Bonifazio VIII.a
Bonifazio VIII.a[1] —jaiotza izena: Benedetto Gaetani— (Anagni, 1235 inguru - † Erroma, 1303ko urriaren 11) Eliza Katolikoaren 193. Aita Santua izan zen 1294 eta 1303 urteen bitartean. Dantek, Divina Commedia liburuan, infernuan kokatu zuen simonia egiteagatik.
Bonifazio VIII.a | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1300) | |||||||||
1294ko abenduaren 31 - 1303ko urriaren 11 (egutegi gregorianoa) ← Zelestino V.a - Benedikto XI.a →
1281eko apirilaren 12a (egutegi gregorianoa) -
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Benedetto Caetani | ||||||||
Jaiotza | Anagni, c. 1235 | ||||||||
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea | ||||||||
Heriotza | Erroma, 1303ko urriaren 11 (67/68 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Vatican Grotto (en) | ||||||||
Heriotza modua | : Pozoia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Roffredo I Caetani | ||||||||
Ama | Emilia Patrasso | ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | House of Caetani (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | latina italiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Bizitza
aldatuOspe handiko jakituna, 1281. urtean kardinal izendatu zuten. Zelestino V.a kargua uztera behartu zuen. Azken muturrera eraman nahi izan zuen aita santuaren nagusigo espirituala eta materiala, baina Filipe Ederraren politika «sekularra» izan zuen oztopo. Erregeak eliz jendearen gaineko zerga gehitu nahi izan zuen 1297an, baita Erromarako zen zilarraren irteera galarazi ere. Geroago, barealdi baten ondoan (Luis IX.a Frantziakoaren kanonizazioa 1297an, Erromako lehen jubileua), Bernard Saisset Pamierseko apezpikuaren aurkako auziak (1301) bi aldeetako legegileen eta teologoen arteko eztabaida bizia eragin zuen. Ondorioz, Frantziako apezpikuen sinodoa egin zen Erroman; 1302an Unam sanctam buldaren aldarrikapena egin zuen Gaetani aita santuak (aita santuaren nagusigoaren berrespena munduko beste errege guztien gainetik) eta Filipe Ederra eskumikatu (1303). Azkenik, 1303ko irailean Guillaume de Nogaretek eta Sciarra Colonnak torturatu egin zuten aita santua Anagnin, eta handik hilabetera hil zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/2/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonifazio VIII.a |