Antonis Samaras
Antonis Samaras (grezieraz: Αντώνης Σαμαράς; Atenas, 1951ko maiatzaren 23a) Greziari politikaria da. Greziako lehen ministroa izan zen 2012tik 2015era.
Harvardeko Unibertsitatean ikasi zuen. Demokrazia Berria alderdiko kidea da, eta lehen aldiz 1977an aukeratu zuten Legebiltzarreko kide. Finantza ministro (1989) eta Atzerri ministro (1990-93) izan zen.
1993an, Demokrazia Berria baino eskuinerago dagoen Udaberri Politikoa alderdia sortu zuen. 2004an alderdia desegin eta Demokrazia Berrian sartu zen berriro. Urte horretan Europako Parlamentuko kide aukeratu zuten.
2007an Greziako Parlamentura itzuli zen eta 2009an Kultura ministro izendatu zuten.
2012ko hauteskundeak Demokrazia Berria irabazi ostean, lehen ministro izendatu zuten. Gobernuak murrizketak egin zituen defizita murrizteko. 2015ean ez zuen lortu Greziako presidente izateko bere hautagaia parlamentuak aukeratzea. Syrizak irabazi zituen hauteskundeak deitu behar zituen.