Kalistenes
Kalistenes Olintokoa (grekoz: Καλλισθένης, Kallisthenes; Olinto, K.a. 360 – K.a. 327) Antzinako Greziako historialaria izan zen. Aristotelesen iloba zen; Alexandro Handiaren hezkuntza berbera izan zuen. Aristotelesek hala gomendaturik, Alexandro Handiak Asiako espedizioan historialari gisa eraman zuen. Sortaldeko ohiturez gehiegitxo zaletzen ari zela salatu zion Alexandrori, eta hark horregatik preso sarturik, preso hil zen. Greziaren historia idatzi zuen, Antalzidasen Baketik hasi (K.a. 386) eta Foziako Gerraraino (K.a. 355); horrez gainera, Foziako Gerraren historia, Alexandroren Asiako espedizioaren kronika, eta beste hainbat lan idatzi zituen. Guztiak galdu dira.
Kalistenes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olinto, K.a. 360 |
Heriotza | K.a. 327 (32/33 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta idazlea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.