Usurbe
Euskal Herriko mendia
Usurbe Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, Murumendiko mendilerroan dagoena. 707 metroko altuera du.[1] Beasaingo udalerrian dago; hain zuzen ere, mendiaren oinean dago Beasaingo herrigunea, hegoaldean. Usurberen gailurrean gurutze zuri handi bat dago, bai eta Goierri eskualdearen zati handi bati telebista eta irrati seinalea ematen dion telekomunikazio antena erraldoia ere.
Usurbe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 707 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′57″N 2°12′14″W / 43.065717°N 2.203778°W |
Mendikatea | Murumendi-Urrakiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Beasaingo Erauskin auzoa edota Itsasondoko Ioia auzoa |
Luberri | Luberri |
Gailurretik metro gutxira, hego-ekialdean, dago Usurbe baserria.[2]
Ibilaldiak
aldatu- Murumenditik: 20-30 min.
- Beasaindik: 1 ordu eta 15 minutu
- Ordiziatik: 1 ordu eta 30 minutu
- Mandubitik: 1 ordu eta 45 minutu
-
Gurutzea, eta atzealdean Txindoki.
-
Antena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Usurbe mendia[Betiko hautsitako esteka], Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.
- ↑ Usurbe baserria, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |