Col d'Izoard
Col d'Izoard (2361 metroko garaiera duena), Alpeetan, Frantziako Alpe Garaiak departamenduan dagoen mendate bat da.
Col d'Izoard | |
---|---|
Route des Grandes Alpes (en) | |
Geografia | |
Altuera | 2.361 m |
Mendikatea | Alpeak eta Massif du Queyras (en) |
Lurraldea | Arvieux eta Cervières |
Udan bertara D902 errepidetik joan daiteke, iparraldean dagoen Briançon eta Guillestren amaitzen den Queyrasen dagoen Guil harana hegoaldean elkartzen dituena.
Frantziako Tourra
aldatuCol d'Izoard sarritan agertzen da Frantziako Tourrak zeharkatzen dituen mendateen artean. Maila bereziko mendate bezala sailkatua dago. Hegoaldeko aurpegiak, Guillestretik hasten dena, 15,9 kilometroko luzera eta batez beste %6,9ko malda du. Briançonetik, berriz, 20 kilometroko luzera, eta, batez beste, %5,7ko malda.