[go: up one dir, main page]

Maria Domenica Mazzarello (Mornese, 1837ko maiatzaren 9aNizza Monferrato, 1881eko maiatzaren 14a) italiar lekaimea izan zen, Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren sortzailea[1]. Pio XII.ak santu aitortu zuen 1951n. Haren jaieguna maiatzaren 14an ospatzen da.

Maria Mazzarello

Bizitza
JaiotzaMornese1837ko maiatzaren 9a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1881eko maiatzaren 14a)
HeriotzaNizza Monferrato1881eko maiatzaren 14a (44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakreligious sister (en) Itzuli
Santutegia
Maiatzaren 13
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaAndre Maria Laguntzailearen Alaben Institutua

Bizitza

aldatu

Maria Mazzarello Piemonteko Mornese herrian jaio zen, 1837ko maiatzaren 9an, nekazari familia batean. 15 urte zituenean, Maria Sortzez Garbiaren Alaben Elkartean sartu zen, Domenico Pestarino erretorearen bitartez. Enganamendu handiz bizi izan zuen kristau fedea elkarte horretan, eta herriko nesken arteko apostolutzari lotu zitzaion. 23 urte zituelarik, tifusa harrapatu zuen; harrezkero aski osasun pattala izan zuen[2].

1864an Don Bosco ezagutu zuen, eta 1872an bat egin zuten Andre Maria Laguntzailearen Alaben Institutua sortzeko; salestarrak Turinen mutilekin egiten ari ziren lana edo antzekoa neskekin egitea zen haien asmoa. Institutua laster garatu eta hedatu zen,[2] eta Maria Mazzarello izan zen ama nagusia, 1881eko maiatzaren 14an hil zen arte[2]. 1938ko azaroaren 20an dohatsu aitortua izan zen, eta 1951ko ekainaren 24an Pio XII.ak kanonizatu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Maria Mazzarello, On Bosco-ren arima bikia. salesianosbarakaldo.net (Noiz kontsultatua: 2017-1-28).
  2. a b c Don Boscok Andre Maria Laguntzailearen Alabekin bat egiten du. salesianos.es (Noiz kontsultatua: 2017-1-28).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Mazzarello Aldatu lotura Wikidatan