Altzaga
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altzaga (argipena)».
Altzaga Gipuzkoako erdialdean eta Goierrin kokaturik dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana, Gaintzarekin eta Aramarekin batera. UEMAko kidea da. Altzagarrek zakurrak ezizena dute.
Altzaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Altzaga | ||||||||||
Alkatea | Imanol Muxika Katarain | ||||||||||
Posta kodea | 20248 | ||||||||||
INE kodea | 20906 | ||||||||||
Herritarra | altzagar | ||||||||||
Ezizena | zakurrek | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°03′51″N 2°09′17″W / 43.064166666667°N 2.1547222222222°W | ||||||||||
Azalera | 2,52 km² | ||||||||||
Distantzia | 41 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 173 (2023) −5 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,69 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 23,31 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,45 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 52,63 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84,21 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -8,89 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,76 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 77,27 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 82.28 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | http://www.altzaga.eus |
Etimologiaren aldetik, izena haltz zuhaitzetik datorkio.
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuIparraldean, Legorreta; ekialdean, Baliarrain eta Gaintza; hegoaldean, Zaldibia; eta mendebaldean. Itsasondo eta Arama mugakide ditu.
Auzoak
aldatu- Urruti Zelai
- Altzaga Bidea (udaletxea)
- Altzagarate
- Sarasola
- Abali
-
Altzagako ikuspegi panoramikoa.
Historia
aldatu1960ko hamarkadaren amaieran Altzaga eta Itsasondo batu ziren, eta hogei bat urte geroago banandu egin ziren.
Demografia
aldatu2019an zituen 188 biztanleetatik % 18,62k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak % 5,32 ziren.[3] XXI. mende hasieran etxe berriak egin ziren eta horren ondorioz, familia gehiago joan ziren Altzagara bizitzera.[4]
Altzagako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Euskara
aldatuAltzagako euskara[8] gipuzkeraren[9] aldaera bat da, sartaldeko gipuzkeraren[10] parte den Goierriko euskara[11] zehazki. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren % 88,69 euskalduna zen.[3]
Politika
aldatu1991n berriz udalerri bihurtu zenetik alkate berdina eduki zuen Altzagak 24 urtez: Imanol Muxika Katarain.
2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko udal hauteskundetan Altzagako Artea taldeak 5 zinegotzi lortu zituen.[12]Imanol Muxika Katarain izendatu zuten alkate. 2013. urtean hiru zinegotzik dimisioa eman zuten, eta ondorioz urtebetean ezin izan zen udalbatzarrik egin. 2014ko apirilean udala gobernatuko zuen kudeaketa batzordea eratu zuten, eta Imanol Muxika Katarain lehendakari ipini zuten.[13]
2015eko udal hauteskunde
aldatu2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Altzagako Artea Taldea 58 boto (5 zinegotzi). Egutera Altzagako taldea 11 boto.[14] Eluska Ibarguren izendatu zuten alkate.[4] 2016ko azaroan Ibargurenek kargua utzi zuen arrazoi pertsonalengatik, eta Mitxel Arizkorreta izendatu zuten alkate.[15]
2019ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Altzaga Denok Elkarrekin taldeak 59 boto. Altzaga Artea taldea 55 boto.[16] Maite Garmendia (Altzaga Denok Elkarrekin) izendatu zuten alkate.[17][18]
Udal hauteskundeen jarraipen historikoa
aldatuAlderdi politikoa | 2015[19] | 2011[20] | 2007[21] | 2003[22] | 1999[23] | 1995[24] | 1991[25] | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Altzagako Artea Taldea (AAT) | %73,75 | 5 | %91,86 | 5 | %95,06 | 5 | %97,47 | 5 | %92,06 | 1 | %95,45 | 1 | - | - |
Egutera Altzagako2. Taldea (EA2T) | %8,75 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Alderdi Popularra (PP) | - | - | %2,33 | 0 | %3,07 | 0 | %0,00 | 0 | - | - | - | - | - | - |
Herri Batasuna (HB) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %90,48 | 1 |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Altzagako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[26] | |
Imanol Muxika Katarain[12] | 1991 a | 1995 | Herri Batasuna | |
Imanol Muxika Katarain[12] | 1995 | 1999 | Altzagako Artea | |
Imanol Muxika Katarain[12] | 1999 | 2003 | Altzagako Artea | |
Imanol Muxika Katarain[12] | 2003 | 2007 | Altzagako Artea | |
Imanol Muxika Katarain[12] | 2007 | 2011 | Altzagako Artea | |
Imanol Muxika Katarain[12] | 2011 | 2014 b | Altzagako Artea | |
Imanol Muxika Katarain[13] | 2014 | 2015 | Kudeaketa Batzordea | |
Eluska Ibarguren Miguel[4] | 2015 | 2016 c | Altzagako Artea | |
Mitxel Arizkorreta Baron[15] | 2016 | 2019 | Altzagako Artea | |
Maite Garmendia Erauskin[17][18][27] | 2019 | Jardunean | Altzaga Denok Elkarrekin |
a 1991. urtean Altzaga Itsasondotik banandu eta udalerri bihurtu zen.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Ondasun nabarmenak
aldatuAipatzekoak dira XVI. mendeko San Migel parrokia-eliza eta Altzagarateko Amaren baseliza; azken horretan Andre Mariaren irudi erromanikoa dago. Herriko festak irailaren 29an egiten dituzte, San Mikelen omenez.
Bestela, ondare zibilean nabarmentzekoak dira herrian hain ugariak diren baserriak.
- Altzagarateko Gure Amaren baseliza: Erdi Arokoa, Altzagarate auzoan dago. Erromaniko estilokoa.[28]
- Altzagako udaletxea: Udalaren egoitza.
- Artegain pilotalekua: Herriko pilotaleku estalia.
- San Migel eliza: Erdi Arokoa eta XVI. mendean zaharberritua eta handitua, herrigunean dago. Gipuzkoar errenazimentuaren lehenengotariko adierazgarria da.[28]
Altzagatar ezagunak
aldatu- Antton Ibarguren (1949-1989), abokatua, mendizalea eta Herri Batasuneko politikaria.
- Zeferino Sarasola, Xafe (c. 1957-1978), etakidea.
- Juan Domingo Goitia Garmendia (?-?), 1886an nekazaritzari buruzko euskarazko tratatu bat argitaratu zuen.[29]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b «Web Eustat. Altzagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ a b c «Eluska Ibarguren (Altzagako alkatea): "Bizia eta bizitasuna eman nahi diogu Altzagako herriari"» Goierriko Hitza 2015-11-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ «Zubeldia Olano, Antonio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Altzagako eskolan erdaraz hitz egin behar zuten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Altzaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ a b c d e f g https://goierri.hitza.eus/2011/05/22/altzagan-artea-taldeak-lortu-ditu-zinegotzi-guztiak/
- ↑ a b «Altzagan udal kudeaketa batzordea eratu dute, eta hasi da aurrekontua lantzen» Goierriko Hitza 2014-05-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ a b «Mitxel Arizkorreta izendatu dute Altzagako alkate» Goierriko Hitza 2016-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ a b «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
- ↑ a b ««Udala osatzen dugun taldeen harremanak ontzea nahiko nuke»» Goierriko Hitza 2019-10-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ Altzagako udal hauteskundeak 2015.
- ↑ Altzagako udal hauteskundeak 2011.
- ↑ Altzagako udal hauteskundeak 2007.
- ↑ Altzagako udal hauteskundeak 2003.
- ↑ Altzagako udal hauteskundeak 1999.
- ↑ Altzagako udal hauteskundeak 1995.
- ↑ Altzagako udal hauteskundeak 1991.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
- ↑ «Udal Antolakuntza | altzaga» www.altzaga.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- ↑ a b cetxenagusia. (2018-11-07). «Altzaga» Goierri Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ «GOITIA GARMENDIA, Juan Domingo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |