Legarda (udalerria)
Legarda[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 16,6 kilometrora. Altuera 401 eta 763 metro artekoa da, eta 8,30 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 135 biztanle zituen.
Legarda | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herria zeharkarrikatik, Garesko norabidean | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | Legarda | ||
Alkatea (1999-2023) | Silvestre Belzunegui Otano (talde independente) | ||
Posta kodea | 31133 | ||
INE kodea | 31147 | ||
Herritarra | legardar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°43′01″N 1°46′32″W / 42.7170066°N 1.77550444°W | ||
Azalera | 8 km² | ||
Garaiera | 401-763 metro | ||
Distantzia | 16,6 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 135 (2023: −2) | ||
Dentsitatea | 16,88 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 31,02 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 117,65 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,51 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 7,30 (2018: %7,3) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) | ||
Webgunea | www.legarda.es |
Erreniega gainditu ondoren lehen herria errepidetik, Legardak Basongaitz ere hartzen du, Izarbeibarko kontzeju ohia eta gaur egun etxaldea dena. Erreniegako mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, maldan behera, zeharkarrikaren gainean luzatuta. Armarriak adierazten duen bezala, ardoa ekoizten den lekua da, eta azalera txikiko gehienak mahastizaintzarako edo pinudietarako erabiltzen dira.
Bertako biztanleak legardarrak dira.
Izena
aldatuLegarda toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Legarda
Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[5]
- Legarda (1027)
- Legarda (1120)
- Legarda (1266)
- Legarda (1366)
- Legarda (1534)
- Legarda (1614)
- Legarda (1802)
- Legarda (1974)
- Legarda (1994)
Etimologia
aldatuLegarda izena, ziur asko, "legarren edo kaskoen lekua" (legar + -eta) esan nahi duen euskarazko Legarreta hitzetik dator. Aukera horren arabera, jatorrizko izena bi bidetatik alda zitekeen; bata, t letra d bihurtzen duen erromantzearen berezko arau fonetikoak aplikatuz (Legarreta > Legarreda > Legarda), eta, bestea, euskal fonetika eraldatuz, bokalaren sinkopa eta t hizkia d hizkian sonorizatuz, r baten ondoren (Legarreta > Legarta > Legarda). Bi aukera horiek ilun samarrak dira, eta Koldo Mitxelena hizkuntzalariak -da atzizkia iradoki duen bezala, euskaraz ere antzina existitzeko aukera dago.
Badira beste Legarda batzuk Euskal Herrian barreiatuak (ikus Legarda).
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuLegardako armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo urdin batez eta aurrean mahats-mordo bat duen mahats-adar bat dago, hori guztia berezko kolorean. | » |
Bandera
aldatuLegardako banderak Legardako armarria dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
aldatuLegarda Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean.
Mugakideak
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuNafarroa Garaiko erdialdean dago da, Izarbeibarrean, Iruñerritik hegoaldera dagoen lehen haranean, eta Iruñeko merindadearen hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuKlima udalerriaren gehienean mediterraneo motakoa da, eta udalerriko gunerik menditsuenetan ezaugarri azpimediterraneoak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldeko mendietan, eta 13 eta 14 gradu bitartekoa hegoaldeko gune lauetan. Prezipitazioak, bestalde, 600 eta 800mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira Legardako herrigunean, eta 100 edo gehiago iparraldean.
1989. urtean ez zen apenas jatorrizko zuhaitzik geratzen, eta gaur egun gizakiaren eragina dela eta, zuhaixkak baino ez daude antzinako basoak zeuden tokian. XIX. mendean hasitako birlandaketeei esker, 87 hektarea pinu beltz austriar eta pinu lariziar (Pinus nigra) hazten dira herriaren inguruko lurretan.
Estazio meteorologikoa
aldatuLegardan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuNobleen jaurerriko antzinako hiribildua, bere titularrek Leireko monasterioari eman zioten 1188 baino lehen, orduan berretsi baitzioten. Eliza Iruñeko gotzainak eman zion abadia berari 1197an.
1064. urtean, Antso IV.a Nafarroakoak Legarda eta Arintzano hiribilduen artean dagoen zelai bat eman zion Iratxeko monasterioari, Ega ibaiaren ertzean. Testuaren beste toki batean Legarda "villula" gisa kalifikatzen da. 1172an, Alexandro III.a Aita Santuak, Iratxeko monasterioa eta bere abade Viviano bere babespean hartu zituen, eta bere monjeen prerrogatibak eta jabetzak berretsi zituen, hauen artean, Legardakoa bere ondasun guztiekin espresuki aipatzen delarik.[9]
1855eko maiatzaren 1eko desamortizazioari buruzko legea betez, 1863an Santa Zezilia karrikako 21. zenbakiko etxea saldu zen herri horretan.
XIX. mendearen amaieran, Legardako bizilagunek justizia aukeratzen zuten eta petxa ordaintzen zioten Garesko Gurutzifikaren komentuari, eta komentu horretako priorea Legardako parrokiako abadea zen eta bikarioa jartzen zuen. 1846an Izarbeibar administrazio-unitate gisa desagertu zenean, Legarda udalerri banandu gisa geratu zen.
Urte haietan, eskola batek 2000 erreal zituen; abadearen hornidura Itturriko komentuaren mende zegoen oraindik, eta parrokiak ere prior eta errege berak hornitzen zituen, oporrak hartzen zituen hilabetearen arabera.[10]
Demografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 135 biztanle zituen Legardak.[11]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
390 | 422 | 394 | 375 | 373 | 395 | 391 | 355 | 350 | 311 | 256 | 228 | 187 | 137 | 98 | 73 | 90 | 119 | 124 |
Ekonomia
aldatuHistorikoki ardogintza izan da herriko iharduera ekonomiko nagusia nekazaritzarekin batera. Dena den, XX. mendean mahastietan agerturiko gaixotasun batek, asko gutxitu zuen ardogintza, eta herriak biztanle asko galdu zituen. Gehienak Iruñerrira jo zuten baldintza hobeen bila.
Politika
aldatuLegardako udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Silvestre Belzunegui Otano da, Legardako Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAlderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Legardako Talde Independentea | - | - | - | - | - | 1 | 1 | 5 | 5 | 5 | 5 |
Nafar Herriaren Batasuna | - | - | - | - | - | 0 | 0 | - | - | - | - |
Santa Cecilia | 5 | 1 | 1 | 1 | 1 | - | - | - | - | - | - |
Ezkerren Nafar Batasuna | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
aldatuHauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
aldatuUdalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
Egungo banaketa
aldatuLegardako Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Silvestre Belzunegui Otano da, Legardako Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:
- Alberto Bermejo Lopez (Legardako Talde Independentea)
- Luis Fernando Joao Alastuey (Legardako Talde Independentea)
- Maria Sagrario Barasoain Molinet (Legardako Talde Independentea)
- Francisco Javier Antonio Larumbe Ansoain (Legardako Talde Independentea)
Bere idazkaria, Adios, Eneritz, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Uterga Udaletako idazkari ere bada.
Alkateak
aldatuAtal hau hutsik dago, xehe-xehe edo osatu gabe. Zure laguntza ongi etorria da! |
1979tik, Legardak 2 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[12] | |
? | 1979 | 1999 | Santa Cecilia | |
Silvestre Belzunegui Otano | 1999 | jardunean | Legardako Talde Independentea |
Garraioa
aldatuLa Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Legarda sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[13]
Koldo Zuazok, 2010ean, Legarda ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[14]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Legarda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %13,50k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 0,00 eta 2018n % 7,30k.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Legarda) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[15]
Jaiak
aldatu- Santa Agedako erromeria, otsailaren 5ean
- Santa Barbarako erromeria, maiatzaren 15ean
- Jasokundeko Andre Mariaren jaiak, abuztuaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
aldatu- Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XIV. mendean eraikitako kristau eliza, gotiko estiloan.
- Santa Barbara baseliza, Erdi Aroan eraikitako kristau baseliza.
Irudiak
aldatu-
Udaletxea
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Legarda - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Pamplona. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LEGARDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | LEGARDA. (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
- ↑ «Adios» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.