[go: up one dir, main page]

Frantziako Tourra (frantsesez eta ofizialki: Le Tour de France, tuʁ də fʁɑ̃s ahoskatua) munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuena edo garrantzitsuenetako bat da. Itzuli Handien sailaren barnean dago eta hiru aste osoz Frantziako hiri eta herriak zeharkatzen ditu, uztailean. Lehen ekitaldia 1903. urtean ospatu zen, eta harrezkeroztik urtero ospatu da Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra gertatu zirenean izan ezik. Frantziako Tourra urtero-urtero kirol ospakizun arrakastatsuena da mundu osoan, ikusle kopuruari bagagozkio. Jakina, urteko lasterketa garrantzitsuenean parte hartzeko, munduko talderik onenak hautesten dituzte bakarrik.

Frantziako Tourra
2024ko Frantziako Tourra
Ezaugarriak
DataUztaila
EskualdeaFrantzia eta ondoko herrialdeak
Euskarazko izenaFrantziako Tourra
Bertoko izena(k)Le Tour de France
Ezizena(k)La Grande Boucle
ModalitateaErrepidea
MotaItzuli Handia
AntolatzaileaASO
Lasterketa zuzendariaChristian Prudhomme
Historia
Lehenengo edizioa1903
Edizio kopurua111 (2024)
Lehenengo irabazleaFrantzia Maurice Garin
Garaipen gehienFrantzia Jacques Anquetil (5)
Belgika Eddy Merckx (5)
Frantzia Bernard Hinault (5)
Euskal Herria Miguel Indurain (5)
Amaierako edizioaDanimarka Jonas Vingegaard

Historia

aldatu

Frantziako Tourra L'Auto egunkariak (Gaur egun L'Equipe) sortu zuen, 1903. urtean, Paris-Brest-Paris eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmotan. L'Auto egunkariak 1903ko Urtarrilean aurkeztu zuen lasterketa, eta hala, Frantziako Tourraren promozioari esker 25.000 egunkari saltzetik 65.000 saltzera igaro zen, 1908. urterako salmentak 250.000koak ziren eta 1923an 500.000ra iritsi ziren. Saldutako egunkarien errekorra 1933 urtean lortu zen, 854.000 alerekin. Gaur egun, Frantziako Tourra Amaury Sport Organisation(ASO)k antolatzen du eta antolatzaile talde haren jabea L'Equipe egunkaria da.

 
Jef Demuysere eta Francisco Cepeda sopuertarra Pirinioetan (1931-07-08).

Tourra etapa lasterketa da eta egunero etapa bat jokatu ohi da. Txirrindulari guztiek lortutako denboren arabera egiten den sailkapenak Sailkapen Nagusia izena hartzen du. Lasterkari bakoitzak etapok amaitzeko behar izan duen denbora kontutan hartzen da sailkapen nagusia eratzeko. Beraz, Tourreko irabazlea sailkapen nagusiko lehenbizikoa izango da, hau da, etapa guztiak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindularia. Hortaz, baliteke sailkapen nagusian garaile ateratzea etapa bakar bat bera ere irabazi gabe, hala egin zuen Greg Lemondek 1990. urtean, esate baterako. Tourreko etapa bat irabaztea edozein txirrindulariren lorpen handietako bat bezala jotzen da, norberaren sailkapen nagusiko postua kontutan hartu gabe. Nahiz eta lehen Tourreko etapa kopuruak desberdinak izan ziren, gaur egun Tourra 20 etaparen buruan jokatzen da, guztira 3.000 eta 4.000 kilometro arteko ibilbidea korrituta. Sailkapen nagusiaz gain, badaude beste hainbat sariketa Tourraren beraren barruan, eta lehiaketa haietako aurreneko lasterkariek kolore desberdinak dituzten Maillotak janzten dituzte.

Tourra gaur egun taldeka (berauek babesleek finantzatuta) korritzen da, baina lehenago banaka korritzen zuten eta ez zegoen talde-taktikarik gaur egun bezala. 50 eta 60ko hamarkadetan ere taldeka korritzen zen, baina taldeok herrialdeen arabera osatzen ziren.

Tourreko etapa gehienak Frantzian izaten dira, baina badira Frantziatik kanpo jokatzen diren batzuk ere, Espainian, Italian, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan... Tourrak bi atseden egun dauzka, eta normalean bidaia luzeak egiteko erabiltzen dira, trenez edo hegazkinez.

Azken urteotan, aurreneko etapa 5–15 km-ko banakako erlojupekoa izan ohi da, eta sarrerako etapa izena hartzen du. Tourraren amaiera, ostera, Parisko Eliseo Zelaien hiribidean izaten da beti. Tourreko hiru asteetan, etapa menditsuak, banakako erlojupekoak, eta taldekako erlojupekoak jokatzen dira. Beste etapa guztiak lauak edo ez hain menditsuak izaten dira, horrela, sprinter deritzen txirrindulariek etapak irabazteko aukera izaten dute. Hala ere, sailkapen nagusiko irabazleak halabeharrez oso ondo moldatu beharko da, bai mendian gora bai erlojupean.

Tourreko ibilbidea urtez urte aldatu ohi dute, urte batean erlojuaren orratzen norabidean egiten da eta hurrengoan alderantziz; hala, urte batean Alpeak lehenengo igarotzen dira eta hurrengoan Pirinioak. Alpeetako eta Pirinioetako mendi asko ia urtero-urtero agertzen dira ibilbidean, eta gogorrenak Hors Categorie izena hartzen dute (Kategoriaz Kanpo), Col du Tourmalet, Mont Ventoux, Col du Galibier, Alpe d'Huez-ek..., esate baterako, Hors Categorie izena hartzen dute.

1984 urteaz geroztik emakumeentzako tourra ere korritu izan da, Le Grande Boucle Feminin izenarekin ezaguna, nahiz eta, Emakumeen Italiako Giroa garrantzitsuagoa izan.

Tourreko zuzendariak

aldatu

Maillotak

aldatu
 
Maillot Horia.

Sailkapen bakoitzeko aurrenekoak kolore desberdineko maillota janzten du, beste txirrindulari guztietatik nabarmentzeko.

Gaur egungo maillotak

aldatu

Yellow jersey  Maillot Horia, sailkapen nagusiko lehendabizikoak janzten du. Hortaz, ordurarte jokatu diren etapak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindulariak jantziko du eta dauden maillotetan garrantzitsuena da. Azken egunean maillot hau daramana Tourreko irabazlea da. Maillot Horia 1919. urtean hasi zen erabiltzen, antolatzaileek liderra nabarmentzea nahi zuten, eta L'Auto egunkariaren orriak horiak zirenez kolore hau aukeratu zen maillotarentzat.

Green jersey  Maillot Berdea, sprint sailkapeneko lehendabizikoak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak, korredoreak etapako helmugara iritsi diren arabera lortzen dira, hala, etapako garaileak bigarrenak baino puntu gehiago eskuratuko ditu eta hala, hurrenez hurren, eskuragai dauden puntu guztiak ahitu arte. Peter Sagan txirrindulari eslovakiarrak du errekorra zazpi maillot berde irabazita, 2012tik 2019ra.

Polkadot Jersey  Puntu gorridun Maillota, mendietako erregeak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak mendateak zeharkatzen direnean eskuratzen dira. Zenbat eta mendi latzagoak orduan eta puntu gehiago jasotzen dituzte txirrindulariek. Tourra puntu gorridun maillotarekin amaitzen duen txirrindulariari mendiko erregea esaten zaio. Maillot hau 1975. urtean sortu zen. Richard Virenquek du errekorra, zazpi mendiko errege titulurekin.

White jersey  Maillot Txuria, sailkapen nagusiko lehendabiziko gazteak janzten du, hau da, 25 urtetik beherako aurrenekoak.

Maillotak Tourretik kanpo

aldatu

Tourreko Mailloten koloreak beste hainbat lasterketetan ere erabili ohi dira eta haien zeregina Tourrekoen berdina da. Esate baterako Britainiako itzuliak, Horia, Berdea eta Puntu Gorriduna erabiltzen ditu sailkapenetako liderrak nabarmentzeko. Italiako Giroak Maillot kolore desberdinak erabiltzen ditu, baita Espainiako itzuliak ere, baina beste neurri batean. Adibidez, Giroan, mendiko erregeak maillot orlegia janzten du eta sailkapen nagusikoak Maillot edo "Maglia" arrosa.

Etapa motak

aldatu

Etapa ohikoak

aldatu

Etapa "ohiko" batean, txirrindulari guztiak batera ateratzen dira. Lehenengo kilometroak antolatzaileek neutralizatzen dituzte, 2–5 km bitartean, eta hasiera ofiziala Tourreko Zuzendariak seinalatzen du bandera txuri bat erakutsiz. Tourreko lehenengo asteko etapa ohikoetan, sprint ikusgarrietan amaitzeko aukera paregabea suertatzen da, etapa hauek nahiko lauak izan ohi direlako.

Beste etapa ohiko batzuk, ordea, zeharo menditsuak dira. Etapa hauek aldaketa handienak eragin ohi dituzte sailkapen nagusian eta ikusle gehien erakartzen dituztenak dira, bai ikusgarrienak suertatzen direlako eta baita uda minean korritzen direlako ere. Hortaz, jende asko eta asko oporretan dago, eta eguraldia lagun izan ohi da.

Banakako Erlojupekoak

aldatu

Banakako erlojupeko batean, txirrindulari guztiak bakarka aritzen dira Irterak minutu oro gertatzen dira. Sailkapen nagusiko lehenengo hamarrak, ordea, bi minutuko tartean ateratzen dira irteeratik, balizko trikimailuak saihestearren.

Irteera ordena sailkapen orokorraren alderantzizkoa da, beraz, liderra izango da azkenengoa abiatzen erlojupekoetan. Normalean 3-4 erlojupeko izaten dira Tour osoan, bata prologoa, bestea taldekako erlojupekoa eta azken biak bakarkakoak.

Taldekako Erlojupekoak

aldatu

Sarritan, Tourreko lehenengo astean taldekako erlojupeko bat izaten da. Talde ahulenek denbora gehiegirik ez galtzeko, denbora galerak limitatuta daude, horrela. Helmugaratzen azkena den taldeak gehienez 3 minutu besterik ezin ditu galdu lehenego postua erdietsi duenarekin alderatuta, beheko taulak erakusten duen moduan.

Taldekako erlojupekoak
Postua Denbora Postua Denbora
2. 20″ 12. 2′ 00″
3. 30″ 13. 2′ 10″
4. 40″ 14. 2′ 20″
5. 50″ 15. 2′ 30″
6. 1′ 16. 2′ 35″
7. 1′ 10″ 17. 2′ 40″
8. 1′ 20″ 18. 2′ 45″
9. 1′ 30″ 19. 2′ 50″
10. 1′ 40″ 20. 2′ 55″
11. 1′ 50″ 21. 3′ 00″

Taldekako erlojupekoetan ahalik eta denbora gutxien galtzea oso garrantzitsua da, beraz taldeak ahalik eta txirrindulari onenak eramango ditu tourrera eta hauek % 100a eman beharko dute taldeko gizon garrantzitsuak denbora gal ez dezan.

Etapa famatuak

aldatu

1975. urteaz geroztik Tourreko azken etapa beti Eliseo Zelaien hiribidean bukatzen da, Parisen. Txirrindulariek hainbat itzuli ematen dizkiote zirkuituari. Ibilbideko bi aldeak jendez gainezka daude beti, guztiak txirrindulariak animatzen, batez ere irabazlea, jakina. Nahiz eta txirrindularientzat bertan korritzea erosoa ez den, etapa laua da eta sprintean heldu ohi dira, sprinterren taldeek gogor ekiten dute hala izan dadin.

Alpe d'Huezen ere etapa anitz amaitzen dira Frantziako Tourrean, Alpeetako igoerarik gogorrenetako bat baita, Bourg d'Oissansetik Huez-era. 2004. urtean erlojupeko banakako igoera egin zen bertan eta Lance Armstrong izan zen garailea. Beste mendi batzuetatik ere askotan pasa izan da Tourra, Mont Ventoux, Col du Galibier, Col de la Madeleine... esate baterako.

Etapa bakoitzeko hasiera ere oso garrantzitsua izan ohi da, eta Frantziako eta Frantziatik kanpoko hainbat hiri lehiatzen dira Tourreko etapa baten abiagunea beren mugetatik abia dadin. Tourraren lehendabiziko etapak ere berebiziko garrantzia dauka, eta, esaterako, Tourra azken urteetan, Erresuma Batuan, Belgikan, Euskal Herrian... hasi izan da.

 
2004ko Frantziako Tourreko azken etaparen irudia, Elisear Zelaietan.

Palmaresa

aldatu
 UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
1903FRA  Maurice Garin[1]FRA  Lucien Pothier[1]FRA  Fernand Augereau[2]
1904FRA  Henri CornetFRA  Jean-Baptiste DortignacqBEL  Aloïs Catteau
1905FRA  Louis TrousselierFRA  Hippolyte AucouturierFRA  Jean-Baptiste Dortignacq
1906FRA  René PottierFRA  Georges PasserieuFRA  Louis Trousselier
1907FRA  Lucien Petit-BretonFRA  Gustave GarrigouFRA  Émile Georget
1908FRA  Lucien Petit-BretonLUX  François FaberFRA  Georges Passerieu
1909LUX  François FaberFRA  Gustave GarrigouFRA  Jean Alavoine
1910FRA  Octave LapizeLUX  François FaberFRA  Gustave Garrigou
1911FRA  Gustave GarrigouFRA  Paul DubocFRA  Émile Georget
1912BEL  Odile DefrayeFRA  Eugène ChristopheFRA  Gustave Garrigou
1913BEL  Philippe ThysFRA  Gustave GarrigouBEL  Marcel Buysse
1914BEL  Philippe ThysFRA  Henri PélissierFRA  Jean Alavoine
1915-1918
Lehen Mundu Gerra zela eta, ez zuten egin
1919BEL  Firmin LambotFRA  Jean AlavoineFRA  Eugène Christophe
1920BEL  Philippe ThysBEL  Hector HeusghemBEL  Firmin Lambot
1921BEL  Léon ScieurBEL  Hector HeusghemFRA  Honoré Barthélémy
1922BEL  Firmin LambotFRA  Jean AlavoineBEL  Félix Sellier
1923FRA  Henri PélissierITA  Ottavio BottecchiaFRA  Romain Bellenger
1924ITA  Ottavio BottecchiaLUX  Nicolas FrantzBEL  Lucien Buysse
1925ITA  Ottavio BottecchiaBEL  Lucien BuysseITA  Bartolomeo Aimo
1926BEL  Lucien BuysseLUX  Nicolas FrantzITA  Bartolomeo Aimo
1927LUX  Nicolas FrantzBEL  Maurice De WaeleBEL  Julien Vervaecke
1928LUX  Nicolas FrantzFRA  André LeducqBEL  Maurice De Waele
1929BEL  Maurice De WaeleITA  Giuseppe PanceraBEL  Jef Demuysere
1930FRA  André LeducqITA  Learco GuerraFRA  Antonin Magne
1931FRA  Antonin MagneBEL  Jef DemuysereITA  Antonio Pesenti
1932FRA  André LeducqGER  Kurt StöpelITA  Francesco Camusso
1933FRA  Georges SpeicherITA  Learco GuerraITA  Giuseppe Martano
1934FRA  Antonin MagneITA  Giuseppe MartanoEU  Roger Lapébie
1935BEL  Romain MaesITA  Ambrogio MorelliBEL  Félicien Vervaecke
1936BEL  Sylvère MaesFRA  Antonin MagneBEL  Félicien Vervaecke
1937EU  Roger LapébieITA  Mario ViciniSUI  Leo Amberg
1938ITA  Gino BartaliBEL  Félicien VervaeckeFRA  Victor Cosson
1939BEL  Sylvère MaesFRA  René ViettoBEL  Lucien Vlaemynck
1940-1946
Bigarren Mundu Gerra zela eta, ez zuten egin
1947FRA  Jean RobicFRA  Édouard FachleitnerITA  Pierre Brambilla
1948ITA  Gino BartaliBEL  Briek SchotteFRA  Guy Lapébie
1949ITA  Fausto CoppiITA  Gino BartaliFRA  Jacques Marinelli
1950SUI  Ferdinand KüblerBEL  Stan OckersFRA  Louison Bobet
1951SUI  Hugo KobletFRA  Raphaël GéminianiFRA  Lucien Lazaridès
1952ITA  Fausto CoppiBEL  Stan OckersESP  Bernardo Ruiz
1953FRA  Louison BobetFRA  Jean MalléjacITA  Giancarlo Astrua
1954FRA  Louison BobetSUI  Ferdinand KüblerSUI  Fritz Schär
1955FRA  Louison BobetBEL  Jean BrankartLUX  Charly Gaul
1956FRA  Roger WalkowiakFRA  Gilbert BauvinBEL  Jan Adriaensens
1957FRA  Jacques AnquetilBEL  Marcel JanssensAUT  Adolf Christian
1958LUX  Charly GaulITA  Vito FaveroFRA  Raphaël Géminiani
1959ESP  Federico Martín BahamontesFRA  Henri AngladeFRA  Jacques Anquetil
1960ITA  Gastone NenciniITA  Graziano BattistiniBEL  Jan Adriaensens
1961FRA  Jacques AnquetilITA  Guido CarlesiLUX  Charly Gaul
1962FRA  Jacques AnquetilBEL  Jef PlanckaertFRA  Raymond Poulidor
1963FRA  Jacques AnquetilESP  Federico Martín BahamontesESP  José Pérez-Francés
1964FRA  Jacques AnquetilFRA  Raymond PoulidorESP  Federico Martín Bahamontes
1965ITA  Felice GimondiFRA  Raymond PoulidorITA  Gianni Motta
1966FRA  Lucien AimarNED  Jan JanssenFRA  Raymond Poulidor
1967FRA  Roger PingeonESP  Julio JiménezITA  Franco Balmamion
1968NED  Jan JanssenBEL  Herman Van SpringelBEL  Ferdinand Bracke
1969BEL  Eddy MerckxFRA  Roger PingeonFRA  Raymond Poulidor
1970BEL  Eddy MerckxNED  Joop ZoetemelkSWE  Gösta Pettersson
1971BEL  Eddy MerckxNED  Joop ZoetemelkBEL  Lucien Van Impe
1972BEL  Eddy MerckxITA  Felice GimondiFRA  Raymond Poulidor
1973ESP  Luis OcañaFRA  Bernard ThévenetESP  José Manuel Fuente
1974BEL  Eddy MerckxFRA  Raymond PoulidorESP  Vicente López Carril
1975FRA  Bernard ThévenetBEL  Eddy MerckxBEL  Lucien Van Impe
1976BEL  Lucien Van ImpeNED  Joop ZoetemelkFRA  Raymond Poulidor
1977FRA  Bernard ThévenetNED  Hennie KuiperBEL  Lucien Van Impe
1978FRA  Bernard HinaultNED  Joop ZoetemelkPOR  Joaquim Agostinho
1979FRA  Bernard HinaultNED  Joop ZoetemelkPOR  Joaquim Agostinho
1980NED  Joop ZoetemelkNED  Hennie KuiperFRA  Raymond Martin
1981FRA  Bernard HinaultBEL  Lucien Van ImpeFRA  Robert Alban
1982FRA  Bernard HinaultNED  Joop ZoetemelkNED  Johan van der Velde
1983FRA  Laurent FignonESP  Ángel ArroyoNED  Peter Winnen
1984FRA  Laurent FignonFRA  Bernard HinaultUSA  Greg LeMond
1985FRA  Bernard HinaultUSA  Greg LeMondIRL  Stephen Roche
1986USA  Greg LeMondFRA  Bernard HinaultSUI  Urs Zimmermann
1987IRL  Stephen RocheESP  Pedro DelgadoFRA  Jean-François Bernard
1988ESP  Pedro DelgadoNED  Steven RooksCOL  Fabio Parra
1989USA  Greg LeMondFRA  Laurent FignonESP  Pedro Delgado
1990USA  Greg LeMondITA  Claudio ChiappucciNED  Erik Breukink
1991EU  Miguel IndurainITA  Gianni BugnoITA  Claudio Chiappucci
1992EU  Miguel IndurainITA  Claudio ChiappucciITA  Gianni Bugno
1993EU  Miguel IndurainSUI  Tony RomingerPOL  Zenon Jaskuła
1994EU  Miguel IndurainLAT  Piotr UgrumovITA  Marco Pantani
1995EU  Miguel IndurainSUI  Alex ZülleDEN  Bjarne Riis
1996DEN  Bjarne RiisGER  Jan UllrichFRA  Richard Virenque
1997GER  Jan UllrichFRA  Richard VirenqueITA  Marco Pantani
1998ITA  Marco PantaniGER  Jan UllrichUSA  Bobby Julich
1999not attributedSUI  Alex ZülleESP  Fernando Escartín
2000not attributedGER  Jan UllrichEU  Joseba Beloki
2001not attributedGER  Jan UllrichEU  Joseba Beloki
2002not attributedEU  Joseba BelokiLTU  Raimondas Rumšas
2003not attributedGER  Jan UllrichKAZ  Alekszandr Vinokurov
2004not attributedGER  Andreas KlödenITA  Ivan Basso
2005not attributed[3]ITA  Ivan Bassonot attributed
2006ESP  Óscar PereiroGER  Andreas KlödenESP  Carlos Sastre
2007ESP  Alberto ContadorAUS  Cadel Evansnot attributed
2008ESP  Carlos SastreAUS  Cadel EvansRUS  Denis Menxov
2009ESP  Alberto ContadorLUX  Andy SchleckGBR  Bradley Wiggins
2010LUX  Andy SchleckESP  Samuel SánchezBEL  Jurgen van den Broeck
2011AUS  Cadel EvansLUX  Andy SchleckLUX  Fränk Schleck
2012GBR  Bradley WigginsGBR  Chris FroomeITA  Vincenzo Nibali
2013GBR  Chris FroomeCOL  Nairo QuintanaESP  Joaquim Rodríguez
2014ITA  Vincenzo NibaliFRA  Jean-Christophe PéraudFRA  Thibaut Pinot
2015GBR  Chris FroomeCOL  Nairo QuintanaESP  Alejandro Valverde
2016GBR  Chris FroomeFRA  Romain BardetCOL  Nairo Quintana
2017GBR  Chris FroomeCOL  Rigoberto UránFRA  Romain Bardet
2018GBR  Geraint ThomasNED  Tom DumoulinGBR  Chris Froome
2019COL  Egan BernalGBR  Geraint ThomasNED  Steven Kruijswijk
2020SLO  Tadej Pogačar[4]SLO  Primož Roglič[5]AUS  Richie Porte
2021SLO  Tadej PogačarDEN  Jonas VingegaardECU  Richard Carapaz
2022DEN  Jonas VingegaardSLO  Tadej PogačarGBR  Geraint Thomas
2023DEN  Jonas VingegaardSLO  Tadej PogačarGBR  Adam Yates
2024SLO  Tadej PogačarDEN  Jonas VingegaardBEL  Remco Evenepoel
2025
2026
2027

* (1999-2005) Lance Armstrong kaleratua dopinagaitik.

Garaipenak

aldatu

Txirrindulariak

aldatu

Lance Armstrong estatubatuarra izan zen Tour gehien irabazitako txirrindularia: zazpi bider jarraian hain zuzen (1999-2005). Azkeneko Tourra irabazi ondoren erretiratu arren, 2009an txirrindularitza profesionalera itzuli zen. Urte horretako Tourrean hirugarren amaitu zuen eta 2010ekoan hogeita hirugarren. Hau izan zen bere azken Tourra, 2011ren hasieran txirrindularitza utzi baitzuen. Hala ere, 2012an dopatu izana onartu zuen eta garaipen guztiak kendu zitzaizkion. Honen ondorioz horrela dago irabazle nagusien sailkapena:

Txirrindularia Garaipenak Urteak
Frantzia  Jacques Anquetil 5 1957, 1961, 1962, 1963, 1964
Belgika  Eddy Merckx 5 1969, 1970, 1971, 1972, 1974
Frantzia  Bernard Hinault 5 1978, 1979, 1981, 1982, 1985
Euskal Herria  Miguel Indurain 5 1991, 1992, 1993, 1994, 1995
Erresuma Batua  Chris Froome 4 2013, 2015, 2016, 2017
Belgika  Philippe Thys 3 1913, 1914, 1920
Frantzia  Louison Bobet 3 1953, 1954, 1955
Ameriketako Estatu Batuak  Greg LeMond 3 1986, 1989, 1990
Eslovenia  Tadej Pogačar 3 2020, 2021, 2024

Estatuak

aldatu
Txirrindularia Garaipenak
  Frantzia 36
  Belgika 18
  Espainia 12
  Italia 10
  Erresuma Batua 6
  Luxenburgo 5
  AEB 3
  Danimarka 3
  Eslovenia 3
  Herbehereak 2
  Suitza 2
  Alemania 1
  Irlandako Errepublika 1
  Australia 1
  Kolonbia 1

Gainontzeko sailkapenak

aldatu

Mendiko sailkapena

aldatu
Txirrindularia Garaipenak Urteak
Frantzia  Richard Virenque 7 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2003, 2004
Espainia  Federico Bahamontes 6 1954, 1958, 1959, 1962, 1963, 1964
Belgika  Lucien Van Impe 6 1971, 1972, 1975, 1977, 1981, 1983
Espainia  Julio Jiménez 3 1965, 1966, 1967

Erregulartasunaren saria

aldatu
Txirrindularia Garaipenak Urteak
Eslovakia  Peter Sagan 7 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019
Alemania  Erik Zabel 6 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001
Irlandako Errepublika  Sean Kelly 4 1982, 1983, 1985, 1989
Herbehereak  Jan Janssen 3 1964, 1965, 1967
Belgika  Eddy Merckx 3 1969, 1971, 1972
Belgika  Freddy Maertens 3 1976, 1978, 1981
Uzbekistan  Djamolidine Abdoujaparov 3 1991, 1993, 1994
Australia  Robbie McEwen 3 2002, 2004, 2006

Taldekako sailkapena

aldatu

1961 artean selekzio nazionalen arteko lasterketa izan zen. 1962an hasi ziren taldeak. 1967 eta 1968 izan zen salbuespena, bi urte horietan ere selekzioak aritu baitziren.

Taldea Garaipenak Urteak
Frantzia  Mercier (Gan + Miko + Coöp) 5 1972, 1975, 1978, 1980, 1982
Euskal Herria  Movistar Team 5 2015, 2016, 2018, 2019, 2020
Euskal Herria  KAS 4 1965, 1966, 1974, 1976
Alemania  T-Mobile (+Telekom) 4 1997, 2004, 2005, 2006
Danimarka  Saxo Bank (+ CSC) 3 2003, 2008, 2013

Euskal herritarrak Frantziako Tourrean

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskal herritarrak Frantziako Tourrean»
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal herritarrak Frantziako Tourrean zortzi datutan.

Frantziko Tourraren historian zehar euskal txirrindulari askok hartu dute parte bertan. Maurice Dartigue lapurtarra izan zen Frantziako Tourrean parte hartu zuen lehen euskal herritarra, 1904ko edizioan.

Miguel Indurain da lasterketa gehien irabazi dituen euskal herritarra (5),[6] bigarren postuan dago Joane Somarriba (3).[7]

Hogeitik gora euskal txirrindularik irabazi dute etaparen bat Tourrean.[8] Guztira, euskal txirrindulariek 50 etapatik gora irabazi dituzte.[9]

Ohikoa da Frantziako Tourreko etapatan txirrindularitza zale euskaldunak ikustea, baita ikurrinak edota bestelako euskal ikurrak ere, lasterketa Euskal Herritik kanpo denean ere. Hainbat txirrindularik aipatu izan dute euskal zaleak, orokorrean, errespetagarriak direla.[10]

Filmak

aldatu

2003. urtean, Hell on wheels filma egin zen Frantziako Tourraren inguruan, Telekom taldearen perspektibatik, Pepe Danquart izan zen filmaren zuzendaria.

The Tour Baby! filma Scott Coadyk egin zuen, Tourra bera eta bere inguruari buruz.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (fr) Historique du Tour de France, Année 1903, letour.fr. Retrieved 2016.eko otsailak 22.
  2. (fr) Historique du Tour de France, Année 1903, letour.fr. Retrieved 2016.eko martxoak 3.
  3. (en) Lance Armstrong Is Stripped of His 7 Tour de France Titles, nytimes.com, 2012.eko urriak 22.
  4. (fr) Tour de France 2020 : un jeune vainqueur, Tadej Pogacar, et de vieux doutes, lemonde.fr, 2020.eko irailak 21.
  5. (fr) Primoz Roglic : « On verra dans l'avenir si je peux encore gagner un Tour », lequipe.fr, 2020.eko irailak 20.
  6. «Bosgarrenez, Indurainen legea» Berria 2020-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  7. ««Barruan daramat ziklismoa, eta oso polita da sentipen zaharrak berritzea»» Berria 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  8. «Frantziako Tourra» Tropela.eus bloga 2023-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  9. «Euskaldunak Frantziako Tourrean» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  10. «Lance Armstrong: Euskal zaleak sutsuak eta errespetutsuak dira. Jeloskor jartzen nintzen hauek ikustean» EITB 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu