Eckhart Maisua
Eckhart von Hochheim (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260 – Avignon, Frantzia, 1328), izengoitiz Eckhart Maisua[1] (alemanez: Meister Eckhart), alemaniar domingotarra eta teologo mistikoa izan zen, garaiko eskolastikaren joeraren aurka, fedea modu espekulatiboan justifikatzeko ahaleginagatik ezaguna.
Eckhart Maisua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eckhart |
Jaiotza | Nessetal (en) eta Tambach-Dietharz (en) , 1260 |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Erfurt |
Heriotza | Avignon, 1328 (67/68 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina Goi Erdi Aroko alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa, unibertsitateko irakaslea eta theology teacher (en) |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Bizitza
aldatuKolonian ikasi zuen, non Alberto Handiaren ikasle izan bide zen. Parisko Unibertsitateko ikasle eta irakaslea izan zen 1300. urtearen inguruan, eta 1302an doktore izendatu zuen Bonifazio VIII.a aita santuak. Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeburu izan zen. Rhin aldeko higikunde mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo Dionisiori hartu zizkion zenbait dotrina neoplatoniko zirela eta. Arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren berak sakondu zituen gaiak. 1329an, Joan XXII.a aita santuak gaitzetsi zituen teoria haiek In agro dominico bulan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) Eckhart Triebel: Meister Eckhart und seine Zeit (Eckhart maisua eta bere garaia - alemana)
- (Alemanez) Eckhart Triebel: Meister Eckhart Bibliographie seit 1995 (Eckhart maisuaren bibliografia 1995az geroztik)