[go: up one dir, main page]

Artikulu hau Morea penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morea (argipena)».

Peloponeso[1] edo Morea (grezieraz: ΠελοπόννησοςPelopónnēsos) Greziako penintsula da, Korintoko istmoak lotuta (nahiz eta orain Korintoko ubideak kontinentetik banatu).

Peloponeso
Datu orokorrak
Garaiera2.407 m
Motapenintsula eta eskualde geografiko
Azalera22.200 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°20′59″N 22°21′08″E / 37.349722222222°N 22.352222222222°E / 37.349722222222; 22.352222222222
Estatu burujabe Grezia
Ur-gorputzaMediterraneoa
Adriatikoa
Egeo

Pelope heroiak eskualdea konkistatu zuenean bere izena eman zion, izan ere 'Peloperen uhartea' esan nahi du, nahiz eta 1893an Korintoko ubidea eraiki baino lehen penintsula izan. Erdi Aroan, 'Morea' izendatu zuten, masustondoren hostoaren itxura duelako.

Geografia

aldatu

Penintsula menditsua da oso, Pindoko mendilerroaren zatia delako. Mendi nagusiak ipar-mendebaldean Olono (2.223 metro), ipar-ekialdean Zilene (2.374 metro), erdialdean Megalo (1.980 metro) eta hego-ekialdean Argolida, Parnon (1.935 metro) eta Taigeto (2.404 metro) dira, artean Argos, Esparta edo Kalamatako haranak daudela. Kostaldean Nafplia, Lakonia eta Meseniako golkoak ditu.

Banaketa administratiboa

aldatu

Peloponeso hiru periferia ditu bere barnean, nagusiena izen bera duena. Periferia hau bost prefekturatan (nomoi) azpibanatua dago:

Akaia eta Elideko prefekturak ere penintsulan daude baina Mendebaldeko Grezian daude. Gainera, Argolidaren zati bat Atika barnean dago.

Hiriak

aldatu

Peloponesoko hiri nagusiak (2001eko erroldaren arabera) honako hauek dira:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu