Karl Radek
Karl Berngardovitx Radek (errusieraz: Карл Бернгардович Радек), sortzez Karol Sobelsohn (Lemberg, egungo Lviv, Ukraina, 1885eko urriaren 31 – Verkhneuralsk, 1939ko maiatzaren 19a), sobietar politikaria eta kazetaria izan zen. Poloniako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1901ean, eta 1905eko Errusiako Iraultzan borrokatu zen. Erbesteratu beharra izan zuen, eta komunismoaren aldeko artikulu ugari idatzi zuen Poloniako eta Alemaniako langile-aldizkarietan. Zimmerwald (1915) eta Kienthal (1916) hirietan bakearen alde egindako kongresuetan parte hartu zuen.
Karl Radek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karol Sobelsohn |
Jaiotza | Lviv, 1885eko urriaren 31 |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Polonia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Verkhneuralsk, 1939ko maiatzaren 19a (53 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Larisa Reisner |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Jagellondar Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Yiddisha poloniera alemana errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, iraultzailea eta Preso politikoa |
Enplegatzailea(k) | III. Internazionala Moscow Sun Yat-sen University (en) (1925 - 1927) |
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | 1905eko Errusiako Iraultza Matxinada Espartakista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Komunista Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Social Democracy of the Kingdom of Poland and Lithuania (en) |
Purga Handian Stalinen aginduz atxilotua izan zen. Traizioaren salaketa jaso eta gero eta bi hilabete eta erdiko elkarrizketa eta torturen ondoren, bere burua erruduntzat hartu zuen.[1]. Nahiz eta hasiera batean Sobietar gobernuak, Radek beste preso batek hil zuela esan, urteak beranduago egon zen ikerketa bat eta gero, Lavrenti Beriak emandako agindu baten ondorioz kartzelan erail zutela argitu zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Rogovin, R. Z. (1998) 1937: Stalin's Year of Terror Oak Park, Mehring Books pg.115