak bidali zituzten Espartara laguntza eske, mehatxatuz ez lortzekotan, Pertsiaren baldintzak onartuko zituztela[156]. Eskaera horri espartarrek erantzun zuten izugarrizko armada bat antolatuz Peloponesoko hiri guztien artean, eta pertsiarren bila abiatu ziren[157]. Mardoniok entzun zuenean aliatuak bidean zeudela, Beoziara erretiratu zen, eta Platearen inguruan zegoela, saiatu zen lur zabalean aurkitzen zalditeria erabiltzeko[158]. Aliatuak, Pausaniasek zuzenduta, Plateako gainetan egon ziren pertsiarren taktikak eragozteko. Zenbait egunen ondoren, non maniobrek kale itsu batera eraman zuten, Pausaniasek agindu zuen tropak aliatuen jatorrizko posizioetara atzeratzea. Mugimendu hori ez zen zuzena izan, atenastarrak, espartarrak eta tegeatarrak hainbat muinotan isolaturik utzi zituelako, beste kontingenteek urrun sakabanaturik zeudenean Platearen inguruan[159]. Mardoniok egoera ezin hobea zela ikusirik, agindu zuen armada osoarekin oldartzea[160]. Hala ere, pertsiar infanteriak ezin zuen ezer lortu haren armamentua ahulagoa zelako greziar hoplitena baino[161]. Orduan, espartarrek Mardonioren bizkarzainak erasotzean haren buruzagia hil zuten[162]. Horren ostean, pertsiar armada guztia barreiatu zen; 40.000 soldaduk lortu zuten Tesaliarako bidetik alde egitea[163], baina gainontzekoek pertsiar kanpamentura ihes egin zuten non harrapaturik egotean, greziarrek sarraski bat egin eta erabateko garaipena lortu zuten[164][165].

Herodotoren arabera, Plateako guduaren arratsaldean, garaipenaren zurrumurruak aliatuen itsas armadaraino heldu zirela, Mikala (Jonia) kostaldetik kanpo zegoela[166]. Adoreak puztuta, aliatuek, egun berean, izugarrizko garaipena lortu zuten Mikalako guduan pertsiar flota suntsituz. Egun horretan, pertsiarren itsas-boterea gainbehera joan zen, greziarena kontrako bidea hartzen zuen bitartean[167]. Gaur egun, zenbait historialarik dudan jartzen dute Plateako gudua egun berean gertatuko zenik, hala eta guztiz ere, litekeena da gertakizuna aliatuek Greziako garaipenaren berri entzun ondoren izatea[168].

Greziarren kontraerasoa (K.a. 479-478)

aldatu

Mikala eta Jonia

aldatu

Mikala zen, nolabait, gatazkaren beste fase berri baten hasiera, non greziarrek pertsiarren kontrako erasora jo baitzuten[169]. Mikalaren garaipenaren berehalako emaitza izan zen Anatoliako greziar hirien bigarren matxinada. Samostarrek eta miletoarrek aktiboki borrokatu zuten pertsiarren kontra Mikalan, hortaz, haren altxamendua argi eta garbi adieraztean, beste hiri batzuek adibidea jarraitu zuten[170][171].

Sestos

aldatu

Mikalarena gertatu eta gutxira, aliatuen flotak Helespontora jo zuen itsasontzi-pontoiak apurtzeko, baina jadanik kenduta zeuden[172]. Peloponesokoak etxera itzuli ziren baina atenastarrek erabaki zuten Traziako Chersonesos eraso egitea, oraindik pertsiarren esku zegoelako[172]. Pertsiarrak eta haien aliatuak ere Sestosera abiatu ziren. Haien artean Oebazo Kardiakoa zegoen, pontoien kableak eta beste ekipamendua zituena.[173]. Pertsiar gobernadorea, Artaiktes, aliatuak erasoko ez zutelakoan, ez zen prestatu setio baterako[174], baina atenastarrek Sestosi setio jarri zioten[172]. Setioak hainbat hilabete iraun zuen, tropan nahigabea sortuz[175], baina, azkenean, elikagaiak hirian agortu zirenean, pertsiarrek gutxien zaindutako hiriko toki batetik, gauez alde egin zuten. Atenastarrak hiriaz jabetu ziren hurrengo egunean[176].

Atenastar tropa gehienak berehala joan ziren pertsiar tropak jazartzeko[176]. Oebazusenak Traziako tribu batek harrapatu zituen, buruzagia Plistorus jaikoari sakrifikatuz. Azkenean, atenastarrek Artaiktes iritsi zuten, harekin zeuden pertsiar batzuk hil zituzten eta Artaiktes preso hartu zuten[177]. Artaiktes, Eleoko jendeak eskatuta, gurutziltzatu zuten, Eleo hiria Chersonesos gobernadoreak harpilatu zuelako[178]. Atenastarrak, eskualdea lasaitu eta gero, Atenasera itzuli ziren pontoietako kableak trofeo gisa harturik[179].

K.a. 478an, oraindik heleniar aliantza indarrean zegoela, aliatuek flota bat antolatu zuten, Pausaniasen agindu pean, Pelopenesokok 20 itsasotzi eratu zituen, Atenasek beste 30 itsasontzi, baina ez dago jakiterik beste aliatuen kopurua zenbatekoa zen. Tuzididesen arabera, flota hau Ziprerantz abiatu zen uharte gehienak menperatuz[180]. Ez dago argi Tuzididesek esandakoa. Sealeyk iradokitzen zuen hori, funtsean, eraso bat zela Zipreko pertsiar garnizioetatik ahalik eta altxor gehiena lortzeko[181]. Ez da azaltzen aliatuek hiria kontrolatu nahi zuten, laster Bizantzioraino abiatu zirelako[180]. Bestalde, Delosko Ligak Zipre behin eta berriz erasotzeak aditzera ematen du aliatuek irlan ez zituztela garniziorik edo hauek azkar bota zituztela.

Bizantzio

aldatu

Horren ondoren, flota Bizantziora abiatu zen hiria setiatzeko eta, azkenean, konkistatzeko[180]. Bizantzio eta Sestosen menperatzeak aliatuei ahalbideratzen zien Asiaren eta Europaren itsasarteak kontrolatzea (aurretiaz pertsiarrek zeharkatutakoak) eta Itsaso Beltzeko merkatuan sartzea[182].

Setioren ondoren Pausaniasen arazoak hasi ziren. Ez dago argi zer gertatu zen, Tuzididesek xehetasun gutxi ematen dituelako eta ondoko historialarien irudimen izugarriak gehiegi argitzen ez duelako[182]. Haren harrokeria eta bidegabeko ekintzen erruz, (Tuzididesek dio bortizkeria zela), Pausaniasek aliatu askoren begirunea galdu zuen, batez ere persiarren aginteaz askatuta izandakoena[181][182][183]. Joniarrek eta beste batzuk atenastarrei eskatu zieten kanpainaren lidergoa hartzea, eta honela adostu zuten[183]. Espartan, egoeraz jabeturik, Pausanias deitu zuten epaitua izateko, etsaiekin kolaboratu izanaz. Nahiz eta epaileek esan errugabea zela, ez zuen ospea ezta agindua berreskuratu[183].

Pausanias Bizantziora itzuli zen hiritar arrunt gisa, K.a. 477an, baina agintea berreskuratu ondoren atenastarrek kanporatu zituen. Orduan, Bosforo zeharkatu zuen eta Kolonain, Troade ibaian, finkatu zen, berriro pertsiarrekin kolaboratzeaz salatua izan zen. Espartako prozesuan zegoela epaiketa berria izateko, erabaki zuen gosez bere buruaz beste egitea[184]. Denbora-tartea argi ez bada ere, Pausanias Bizantzioko agintaria izango zen K.a. 470era arte[184].

Bitartean, espartarrak Dorkis Bizantziora bidali zituzten indar txikiarekin, aliatuen indarraren buruzagia izateko. Hala eta guztiz ere, ohartu zen gainerako aliatuek jada ez zirela espartarren zuzendaritza onartzeko prest eta, ondorioz, etxera itzuli zen[183].

Delosko Ligaren guduak (K.a 477-449)

aldatu

Delosko Liga

aldatu

Artikulu nagusia Delosko Liga

 
Atenas eta haren inperioa K.a. 431n. Inperioa izan zen Delosko Ligaren zuzeneko ondorioa

Bizantzioren ondoren, espartarrak prest zeuden gerran haren parte-hartzea uzteko, haien ustez, Grezia eta Joniako hiriak askatu ondoren, Ligaren hasierako helburua lortu zelako. Hala ere, sentsazioa zen ezinezkoa zela epe luzerako Anatoliako greziar hiriak bermatzea[185].

Mikalaren ostean, Leotikidas II.a erregeak proposatu zuen Anatoliako greziar guztiak Europara lekualdatzea, pertsiar menpetik askatzeko. Xantipok, Mikalako buruzagi atenastarrak, ideia baztertu zuen; joniar hiriak jatorriz Atenasko koloniak zirelako eta Atenasek, norbait defendatzekotan, joniar koloniak defendatuko zituen[185]. Adierazpen horiek markatu zuten aliantzaren zuzendaritza Atenasera pasatu zen momentua[185]. Atenasen zuzendaritza esplizitua hasi zen Esparta Bizantziora erretiratu zenean. Ordura arte, Xerxesen inbasioaren aurkako borrokaren aliantzaren buruzagiak Esparta eta Peloponesoko Liga izan ziren. Espartak eta beste aliatuek atzera egin zutenean, kongresu bat antolatu zen Delos uharte sakratuan itun berri bat ezartzeko pertsiarren kontra. Aliantza horretan Egeoko uharte asko sartuta zeuden, eta hartutako izena zen Atenasko Lehen Aliantza, usuena Delosko Liga bazen ere. Tuzididesen arabera, Ligaren helburu nagusia zen pertsiarrengandik pairatutakoaz mendekua hartzea[186]. Xede hori hiru ahaleginetan gauzatu zen: inbasio bat prestatzean; pertsiarren aurkako mendekua bilatzean, eta gerraren harrapakinak banatzeko bide bat antolatzean. Bazkideek konpromezuren bat hartu zuten: armadak biltzea edo zergak altxortegi bateratu bati ordaintzea. Estatu gehienek aukeratu zuten zergak ordaintzea[186].

Pertsiaren kontrako kanpainak

aldatu

Artikulu nagusia: Delosko Ligaren gerrak

 
Delosko Ligak egindako gerrak eta hauen tokiak K.a. 477–449. urteen artean

K.a. 470eko hamarkadan zehar, Delosko Ligak Trazian eta Egeon kanpainak egin zituen eskualdeko gainerako pertsiar garnizioak kentzeko, batez ere Zimon politikari atenastarraren agindupean[187]. Hurrengo hamarkadaren hasieran, Zimon Anatoliako kanpaina hasi zen, greziarren posizioa sendotzeko[188].

Panfiliako Eurimedonteko guduan, atenastarrek eta aliatuen flotak garaipen bikoitz izugarria lortu zuten: itsasoan, flota pertsiarra suntsitu zuten eta, greziar soldaduak lehorretatzean, pertsiar armada eraso eta garaitu zuten. Ondoren, pertsiarrek jarrera pasiboa hartuz, saiatu ziren borroketan parte ez hartzen[189].

K.a. 460. urtearen amaieran, atenastarrek erabaki handinahia hartu zuten Pertsiar inperioaren Egiptoko satrapiako matxinadari laguntzean. Hasieran, greziarrek garaipenak izan arren, ezin zuten Menfisko Pertsiako garnizioa harrapatu, hiru urteko setio luze baten ondoren[190]. Gerora, pertsiarrek kontraeraso egin zuten, eta Atenasko indarra 18 hilabetetan setiatu zuten, ezabatu baino lehen[191]. Hondamendi horrek, gertatu zena Peloponesoko Lehen Gerraren bitartean, atenastarrei konturarazi zien pertsiarren kontrako gerrak baztertu behar zituztela[192]. Hala ere, K.a. 451n, Grezian su-etena adostu zenean, Zimonek Ziprera espedizio bat gidatu zuen. Kition setiatze ari zela, Zimon hil zen eta atenastarrak erretiratu ziren, baina garaipen bikoitza lortu zuten Zipreko Salamina guduan alde egitean[193].

Kanpaina horrek ez zuen bakarrik adierazi Delosko Ligaren eta Pertsiaren liskarren amaiera baizik eta Mediar Gerren bukaera ere[194].

Bakea Pertsiarekin

aldatu

Zipreko Salaminako guduaren ostean, Tuzididesek ez du gehiago aipatzen pertsiarren gatazka, bakarrik dio greziarrak etxera itzuli zirela[193]. Bestalde, Diodorok dio Salaminaren ostean bake-itun bat sinatu zela pertsiarrekin: Kaliasen bakea[195]. Litekeena da Diodorok puntu honetan, Efororen Historia unibertsala jarraitzea, zeinak haren irakaslearen (Isokrates) eragina nabaria baita bake-ituna K.a. 380an gertatu zela esatean[19]. Hala ere, K.a. IV. mendeko Kalistenes eta Teoponpo historialariek dudan jarri zuten tratatu hori gertatu zenik[196].

Agian, atenastarrak saiatu ziren aldez aurretik pertsiarrekin negoziatzen. Plutarkoren arabera, Eurimedonteko garaipenaren ostean, Artaxerxesek greziarrekin bakea adosteko, Atenasek Kalias enbaxadorea izendatu zuen. Hala ere, Plutarkok adierazten zuen moduan, Kalistenesek ukatzen zuen bakea K.a. 466. urtearen inguruan gertatu zenik[189]. Herodotok ere aipatzen du Kaliasek zuzendutako enbaxada Susara bidali zela Artaxerxekin negoziatzeko[197]. Enbaxada data c. K.a. 461ean zen, Argosen eta Atenasen arteko aliantza egin eta gero[19], Argosko ordezkariak zeudelako. Enbaxadaren helburua zen nolabaiteko bakea lortzea, baina negoziazioen porrotaren ondorioz, atenastarrek Egiptoko matxinada lagundu zuten[198]. Antzinako iturriak ez daude ados bake ofiziala zen ala ez, edo adostutakoa errespetatu zenentz.

Historialari modernoen iritziak banatuta daude; adibidez, Finek Kaliasen bakea onartzen duen bitartean[19], Sealeyek ukatzen du[199]. Hollandek, berriz, onartzen du nolabaiteko akordioa egin zela Atenas eta Pertsiaren artean, baina ez zela benetako itun bat izan[200]. Finen ustez, Kalistenesek ukatzen duenean Eurimedonteren ostean itun bat sinatu zela, ez du baztertzen beste momentu batean bakea sinatu zenik. Gainera, gehitzen du Teoponpo hitz egiten ari zela Pertsiarekin, K.a. 423an, negoziatutako hitzarmen bati buruz[19]. Ikuspuntu hauek zuzenak badira, ozpotorik handiena kentzen da tratatuaren existentzia baieztatzeko. Itunaren existentziari buruzko beste argudio bat da K.a. 449ko atenastarren berehalako atzera-egitea. Horrek, Fineren arabera, zentzua zuen bake-itun bat egin ondoren[201]. Bestalde, Tuzididesek ez zuen aipatu akordioren bat sinatu zenik, Pentekontetzia lanaren helburua, atenastar boterearen igoera azaltzea zelako, eta ustezko itun batek, gehi Delosko Ligaren betebeharrek, Atenasen agintaritza azkarrago bultzatuko zuten[202]. Aitzitik, Tuzididesen pasarte batzuk hobeto interpretatzen dira bake-itun batez[19]; beraz, historialari modernoak ez daude ados tratatuaren existentziarekin.

Antzinako iturriek xehetasun sendoak ematen dituzte itunari buruz:[19][195][196]

  • Asiako greziar hiri guztiak berezko legeekin biziko dira edo autonomoak izango dira (itzulpenaren arabera)
  • Pertsiako satrapak (eta ustez beren armadak) ez ziren Kizil-Irmak ibaiaren mendebaldera bidaiatuko (Isokratesek), edo ez dira zaldiz joango Egeo Itsasotik eguneko bidaia bat baino gertuago (Kalistenesek), edo oinez ez dira egongo Egeo Itsasotik eguneko bidaia hiru egun baino gertuago (Eforok eta Diodorok)
  • Pertsiar itsasontziak ez dira nabigatuko Faselisen mendebaldera (Anatoliako hegoaldeko kostan) ezta Zinear haitzen mendebaldera (seguru asko Bosforoko muturreko ekialdean), iparraldeko kostan.
  • Erregeak eta haren jeneralek zehaztapen hauek onartzen badituzte, orduan atenastarrek ez dituzte Pertsiako lurretara tropak bidaliko.

Pertsiar ikuspuntutik, termino hauek ez ziren hain iraingarriak izan, hasieran irudi zezaketen moduan. Persiarrek jadanik Asiako greziako hiriei berezko legeekin gobernatzeko baimena eman zietelako (Artafernesek burutu zuen berrantolaketa, Joniar matxinadaren ondoren). Termino horien arabera, joniarrak oraindik pertsiarren menpekoak ziren. Bestalde, Atenasek itsas-nagusitasuna Zipreko Salaminan eta Euridemonten erakustean, edozein lege-mugak, izatez, errealitate militarra adierazten zuen. Pertsiar tropen mugimendua erresumaren barruan mugatuta egoteak Artaxerxesi ziurtatzen zion atenastarrek ez zutela Pertsia inbadituko.

Ondorioak eta geroko gatazkak

aldatu
 
Liziako dinastia, Kerei, Atenarekin aurrealdean eta bera pertsiar txanoarekin, atzealdean. c. K.a. 440/30–410
 
Tiribazoko lanketa, Lidiako satrapa, with Ahura Mazda aurrealdean. K.a. 388–380

Pertsiarekin izandako gatazka amaitu zenean, Atenasko inperioa, Delosko Ligarekin, gauzatu zen[203]. Nahiz eta liskarrak desagertu, Atenasen aliatuek jarraitu behar zuten dirua edo itsasontziak ematen[202]. Atenas eta Espartaren arteko gatazka, K.a. 460tik aldizka pizten zen Grezian, baina, azkenean, K.a. 445ean amaitu zen 30 urteko bake-itun batekin[204]. Hala ere, Espartaren eta Atenasen arteko etsaitasuna gero eta handiagoa izatean, Bigarren Peloponesoko Gerran bukatu zen 14 urte beranduago[205]. Gatazka honek, 27 urtez luzatu zena, ez zuen bakarrik ekarri Atenasen boterearen suntsiketa eta atenastar inperioaren zatiketa, baizik eta Espartaren nagusitasuna Grezian ere[206]. Hala ere, Atenasek ez zituen bakarrik ondorioak pairatu, gatazkak Grezia osoa ahuldu zuen[207].

Guduetan behin eta berriz garaiturik eta barneko matxinadez beterik, K.a. 449 geroztik, pertsiarrak ez ziren gai izan greziarren kontra borrokatzeko. Hori dela eta, Artaxerxesek eta haren ondorengoek banatu eta irabaziko duzu politika ezarri zuten[207]. Greziarrei zuzenean eraso egin beharrean, pertsiarrak, haien helburuak lortzeko, saiatu ziren politikariak erosten Atenas Espartaren kontra jartzeko. Honela, greziarrek, barne gatazketan arduraturik, ez zuten Pertsia erasotuko[207]. Grezia eta pertsiaren arteko gatazka ez zer gertatu K.a. 396 arte, Espartako Agesilao II.a erregeak Anatolia inbaditu zuenean; Plutarkoren iritziz, greziarrak hain lanpetuta zeuden beraien boterea birrinduz non ezin zutela barbaroekin borroka egin[194].

Delosko Ligaren gerretan, Grezia eta Mediaren arteko boterearen balantza pertsiarren alde mugitu zen. Hala ere, mende erdi baten barneko greziar gatazken ondoren, Pertsia ez zen gai izan boterea berreskuratzeko. Pertsiarrek parte hartu zuten Peloponesoko gerran K.a. 411n, Espartarekin elkarren arteko laguntzako ituna sinatuz. Horren arabera, Pertsiako flota Espartarekin borroka egingo zuen Jonia kontrolatzearen truke[208].

K.a. 404an, Ziro Gaztea saiatu zenean Pertsiako tronua lortzen, Grezia osotik 13.000 mertzenario errekrutatu zituen. Espartak, elkarren arteko laguntzeko ituna jarraituz, 700-800 soldadu bidali zituen, benetako helburua jakin gabe[209]. Ziroren porrotaren ostean, Pertsia saitu zen Joniar hiriak kontrolatzen, gatazkaren bitartean matxinatu zirelako. Joniarrek, amore eman gabe, Espartari laguntza eskatu zioten, zeinak K.a. 396-395ean eman baitzien[210]. Atenas, ostera, Pertsiaren alde lerrokatzean, gatazka gogor bat hasi zen Grezian: Korintoko gerra.

Gera bukatzerakoan, K.a. 387an, Espartak Pertsiari laguntza eskatu zion haren posizioa indartzeko. Gerra amaitu zen Antalzidasen Bakea itunarekin eta Artaxerxesek Anatoliako greziar hiriak berreskuratu zituen. Bakea ziurtatzeko, Artaxerxesek Greziako hiri-estutuak mehatxatu zituen bake ituna errespetatzen ez bazuten[211]. Hitzarmen iraingarriak Joniako greziar hiriak sakrifikatzen zituen Espartaren kontinentean nagusitasunaren truke[212].

Itun horren ondorioz, greziar hizlariak hasi ziren Kaliasen bakeari erreferentzia egiten (fikziozkoa edo ez) eta Erregearen Bakearekin kontrajartzen zuten, antzinako garai onak gogora ekartzen zituelako, Delosko Ligak greziar Egeoa Pertsiako boteretik aske utzi zuenean[19].

Oharrak

aldatu
  1. Mediar Gerren aldiaren iraupena eztabaidagarria da adituen artean; Joniar matxinada eta Delosko Ligaren gerrak batzuetan baztertzen dira. Artikulo honek gerra gehienak azaltzen ditu.
  2. Oso ahula da K.a. VI. mende aurretik Panionionaren froga arkeologikoa, eta beharbada tenplu hau berandu samar garatu zen[29].
  3. Mito bat da mezulari bat garaipenaren berriekin Maratonetik Atenasera korrika heldu orduko hil zela, baina hori inspirazio bat bihurtu zen Maraton atletismo-lehiaketa antolatzeko. Lehen aldiz K.o. 1896an Atenasko Joko Olinpikoetan sartu zen[90].

Erreferentziak

aldatu
  1. http://ancienthistory.about.com/od/persianwars/p/PersianWars101.htm
  2. EHRENBERG, Victor (2011): From Solon to Socrates: Greek History and Civilization During the 6th and 5th Centuries Routledge argitaletxea, Abingdon, England, 99-100 or., ISBN 978-0-41558487-6
  3. ROISMAN, Joseph; WORTHINGTON, Ian (2011). Bidaide bat antzinako Mazedoniara. John Wiley eta seme-alabak. ISBN 978-1-44-435163-7. 2019.06.12an kontsultatuta.
  4. ZIZERON: De Legibus I, 5
  5. a b c HOLLAND, XVI.–XVII. or.
  6. HOLLAND, XVI.-XVII. or.
  7. TUZIDIDES: Peloponesoko Gerraren Historia, e.g. I, 22
  8. a b FINLEY: 15 or.
  9. HOLLAND: XXIV. or.
  10. a b HOLLAND: 377 or.
  11. FEHLING, 1–277 or.
  12. FINLEY, 16 or.
  13. KAGAN, 77 or.
  14. a b SEALEY, 264 or.
  15. a b FINE, 336 or.
  16. a b FINLEY, 29–30 or.
  17. SEALEY: 248 or.
  18. Adibidez, Temistokleri buruzko 25. kapituluan Tuzidides aipatzen du. I, 137
  19. a b c d e f g h FINE, 360 or.
  20. GREEN, Greek History 480–431 BC, 1–13 or.
  21. ROEBUCK, 2 or.
  22. TRAVER, 115–116 or.
  23. a b HERODOTO I, 142–151
  24. TUZIDIDES I, 12
  25. SNODGRASS, 373–376 or.
  26. THOMAS & CONTANT, 72–73 or.
  27. OSBORNE, 35–37 or.
  28. HERODOTO I, 142
  29. HALL, 68 or.
  30. HERODOTO I, 143
  31. HERODOTO I, 148
  32. HERODOTO I, 22
  33. HERODOTO I, 74–75
  34. HERODOTO I, 26
  35. a b HOLLAND, 9–12 or.
  36. HERODOTO I, 53
  37. HOLLAND, 13–14 or.
  38. HERODOTO I, 141
  39. HERODOTO I, 163
  40. HERODOTO I, 164
  41. HERODOTO I, 169
  42. a b HOLLAND, 147–151 or.
  43. FINE, 269–277 or.
  44. a b HOLLAND, 155–157 or.
  45. a b c d e LAZENBY, 23–29 or.
  46. a b c d LAZENBY, 256 or.
  47. HOLLAND, 196 or.
  48. FARROKH, 76 or.
  49. LAZENBY, 232 or.
  50. HOLLAND, 69–72 or.
  51. HOLLAND, 217 or.
  52. LAZENBY, 227–228 or.
  53. LAZENBY, 34–37 or.
  54. a b HERODOTO VII, 89
  55. HERODOTO VI, 9
  56. a b LacusCurtius • Herodoto — V. liburua: 55-96 kapituluak
  57. a b c d e WATERS, Matt: Ancient Persia: A Concise History of the Achaemenid Empire, 550–330 BCE , 2014, Cambridge University Press, 84, 85 or., ISBN 9781107009608
  58. a b HOLLAND, 153–154 or.
  59. HERODOTO V, 31
  60. HERODOTO V, 33
  61. HERODOTO V, 100–101
  62. HERODOTO V, 102
  63. HERODOTO V, 116
  64. HERODOTO V, 117
  65. HERODOTO V, 121
  66. BOARDMAN et al, pp. 481–490.
  67. HERODOTO VI, 6
  68. HERODOTO VI, 8–16
  69. HERODOTO VI, 19
  70. HERODOTO VI, 25
  71. HERODOTO VI, 31–33
  72. a b HOLLAND, 175–177 or.
  73. HOLLAND, 177–178 or.
  74. HERODOTO VI, 43
  75. HOLLAND, p. 153.
  76. a b HERODOTO VI, 44
  77. ROISMAN & WORTHINGTON (2011), 343 or.
  78. HERODOTO VI, 45
  79. HERODOTO VI 48
  80. a b HOLLAND, 181–183 or.
  81. Lindosko kronika D 1–59 in Higbie (2003)
  82. a b HOLLAND, 183–186 or.
  83. HERODOTO VI, 96
  84. HERODOTO VI, 100
  85. HERODOTO VI, 101
  86. HERODOTO VI, 102
  87. a b HOLLAND, 195–197 or.
  88. HERODOTO VI, 117
  89. HERODOTO VI, 115
  90. HOLLAND, 198 or.
  91. HERODOTO VI, 116
  92. a b HOLLAND, 202–203 or.
  93. HOLLAND, 206–208 or.
  94. a b HOLLAND, 208–211 or.
  95. HOLLAND, 213–214 or.
  96. HERODOTO VII, 7
  97. HERODOTO VII, 150
  98. HERODOTO VII,6
  99. HOLLAND, 225 or.
  100. HOLLAND, 263 or.
  101. HERODOTO VII, 62–80
  102. HERODOTO VII, 26
  103. HERODOTO VII, 37
  104. HERODOTO VII, 35
  105. Soldaduak izenekin, WALSER
  106. Asiaren hegoaldeko Akemenestar Inperioa eta Akran, Pakistango ipar-mendebaldean, berriki egindako indusketak: Peter Magee, Cameron Petrie, Robert Knox, Farid Khan, Ken Thomas 713 or.
  107. NAQŠ-E ROSTAM – Encyclopaedia Iranica
  108. DE SOUZA, 41 or.
  109. KÖSTER (1934)
  110. HOLLAND, 320 or.
  111. a b LAZENBY, 93–94 or.
  112. GREEN, 61 or.
  113. BURN, 331 or.
  114. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  115. a b c HOLLAND, 214–217 or.
  116. HOLLAND, 217–219 or.
  117. a b PLUTARKO, Temistokles, 4
  118. a b c HOLLAND, 219–222 or.
  119. a b FINE, p. 292
  120. PLUTARKO, Temistokles, 5
  121. FREEMAN, Charles (2014): Egypt, Greece, and Rome: Civilizations of the Ancient Mediterranean, 154. or., Oxford University Press argitaletxea, ISBN 9780199651917
  122. HOLLAND, 223–224 or.
  123. HERODOTO VII, 239
  124. HOW & WELLS, Herodotori egindako oharra VII, 239
  125. HERODOTO VII, 32
  126. HERODOTO VII, 145
  127. HERODOTO, VII, 148
  128. HERODOTO VII, 160
  129. HOLLAND, 226 or.
  130. HERODOTO VII, 100
  131. HOLLAND, 248–249 or.
  132. HERODOTO VII, 173
  133. HOLLAND 255–257 or.
  134. HERODOTO VIII, 40
  135. HOLLAND, 257–259 or.
  136. HOLLAND, 262–264 or.
  137. HERODOTO VII, 210
  138. HOLLAND, 274 or.
  139. HERODOTO VII, 223
  140. HERODOTO VIII, 2
  141. HERODOTO VIII, 21
  142. HERODOTO VIII, 41
  143. HOLLAND, 300 or.
  144. HOLLAND, 305–306 or.
  145. a b HOLLAND, 327–329 or.
  146. HOLLAND, 308–309 or.
  147. HOLLAND, 303 or.
  148. HERODOTO VIII, 63
  149. HOLLAND, 310–315 or.
  150. HERODOTO VIII, 89
  151. HOLLAND, 320–326 or.
  152. HERODOTO VIII, 97
  153. HERODOTO VIII, 100
  154. a b HOLLAND, 333–335 or.
  155. HOLLAND, 336–338 or.
  156. HERODOTO IX, 7
  157. HERODOTO IX, 10
  158. HOLLAND, 339 or.
  159. HOLLAND, 342–349 or.
  160. HERODOTO IX, 59
  161. HERODOTO IX, 62
  162. HERODOTO IX, 63
  163. HERODOTO IX, 66
  164. HERODOTO IX, 65
  165. HOLLAND, 350–355 or.
  166. HERODOTO IX, 100
  167. HOLLAND, 357–358 OR.
  168. DANDAMAEV, 223 or.
  169. LAZENBY, 247 or.
  170. HERODOTO IX, 104
  171. TUZIDIDES I, 89
  172. a b c HERODOTO IX, 114
  173. HERODOTO IX, 115
  174. HERODOTO IX, 116
  175. HERODOTO IX, 117
  176. a b HERODOTO IX, 118
  177. HERODOTO IX, 119
  178. HERODOTO IX, 120
  179. HERODOTO IX, 121
  180. a b c TUZIDIDES I, 94
  181. a b SEALEY, 242 or.
  182. a b c FINE, 331 or.
  183. a b c d TUZIDIDES I, 95
  184. a b FINE, 338–339 or.
  185. a b c HOLLAND, 362 or.
  186. a b TUZIDIDESI, 96
  187. SEALEY, 250 or.
  188. PLUTARKO: Zimon, 12
  189. a b PLUTARKO: Zimon, 13
  190. TUZIDIDES I, 104
  191. TUZIDIDES I, 109
  192. SEALEY, 271–273 or.
  193. a b TUZIDIDES I, 112
  194. a b PLUTARKO, Zimon, 19
  195. a b DIODORO XII, 4
  196. a b SEALEY, 280 or.
  197. HERODOTO VII, 151
  198. KAGAN, 84 or.
  199. SEALEY, 281 or.
  200. HOLLAND, 366 or.
  201. Fine, p. 363.
  202. a b SEALEY, 282 or.
  203. HOLLAND, 366–367 or.
  204. KAGAN, 128 or.
  205. HOLLAND, 371 or.
  206. XENOFONTE, Hellenica II, 2
  207. a b c DANDAMAEV, 256 or.
  208. RUNG, 36 or.
  209. XENOFONTE, Hellenica III, 1
  210. XENOFONTE, Hellenica III, 2–4
  211. XENOFONTE, Hellenica V, I
  212. DANDAMAEV, 294 or.

Bibliografia

aldatu

Antzinako iturriak

aldatu

Iturri modernoak

aldatu
  • BOARDMAN, J.; BURY, J.B.; COOK, S.A.; ADCOCK, F.A.; HAMMOND, N.G.L.; CHARLESWORTH, M.P.; LEWIS, D.M.; BAYNES, N.H.; OSTWALD, M.; SELTMAN, C.T.: (1988) The Cambridge Ancient History, V. liburukia, Cambridge University Press, ISBN 0-521-22804-2
  • BURN, A.R.(1985): Persia and the Greeks. The Cambridge History of Iran, II. liburukia: The Median and Achaemenid Periods, The Cambridge Ancient History, V. liburukia, Cambridge University Press, argitaratzaile: Ilya Gershevitch ISBN 0-521-22804-2
  • DANDAMAEV, M. A. (1989): A political history of the Achaemenid empire (Willem Vogelsangek itzulita)| , argitaratzaile BRILL,ISBN 90-04-09172-6
  • DE SOUZA, Philip (2003): The Greek and Persian Wars, K.a. 499–386 , Osprey Publishing, ISBN 1-84176-358-6
  • FARROKH, Keveh (2007): Shadows in the Desert: Ancient Persia at War, argitaratzaile Osprey ISBN 1-84603-108-7
  • FINE, John Van Antwerp (1983): The ancient Greeks: a critical history, Harvard University Press, ISBN 0-674-03314-0
  • FINLEY, Moses (1972): Thucydides – History of the Peloponnesian War (Rex Warnerrek itzulita), Penguin argitaletxea, ISBN 0-14-044039-9
  • GREEN, Peter (2006): Diodorus Siculus – Greek history 480–431 BC: the alternative version (Peter Greenek itzulita), University of Texas Press argitaletxea ISBN 0-292-71277-4
  • GREEN, Peter (1996): The Greco-Persian Wars, University of California Press argitaletxea, ISBN 0-520-20573-1
  • HALL, Jonathon (2002): Hellenicity: between ethnicity and culture, University of Chicago Press argotaletxea,ISBN 0-226-31329-8
  • HIGBIE, Carolyn (2003): The Lindian Chronicle and the Greek Creation of their Past, Oxford University Press argitaletxea, ISBN 0-19-924191-0
  • HOLLAND, Tom (2006): Persian Fire: The First World Empire and the Battle for the West, Abacus argitaratzailea, ISBN 0-385-51311-9
  • KAGAN, Donald (1989): The Outbreak of the Peloponnesian War, Cornell University Press argitaletxea, ISBN 0-8014-9556-3
  • KÖSTER, A.J. (1934): Studien zur Geschichte des Antikes Seewesens, Klio Belheft egunkaria, XXXII. liburukia.
  • LAZENBY, J.F.(1993): The Defence of Greece 490–479 BC, Aris & Phillips Ltd argitaletxea, ISBN 0-85668-591-7
  • OSBORNE, Robin (1996): Greece in the making, 1200–479 BC, Routledge argitaratzailea, ISBN 0-415-03583-X
  • ROEBUCK, R. (1987): Cornelius Nepos – Three Lives, Bolchazy-Carducci argitaratzaileak, ISBN 0-86516-207-7
  • ROISMAN, Joseph; WORTHINTON, Ian (2011): A Companion to Ancient Macedonia, John Wiley and Sons argitaratzaileak,ISBN 978-1-44-435163-7 2019.06.26an kontsultatuta.
  • RUNG, Eduard (2008): kapitulua: Diplomacy in Graeco–Persian relations in War and peace in ancient and medieval history, De Souza, France, J. eta University of California Press argitaratzaileak, ISBN 0-521-81703-X
  • SEALEY, Raphael (1976): A history of the Greek city states, ca. 700-338 B.C., University of California Press ISBN 0-520-03177-6
  • SNODGRASS, Anthony (1971): The dark age of Greece: an archaeological survey of the eleventh to the eighth centuries BC, Routledge argitaletxea, ISBN 0-415-93635-7
  • THOMAS, Carol G.; CONANT, Craig (2003): Citadel to City-State: The Transformation of Greece, 1200–700 B.C.E., Indiana University Press ISBN 0-253-21602-8
  • TRAVER, Andrew: From polis to empire, the ancient world, c. 800 B.C.–A.D. 500: a biographical dictionary, Greenwood Publishing Group ISBN 0-313-30942-6

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu